Société des Amis du Musée basque, 2019. (frantsesez)

Duela 20 urte, UNESCO erakundeak « Konpostelako Jakobe bideak Frantzian »  Ondare mundialaren Ontasun Kultural zerrendan sartu zuen. Karia horretara,  Baionako Euskal Museoaren Adixkideen elkarteak bere  aldizkariaren 191. zenbakian « Jakobe ondarea Euskal Herrian »  gaia jorratzen du.
Zerrendan diren Euskal Herriko lau elementu ohargarriak aurkeztuak dira :

  • Baionako katedrala,
  • Donibane Garaziko Donejakue atea,
  • Ospitalepeako Done Bladi Eliza
  • Le Puy hiriko bidearen 7. zatia Arüe eta Izura-Azmeren artean, baita ere Euskal Herrian diren beste « Bideen » adierazpen batzu.

Beste testuek fenomeno hori kontestuan ematen dute, alde batetik UNESCOren onarpena eta honen erronkak azalduz, bestetik « Bideen » geroa gogoetatuz.

Audrey Farabos - Baionako Euskal museoa