Fokusak

Black is beltza

Fermin Muguruza, Harkaitz Cano, Jorge Alderete; Talka records, 2014

1965eko argazki batetatik inspiraturik, Fermin Muguruza, Harkaitz Cano eta Jorge Alderetek eleberri grafiko bat sortu dute, ekintza eta espioitza nahasiz, eta non ipar Euskal Herriko kazetari batek Estatu Batuetako arraza bereizkeriaren errealitatea deskubrituko duen.

Ipuina : 1965eko urria, San Ferminetako ikurrak diren Iruñeako ziganteek New Yorkeko Bostgarren Etorbidean desfilatuko dute. Haatik, arraza bereizkeria legediagatik, amerikar autoritateek zigante beltza bikoteari ibilaldian parte hartzea debekatzen diote. Manex Unanue, eramaileetariko bat, nahigabetua eta haserre bere lagunek halere desfilatzea erabaki baitute, taldetik ateratzea eta etxera ez itzultzea erabakitzen du. Harlem-en plantatzen da eta gizarte amerikarra markatuko duten 60 hamarkada erdiko gertakarien lekuko bilakatzen da.

Talka Records-ek euskaraz argitaratua 2014 urte bukaeran, Bang Editions argitaletxeak frantsesez 2015an.

 

Dokumentu hau non aurkitu?

 

Gure (Zinemaren) Sor Lekua

Josu Martinez ; Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, 2015.

Gure Sor Lekua azalaJosu Martinez-en tesiak ipuin ederra kondatzen digu… Euskaraz egindako lehen filmarena : Gure Sor Lekua, oren bat eta erdiko dokumentala, kolorez, 50 hamarkada hastapenean sortzez Hazpandarra zen André Madré-k egina, frantses armadako jenerala zelarik.

Teodoro Hernandorenak (1898-1994) zuen André Madré inspiratu, 1953an iradoki zuelarik, Pariseko Euskararen egunean, egina izan zedin “euskal filma bat, munduan gaindi sakabanatuak ditugun herrikideentzat”. T. Hernandorenak berak errealizatu zuen, 1933an, lehen euskal dokumentala politikoa, Euzkadi, behin betiko galdua (tropa frankistek Donostian errea 1936an).

Gure Sor Lekua galdutzat emana zen ere, baina Josu Martinez – 1986an Bilbon sortuak, bera ere gidoilari eta filma egile – berriz aurkitu zuen… Parisen.  Jatorrizko soinu banda gabe, baina aurkikuntza ohargarria gelditzen da. Dokumentalaren testua, euskaraz, sortzez Azkaindarra zen Jean Elizalde (1883-1961) euskaltzainak zuen idatzi. Eta Josu Martinezek beste kopia soinuduna bat edo soinu banda soilaren aurkitzea ez du etsi…

Pizkunde gisa horren garrantzia ikusirik, Josu Martinezek tesia bat aurkeztu du Euskal Herriko Unibertsitatean 2014an, filma horri, haren errealizadorea eta euskal(dun) zinemaren jatorriei buruz. Orain argitaratua da, eta denendako eskuragarri.

 André Madré-ren filmaren analisia sakon bat badugu, haren filmaketaren historiaz, haren eraginaz, 50 eta 60 hamarkadetako testuinguru kulturala eta politikoaz, eta orain arte argitaragabeko informazio ugari Euskal Herriari buruzko filma dokumentalei buruz, 1922tik (Eusko ikusgayak dokumentala mutua) 1980 urteak arte.

Gure Sor Lekua filmak helburutzat zuen diasporako kideentzat Euskal Herriko biziaren oroitzapena bizirik mantentzea. Josu Martinez-en tesiak, hirurogei urte berantago, bidea ematen digu etorkizuneko bilakaerendako oinarri egonen den tradiziozko eta baserrialdeko Euskal Herri honetan murgiltzeko.

Nicole Mounier  - Paue eta Aturriko unibertsitate liburutegiak

Dokumentu hau non aurkitu?

 

Biribilgune

Katixa Dolhare-Caldumbide ; Elkar - Iparluma, 2014.


Biribilgune liburuak narratzailearen barne-bilaketan gaindi eramaten gaitu, hau, errotik euskalduna sentitzen baita eta aldi berean, beti bazterrean.

Senegal eta Parisko hiri inguruetara ere eramaten gaitu Katixa Dolhare-Çaldumbidek, Tuba hiri fundamentalistaren eta Meauxeko hiri, politika eta gizarte hondamenaren irudi iluna marraztuz, haurrendako kondairetan bezalako bukaerarekin kontrastatzen duena.

Pertsonaiak maitagarriak dira eta estiloa gardena. Hona eskuetarik lerratzen ez den eleberria...

 

Elise Dilet-Bancon - IKAS

Dokumentu hau non mailegatu ?

 

Dans leur jeunesse il y a du passé

Elsa Oliarj-Inèsen film bat ; Zaradoc films, 2014.


« Lurralde batean sortuak gara, nun oro ohitura den. Euskal Herri bat non bizi garen, non mendiak bereganatzen ditugun, non besta egiten dugun burasoek bezala. Lekutu naiz. Nerekin handitu gazteak gelditu dira.
Lurralde honi hain sendoki zerk lotzen dituen nahi nuke ulertu, zergatik ez diren beste nunbait bizitzen ahal.
Hemen gelditzen ote dea hautuz ala bistan delakoan ? »

Elsa Oliarj-Inèsen hitz hauek dokumental honen haria egiten dute. Bere belaunaldikoengan dituen galderak eta ikuspegia partekatuz, errealizadoreak film intimo eta sentikorra eskaintzen du, Zuberoako probintzian erroztatua, bainan batzuetan oihartzun unibertsalekoa agertzen dena.
Bere lurraldeari, ohitureri, nortasunari eta bazterreri azkar atxikia den gazteri baten ezbai, hautu eta gutiziak adierazten dira.

 

 Emilie Gangnat - Baionako mediateka

Dokumentu hau non mailegatu ?

 

Galtzerdi marradunak

Delphine Goyeneche. ZTK, 2014. adina: 5-9 urte

Maddi lamina bat da, bere hurbilekoek baztertzen dutena. Gizakien mundura alde egitea erabakitzen du bere amaren iritziaren kontra, eta bere sekretua galtzerdi marradun batzueri esker gorderik haurren artean bizi da. Laster ohartzen da Itxaro deitzen den neskato berezi bat ere haurrek baztertzen dutela.

Delphine Goyeneche-ek desberdintasuna eta bere onarpenaz ari den haurreri zuzendutako liburu bat eskaintzen du, sotila eta ederki irudizkatua.

 

  Emilie Gangnat - Baionako mediateka

Dokumentu hau non aurkitu?

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu