Fokusak

Ultimes Déchets

Itxaro Borda. Maiatz, 2015. (elebiduna)

Amaia Ezpeldoi, Itxaro Bordak asmatutako detektibea, Bakean ützi arte (1994), Bizi nizano munduan (1996), Jalgi hadi plazara (2007) edo Boga boga (2012) eleberrien heroia, argitara itzultzen zaigu 2015an, misio zehatz batekin: Hazparneko Hazketa hondakindegiaren jakinarazitako hesteak zer gordetzen duen argitu (eta zergatik gorpu zatiak han aurkitzen diren ulertu).

Gaurko gaiei lotua (Charlie Hebdo, Hazketa afera 2010an...), Itxaro Bordaren eleberri berria, autorearen erritmo bizia, kritika soziala eta usaiako umore kitzikariarekin berriz lotzen dena, Maiatz argitaletxearen bidez agertu da, argitalpen elebidun batean (ezkerreko orria frantsesez, eskuinekoa euskaraz).

Ikus Itxaro Bordaren elkarrizketa argitalpen elebidun baten hautuari buruz berria.eus gunean:

Non aurkitu obra hau ?

 

Gabriel Aresti BioGrafikoa

Adur Larrea. Erroa argitaletxea, 2015. (euskaraz)

Gabriel Aresti (1933-1975) bere belaunaldiko olerkari handienetariko bat da. Frankismoaren garaian, olerki sozial eta iraultzaile bat defendatzen du. Hizkuntza moderno eta forma berritzaile baten bidez, obra hiritar eta humanista  sortzen du. Polemista minkorra, langile mundutik hurbil, edozein injustiziaren kontra borrokatzeko prest,  intelektual garaikide  anitz bere kontra ezarri ditu, baina bere heriotzaren ondotik, utzi duen obra aho batez goretsia izan da.

Bere heriotzatik 40 urte berantago, Adur Larrea alde anitzeko artista (ilustratzaile, koloreztatzaile, umore marrazkilari edo 3D animatzaile) olerkariaren familia edo hurbilekoak behin baino gehiagotan ikusi ditu, bizi labur baina aberats hori 100 orriko eleberri grafiko batean eskaintzeko.

Non aurkitu obra hau?

 

Animalien ihauteria

Camille Saint Saëns, Paxkal Indo,  Txomin Larronde. Livre-DVD, ZTK diskak, 2014. (euskaraz)

Animalien ihauteriaCamille Saint-Saëns-en Carnaval des animaux obrako animaleek Euskal Herriko ihauterietako pertsonaiak gurutzatzen dituztelarik, gaziki ulertze gorabeheratsu eta arraro batzuk agertzen dira, Paxkal Indoren lumak eta Txomin Larronden marrazkiek poliki kontatzen dituztenak.

Liburuarekin betan, izen bereko ikusgarriaren DVDa aurki dezakezue, 2013an Baionako antzokian grabatua, Katia eta Marielle Labèque ahizpen pianoak, Oreka TXko txalapartak eta Euskadiko orkestra sinfonikoaren bakarlariek Saint-Saëns-en sorkuntza  berrinterpretatzen dutelarik.

Non aurkitu obra hau?

 

Du rire au rite - Le discours des mascarades au Pays Basque

Éric Dicharry. L’Harmattan, 2012. (frantsesez)

Du rite au rire

Euskal Herriko probintzia ttipienean, Xiberoan, maskaradaren ohidura aitzina badoa. Erritu antolatu eta planifikatu bat, sorkuntza eta askatasuna aldi bat irekitzen duena.

Éric Dicharry antropologoak bere tesiarendako, hemen argitaratzen duena, inauteri horien ahozko testuak aztertu ditu. Erakusten digu nola ohidurazko adierazpen forma bizki zehatz eta oroimen kolektiboaren begiratzaile horrek hitza askatzen duen, kritika eta aldarrikapena baimenduz, baita ere umorea eta terapeutikoa izan daitekeen irria.

Non aurkitu obra hau?

 

File, Ramuntxo

Pierre Lodi. Gatuzain, 2015. (frantsesez)

1897an, Pierre Loti Ramuntcho argitaratzen du, arrakasta handiko eleberria non aurkezten duen, Ramuntcho eta Gracieuse-en amodio ipuinaren bidez, Euskal Herri bukoliko, exotiko eta idealisatu bat.

2015an, Pierre Lodik (anonimo gelditu nahi duen autore baten ordu oneko ezizena) argitaratzen du File, Ramuntxo, eleberri bat non aurkezten duen, Ramuntxo eta Graziren amodio ipuinaren bidez, Euskal Herri noiztenka bukoliko eta exotiko, beti erreala eta inoiz idealizatu bat. Kontrabandisten "gaueko lanaren" erromantismoal ETAko komando eta infiltratutako poliziaren klandestinitateari lekua uzten dio, loretan diren Itsasuko gereziondoen magia Ezpeletako biperren marketing-aren gibelean gordetzen da, pilotari eder eta harroak surflariekin bekoz beko jartzen dira, eta 19. mendeko estilo deskribatzaile eta loretsua Lodiren pertsonaien lehen pertsonako diskurtso zuzenak ordezkatzen du.

Ramuntchoren idealizazio eta prentsa artikul zenbaitzuen diabolisazioaren artetik, Pierre Loti kontatzen digu - eta galdekatzen - bere errealitatea.

Non aurkitu obra hau?

 

Baküna show : Xiberoko dantzatik abiatuz...

Edu Muruamendiaraz, Kompany Beritza. Aldudarrak Bideo, 2014.

Kompany Beritza dantza taldearekin, xiberotar dantza eskola klasikoetatik ateratutako 15 gazte mundu modernoaren ulertzera saiatzen dira. Mundializazioaren parean, eta unibertsaltasunaren garaian, ohidurak erran-nahi bat atxikitzen ote du? Erantzuten ahal ote du bizi eta kontsumo moduen eboluzioei, bere indar egituratzailea atxikiz?

Galdera horiei erantzutea dantza urratsen bidez ez da erraza, baina Edu Muruamendiaraz koreografoaren laguntzarekin, gazte horiek gogoeta giltza batzuk proposatzen dituzte, baleta baten moduan. Txarteldegiak itxirik jokatu zen ikusgarri bat 2014an, eta geroztik DVD formatuan eskuragarri dena Aldudarrak Bideoren lanari esker.

Non aurkitu obra hau?

 

Franco et le Pays basque

Mathieu Elgoyhen. Elkar, 2015. (frantsesez)

1975eko azaroaren 20an, Francisco Franco Espainiako “Generalísimo” eta “Caudillo” zendu da, bukatuz, de facto, 38 urteko diktadura. Trantsizio demokratikoa eta herriaren berreraikitzeak direla eta, Espainiak urte horiek isiltasun pean lurperatu ditu.

40 urte berantago, Baionako Villa Pia lizeoan historia irakasle gaztea den Mathieu Elgoyhenek berriz kontatzen dizkigu urte horiek, Euskal herrian bizi izan diren bezala. 1936ko gerra zibilaren hastapenetarik ETAren sorrerara, Gernikako bonbardaketa bezala mundu osoan ezagunak diren gertaldietarik ipar Euskal herriaz jabetzeko plano sekretuetara, hilobien gainean euskara debekatzen zuten neurri iraingarrietatik hamar milakako iheslarietaraino, Mathieu Elgoyhenek 20. mendeko diktadura beltzenetariko baten lau hamarkada 100 orri baino gutxiagotan biltzen ditu Que sais-je? formatuko liburu biziki pedagogiko batean

Non aurkitu obra hau?

 

Tunelak, Izarak, Mozorroak eta bafleak

Josu Martinez. Elkar, 2014. (euskaraz)

Ttipitan, Josu Martinez zinegileak (Itsasoaren alaba (2009), Sagarren denbora (2010), Barrura begiratzeko leihoak (2012)…) miresten zuen Papillon, bi aldiz ihes egin zuen galerianoaren autobiografia. Hortik presondegiaren ikuspegi erromantzatu bat eta, bereziki, ihesaldi handiaren fantasma bat atxiki du.

Gai horretan errealitateak maiz fikzioa baino urrunago baitoa, eta Euskal herriak ez duenez beste herriez jelos izaterik, Josu Martinez-ek azken 50 urteetako euskal presoen hamar ihesaldien kronika egitea erabaki du. Ezagunak diren gertakariak, edo guttiago, ongi bukatzen direnak, ala gaizki, bakarkako proiektuak ala talde lanak, denak ausardiaz eta irudimenez beteak.

Non aurkitu obra hau ?

 

Olentzero, Ekiaren sugeldoa berpizten duen ikazkina

Claude Labat. Elkar, 2004. (bi bertsio: euskaraz eta frantsesez)

Egun hauetan Olentzero Bizar Zuriren parekoa agertzen bada Euskal Herriko karriketan, haren bizkar saski, bizar edo etxeetara kebidetik sartzeko gaitasun arraro hori irabazi eta, ez da beti horrelakoa izan. Olentzero desberdina da eta itxura ilun horren gibelean, betidanik lotura berezia atxiki du argiarekin.

Claude Labat, historialari eta mitologian adituak pertsonaia atipiko horri buruz duen interpretazioa eskaintzen digu hemen. Ipuina mitoaren analisia batez osatzen du, baita Eguberriko beste ipuin batzuen ulertzeko giltzez.

Non aurkitu obra hau?

 

Lur eta Amets: Euskal Herriaren historia

Manuel Arregi, Uxue Alberdi, Jesus Mari Olano. Elkarlanean, 2015. (euskaraz)

Euskal Herria nola erakatsi Euskal herriko haurrei? Desafio honi erantzuteko, Elkar argitaletxeak, Katxiporretako pailazo bandak eta Ikastolen Elkarteak proiektu amankomuna baten bultzatzea erabaki dute : Lur eta Amets saila. Euskarri ugaritan deklinatzen den bilduma bat (webgune, bideo, ipuin labur, mahai-joko), denak oinarrizko ezagutza-liburua ongi ulertzeko eginak.

Ezagutza –liburu hori 200 orriko dokumentu dinamiko eta alaiki ilustratu bat da, 8 urtetik goitiko haurrentzat pentsatua, eta denendako baliagarri.

Lur eta Amets proiektuaren webgunea : http://www.luretaametshistorian.eus/

Non aurkitu obra hau?

 

Aritz & Hegoa

Marina Trounday. Arteaz, 2014. (elebiduna)

Aritz mito bat da, legenda bat. Txoriei mintzo den mutikoa da, eguzkia goizetan atera arazten duena, eta galdu direnen arimak zaintzen dituena. Hegoa neska gazte bat da, neska gazte triste bat. Aita mendian desagertu zaio, elurra aritu zuen arrats batez, alaba erantzunik gabe utziz. Hegoak mendiari aurre egitea erabakitzen du, bakarrik, Aritz aurkitzeko eta – nork daki – behar bada zerbait gehiago.

Aritz & Hegoa Marina Trounday, Euskal herri barnekaldeko moda sortzaile gaztearen lehen obra literarioa da, Arteaz argitaletxeak plazaratua. Obraren idazle eta ilustratzaile da, Iban Larrandaburuk lagundurik  euskarazko bertsioa lantzen. Marina Troundayek ipuin polit hau bertsio elebidunean argitaratua du, euskaraz eta frantsesez.

5 urtetik goiti.

Dokumentu hau non aurkitu?

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu