Fokusak

In search of Catalina de Erauso : the national and sexual identity of the Lieutenant Nun

Eva Mendieta. Center for Basque studies, University of Nevada, Reno, 2009. (en anglais)

In search of Catalina de Erauso : the national and sexual identity of the Lieutenant Nun

Anitzek Catalina aurten deskubritu dute Baionan, Donostian eta Donibane Garazin aurkeztutako Katalina de Erauso pastoralaren bidez… Ohiz kanpoko pastorala bat bere süjeta bezala, bere heroia, gizon ala emazte, nola jakin… baina axolatu gabe nehor uzten ahal ez duen istorio eta pertsonaia berezi hori…

Irakur daiteke Catalinaren bizia berak kontaturik, espainolez edo frantsesez, José Maria de Herediak itzulia eta 2001an argitaratua La Nonne Alferez tituluarekin. Irakur daiteke ere Florence Delay-ren Catalina, enquête. Edo Eva Mendietaren lanean murgil daiteke ere. Nevadako Renoko unibertsitateak ingelesez argitaratutako lan horretan, soziologo eta Indianako unibertsitateko irakaslea ez zaio lotzen Catalina de Erausoren (1592-1650) biziaren “eleberriari”, baina haren nortasuna edo nortasunei. Haren nortasun nazionalari lehenik. Catalina euskalduna zen. Espainian Hego Amerikan bezala (non bizi izan den, lan egin eta borrokatu duen gizon nortasun batekin hogei bat urtez) haren gizarteratzea eta bere buruaz sortzen zuen irudiarendako elementu garrantzitsua izan da. Haren sexu nortasuna, ondotik: fisikoki emazte, baina sozialki gizon, luzaz ezkutatu du bere emetasuna, bukaeran onartu bazuen ere, memento berean Aita Saindua berarengandik lortuz  gizon nortasuna betirako atxikitzeko baimena…

Ilustrazio eta bibliografia mamitsu batez osatua, Eva Mendietaren liburuak Catalina de Erauso eta 17. mende euskal eta hispanoamerikarrari buruz ikuspuntu berri bat ekartzen du.

Irakurtzeko ere:

Nicole Mounier  - Paue eta Aturriko unibertsitate liburutegiak

Non aurkitu obra hau?

Amama

Asier Altunaren film bat.  Txintxua films, 2015. (euskaraz)

“Familia bat, bi mundu. Jatorri bat, bi norabide. Baserria eta kalearen arteko gatazka, tradizioaren eta bizimodu berriaren arteko talka, guraso eta seme-alaben arteko ezin ulertua. Bizitza ulertzeko eta bizitzari aurre egite bi modu, elkarren aurka. Eta badoan mundu baten eta badatorren beste baten aurrean, lekuko isil, amama.”

Asier Altuna (Aupa Etxebeste!, Bertsolari…)  film egilearen lan berriak arrakasta handia bildu du zine-gela eta festibaletan. Iparraldean, Euskal Kultur Erakundea eta Atalante egiturek eramandako euskal filmen hedapen programa esperimentala bati esker 10 zine gelatan emana izan da, eta 7000 aldiz ikusia izan da, 110 emanaldietan.

Non aurkitu obra hau?

 

Étude sur les Cascarots de Ciboure - L'origine, l'exode de leurs ancêtres, l'implantation, l'intégration, du XVIe au XVIIIe siècle

Jacques Sales. Autoédition, 2016. (frantseses)

Ziburuko portuko kaskarotak, oinutsik lasterka, arrain saskiak buruan, Ipar Euskal Herriko iruditegi klasikoetan dira, Floutier, Feillet edo horrelako artistek betirako finkatuak. Gogorki zigortuak izan ziren usaiaz kanpoko bizimolde eta haien mihi-zorrotzak legendak bilaka arazi dituzte.

Jacques Sales-ek haien historia kontatzen digu eta bere teoria aurkezten: kaskarotak immigrazioko populu batetik heldu dira, pixkanaka herri berri batean integratzen eta haren kultura aberasten ikasi duena.

Non aurkitu obra hau?

 

Parcours naturalistes en Pays basque

Cathy Constant-Elissagaray.  Astobelarra – Le Grand chardon, 2016 (frantsesez)

Cathy Constant-Elissagaray-ek Ipar Euskal  Herria zeharkatzen du bertako aberedi eta landaredia ikertzeko. Luza Baigorriko CPIE Pays basque elkarteko norbaiten laguntzarekin ibili eta, beste naturazale batzuekin segitzen ditu orain bere ibilketak.

Duela urteak bere aurkikuntzen kontakizunak bere webgunean zabaltzen dituela. Liburu honetan sei itzuli naturalista berriz azaltzen ditu : Arrangoitzeko Errota Handiko erreserba, Churroumilas-eko putzuarena, Milafrangako bartak, Auñamendi, Okabeko kaskoak, Iratiko pagadia.

Testuak ez dira ibiltzeko gidak. Nahasiz ikuspuntu pertsonala eta zientifikoak, aparteko kaiera naturalista batzuk osatzen dituzte, bere ingurumenaz interesatzen den ororentzat eginak.

Émilie Gangnat – Mediatheque de Bayonne

Non aurkitu obra hau?

 

Kolorea aldatu nahi zuen otsoa

Orianne Lallemand, Eléonore Thuiller. Editions Auzou, 2016 (euskaraz)

2009an Orianne lallemand-ek idatzitako « Le loup qui voulait changer de couleur » ipuinak haur batek bere burua den bezala onartzea zein zaila den kondatzen du, bere kolore ilun eta tristea gehiago maite ez duen otso horrentzat bezala.

Etxe eta ikasgeletan albumak ukan duen arrakasta izugarriaren ondorioz, Pariseko Auzou argitaletxeak erabaki du itzulpen desberdinak argitaratzea, barne euskarazkoa. Itzulpena Antton Harignordoquy-rena da.

Non aurkitu obra hau?

 

Mirua eta xitoak

Gexan Lantziri, J.B. Iribarne, Elkar, 2016 (euskaraz)

80 hamarkadan, Gexan Alfaro, Pantxika Erramuzpe eta Elkar argitaletxeak euskarazko haur literatura bultzatzea erabaki zuten Iparraldean. Alfer saila sortu zuten eta hamabost bat titulu argitaratu, aldi oroz kantu batek lagundurik.

2016an, Elkar argitaletxeak belaunaldi oso batentzat mitikoak bilakatu ziren 6 titulu berargitaratzea erabaki zuen :

  • Kapitain piloturen airontzian
  • Xoxolo moxolo eta ttottolo
  • Xintxinboi eta Txintxinbai
  • Pattin eta Patto
  • Mirua eta xitoak
  • Manuel artzainaren zazpi ardiak

Non aurkitu obra hau?

 

Histoire de la sorcellerie en Pays basque : les bûchers de l'injustice

Beñat Zintzo-Garmendia, Privat, 2016 (frantsesez)

17. mende hastapenean Euskal herrian iragan sorginen auziek, alde batetik Pierre de Lancre epaileak eta bestaldetik Logroñoko Inkisizioak eramanak, asmakeri anitz sortu dute. Beñat Zintzo-Garmendia adituak, auziko bildumak, garaiko lekukotasunak eta 1612ko kontra-inkesta azterturik, gaia berriz lantzen du, gertakariak zein ziren oroitaraziz.

Auziak iragan dira, laurogei erailketak ere, baina garai hartan, Euskal Herrian, sorginkeri sabatikorik ez zegoen.

Non aurkitu obra hau?

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu