Fokusak

Pipe, chien

Francis Jammes. Le festin, 2016. (frantsesez)

Pipe zirku xakur bat da, baina “zirku deitoragarri” batekoa, eta handik ihes egitea erabakitzen du. Oinarri horretarik Francis Jammes (1868-1938) olerkariak sortu zuen umore-ipuin filosofiko, bukoliko eta kasik autobiografiko hau, irakurlea Hazparnetik Biarritzera eramaten duena, Baionatik pasatuz, “autore izan zitekeen, ez baitzekien ez irakurtzen ez idazten” xakur horren atzetik.

Olerkiaren oroimena ez galtzen uzteko, Le festin argitaletxeak 1933ko eleberri hori berrargitaratzea erabaki du, Jacques Le Gall-en aitzin-solas batekin.

Non aurkitu obra hau?

 

Txinara bidaia

Béka, Marko. Harriet, 2016 (euskaraz)

Luzaz komikigile gisa ezagutua, (Justin Hiriart, Ortzadarreko belarra...), Gregorio Muro Harriet-ek abentura berri bat abiatu du bere argitaletxea sortuz, bere izenean, komiki eta eleberri grafikoa, euskaraz edo espainolez, haurrentzat eta helduentzat, zabaltzeko asmoz. Aukera beretzat bere titulu propio historiko batzuen barrargitaratzeko, baita ere beste euskal artista batzuen lan zabaltzeko, adibidez, Markorenak.

Txinara bidaia Markok ilustratutako eta Béka bikoteak idatzitako Voyage en Chine (Bamboo argitaletxea) komikiaren itzulpena da, Txina deskubritzea saiatzen diren hogeitahamar bat urteko bi gazteen abentura humoristikoen taulen bilduma bat.

Ikus ere, bilduma berean, Indiara bidaia (Voyage en Inde)

Non aurkitu obra hau?

 

In search of Catalina de Erauso : the national and sexual identity of the Lieutenant Nun

Eva Mendieta. Center for Basque studies, University of Nevada, Reno, 2009. (en anglais)

In search of Catalina de Erauso : the national and sexual identity of the Lieutenant Nun

Anitzek Catalina aurten deskubritu dute Baionan, Donostian eta Donibane Garazin aurkeztutako Katalina de Erauso pastoralaren bidez… Ohiz kanpoko pastorala bat bere süjeta bezala, bere heroia, gizon ala emazte, nola jakin… baina axolatu gabe nehor uzten ahal ez duen istorio eta pertsonaia berezi hori…

Irakur daiteke Catalinaren bizia berak kontaturik, espainolez edo frantsesez, José Maria de Herediak itzulia eta 2001an argitaratua La Nonne Alferez tituluarekin. Irakur daiteke ere Florence Delay-ren Catalina, enquête. Edo Eva Mendietaren lanean murgil daiteke ere. Nevadako Renoko unibertsitateak ingelesez argitaratutako lan horretan, soziologo eta Indianako unibertsitateko irakaslea ez zaio lotzen Catalina de Erausoren (1592-1650) biziaren “eleberriari”, baina haren nortasuna edo nortasunei. Haren nortasun nazionalari lehenik. Catalina euskalduna zen. Espainian Hego Amerikan bezala (non bizi izan den, lan egin eta borrokatu duen gizon nortasun batekin hogei bat urtez) haren gizarteratzea eta bere buruaz sortzen zuen irudiarendako elementu garrantzitsua izan da. Haren sexu nortasuna, ondotik: fisikoki emazte, baina sozialki gizon, luzaz ezkutatu du bere emetasuna, bukaeran onartu bazuen ere, memento berean Aita Saindua berarengandik lortuz  gizon nortasuna betirako atxikitzeko baimena…

Ilustrazio eta bibliografia mamitsu batez osatua, Eva Mendietaren liburuak Catalina de Erauso eta 17. mende euskal eta hispanoamerikarrari buruz ikuspuntu berri bat ekartzen du.

Irakurtzeko ere:

Nicole Mounier  - Paue eta Aturriko unibertsitate liburutegiak

Non aurkitu obra hau?

Amama

Asier Altunaren film bat.  Txintxua films, 2015. (euskaraz)

“Familia bat, bi mundu. Jatorri bat, bi norabide. Baserria eta kalearen arteko gatazka, tradizioaren eta bizimodu berriaren arteko talka, guraso eta seme-alaben arteko ezin ulertua. Bizitza ulertzeko eta bizitzari aurre egite bi modu, elkarren aurka. Eta badoan mundu baten eta badatorren beste baten aurrean, lekuko isil, amama.”

Asier Altuna (Aupa Etxebeste!, Bertsolari…)  film egilearen lan berriak arrakasta handia bildu du zine-gela eta festibaletan. Iparraldean, Euskal Kultur Erakundea eta Atalante egiturek eramandako euskal filmen hedapen programa esperimentala bati esker 10 zine gelatan emana izan da, eta 7000 aldiz ikusia izan da, 110 emanaldietan.

Non aurkitu obra hau?

 

Étude sur les Cascarots de Ciboure - L'origine, l'exode de leurs ancêtres, l'implantation, l'intégration, du XVIe au XVIIIe siècle

Jacques Sales. Autoédition, 2016. (frantseses)

Ziburuko portuko kaskarotak, oinutsik lasterka, arrain saskiak buruan, Ipar Euskal Herriko iruditegi klasikoetan dira, Floutier, Feillet edo horrelako artistek betirako finkatuak. Gogorki zigortuak izan ziren usaiaz kanpoko bizimolde eta haien mihi-zorrotzak legendak bilaka arazi dituzte.

Jacques Sales-ek haien historia kontatzen digu eta bere teoria aurkezten: kaskarotak immigrazioko populu batetik heldu dira, pixkanaka herri berri batean integratzen eta haren kultura aberasten ikasi duena.

Non aurkitu obra hau?

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu