Beñat Igerabide. Elkar, 2014.

2014ko maiatzean, Elkar argitaletxeak Beñat Igerabide, 28 urteko kantari gaztearen Orbainak azken CDa aurkezten zuen. Pop-rock estiloan oinarritua eta hiru urteko lanaren emaitza, 11 tituluz osatua den albuma egiazko arrakasta lortzen du laster, bereziki Merezi ote, Euri tanta edo Ihesi bezalako kantu miresgarriei esker.

Juan Cruz Igerabide unibertsitaria eta idazlearen semea izanez, euskal kultura eta literatura munduan murgildua izan da Beñat ttipidanik, eta hori nabari da artistaren hitzen kalitatean. Horrez gain, musikaren aldetik, doinu biziek entzulea xoratzen dute.

Joan den martxoan, bi urteko biraren azken kontzertua eskaini zuen Beñat Igerabidek  Donostian. Harrezkero, bere denbora bigarren lana prestatzen ematen du. Dudarik gabe, etorkizun handiko euskal artista!

Beñat Dachaguer

Non aurkitu obra hau ?

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu