Aguxtin Alkhat. Elkar, 2015

2013an 6 kantuz osatutako EPa entzun ondoan (Ihes egin, Uso Pop diskak), Aguxtin Alkhat Heletarrak hartu zuen bidea noraino eramaten ahalko zuen zain ziren musikazale ugari. Bigarren diska 2015eko udaberrian atera da eta lehena ez zela istripu bat agerian eman du.

10 kantu Folk doinuetarik Pop-era doazenak, Rock-ari leku ederra utziz. Puntako musikariez inguratua (Julien Labat gitarran, Felix Buff baterian eta Xan Bidegain baxuan), doinuak irabiatzen ditu, hitzak, ahotsa eta musika nahasten dituen bezala.

Ernest Alkhat bertsolaria (1951-2008) zuen aitarengandik jasotako hitzen amodioa jarraikiz, Agustinek diskako testu guziak idatzi ditu, gai ilun andana bat jorratuz (“Alaitasunari ez diot asko kantatzen. Badira alaitasunari ni baino askoz hobekiago kantatzen…” Berria 2015/03/13).

Diskak bakarlari baten izena hartu badu ere, egiazko talde bat bada gibelean, kantu batzuetan indar handia ekartzen duena, noiztenka Aguxtinen gitarra akustikoaren gibelean ixiltzen dakiena, oreka berri batzuk asmatuz.

 

Dokumentu hau non aurkitu?

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu