- Xehetasunak
-
Kategoria: Musika
Oihan Oliarj-Ines. Point du jour, Aldudarrak Bideo, 2017.
Oihan eta Elsa Oliarj-Ines-ek Xiberoa beren maneran kontatzen dute, batak musikaren bidez, besteak irudian oinarrituz. Oihanen diskoak Xiberoko kantu klasikoak, usaiaz
a cappella emanak, beste manera batez entzuteko parada eskaintzen du, jazz, pop edo rock musiketan oinarritutako musika moderno batez lagundua.
Lan horretarako Oihanek jakin du itzal handiko bozez inguratzen: Aréno “Belhi” Bidalun, Niko Etxart, Maddi Oihenart, Laura eta Lea Etchegoyen, Mayalen, Maider eta Beñat Larrory, Maika eta Mixel Etxekopar edo Lucien « Joa » Larraus…
Non aurkitu obra hau?