Begiz Begi. Elkar, 2015.

Xabi Etcheverryren arrabita eta Patxi Amuleten gitarrak osatutako bikote intimista anitzez bestelakotu da azken urteetan. Begiz begi taldea orain 5 kidez osatua da eta osoki beren gain hartzen duten post-rock soinu baterantz itzulia da.

Alta, erroak beti hor dira, beren musikaren oinarriak Euskal Herriko eta beste leku batzuetako erritmo eta doinu tradizionaletan sustraituak gelditzen baitira. Post-rock eta post-trad estilo berri bat taldeak mundua ikusten duen manera itxuratzen duena: “ilun bezain dirdiratsua, argia bezain misteriotsua”.

Non aurkitu obra hau?

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu