
Ferdinand Corrèges (1844-1904)
![]() |
Ferdinand Corrèges margolari baionesa zen, arkitektura ikasi zuena Pariseko Arte Ederretako eskolan. Bizi osoan margotu du, akuarelan bereziki eta obra ugari argitaratu, denak Baiona edo inguruetako eskualdeei buruz.
Ilustratu zuen Henry O'Shea-ren La maison basque 27 grabadura ederrez, ongi baliatuz egin zituen arkitektura ikasketak. Apaindu zuen ere, akuaforten laguntzarekin, Edouard Ducéré-k (1849-1910) 1893an argitaratu Bayonne historique et pittoresque.
Edouard Ducéré-rekin eraman zuen lankidetza horrek obra bat gehiago ekartzen ahalko zuen, maleruski bukatu ez den proiektu batean.
Bayonne à l’aquarelle par Ferninand Corrèges, texte par E. Ducéré, 1892
Edouard Ducéré Baionako liburutegiko liburuzain orde zen 1880 urtetik goiti, eta liburuzain buru 1908 urtetik goiti. Geroztik, liburutegi hartan aurkitzen da eskuizkribu berezi bat, miresgarria nahiz eta bururatugabea.
Akuarelazko margoen bilduma bat da, nagusiki Ferdinand Corrèges-enak, baita ere Hélène Feillet, Blanche Hennebutte, Morville edo Adré Grim-enak. Gai nagusia Baiona da, nahiz eta Errobi segituz edo itsasotik hurbilduz errazki gal daitekeen Uztaritze, Biarritz, Donibane Lohizune, Hendaia edo Urdazubi aldetik.
Lehen orrian, non Euskal etxe bat aurkitzen den, izenburuak dio « Bayonne à l’aquarelle, par Ferdinand Corrèges, texte par E. Ducéré – Bayonne, 1892 » [Baiona akuarelan, Ferdinand Corrèges-en eskutik, testuak E. Ducéré-ren eskutik - Baiona, 1892]. Corrèges-en akuarelak, ugariak, eta gehiengo handi batez Baionari buruzkoak hor dira. Ducéré-ren testuak, aldiz eskas dira. Iduri luke abiatu orduko proiektua gelditu zela, behar bada urte bat berantago bi gizonek argitaratuko zuten Bayonne historique et pittoresque liburuagatik. Azalpenik ez dago ere beste artista batzuen obren presentzia edo Baionatik urrun diren eskualde batzuen agerraldiak justifikatzeko, baina 47 akuarelen bilduma hau lan miragarria gelditzen da, oraindanik goiti Bilketa.eus gunean kontsultagarri.
Dokumentu numerizatua
Dokumentu honen bertsio numerikoa Bilketa kontsulta dezakezu: http://gordailu.bilketa.eus/zoom.php?q=id:538282
![]() |
Akuarelak banaka:
Euskal etxea Baiona 1892
Ferdinand Corrèges
![]() |
Itsasoa
Ferdinand Corrèges
![]() |
Itsasoa
Ferdinand Corrèges
![]() |
Itsas bazterra
Par Ferdinand Corrèges
![]() |
Aturri batzerrak
Ferdinand Corrèges
![]() |
Portreta
Blanche Feillet
![]() |
Marines etorbideko xoko bat
Ferdinand Corrèges
![]() |
Errobiko eskuineko bazterra
Ferdinand Corrèges
![]() |
Baionako etxarte bat
Ferdinand Corrèges
![]() |
Mousserolles-eko etxarte bat (Bibi auzoa)
Ferdinand Corrèges
![]() |
Akuarela
Blanche Hennebutte
![]() |
Errobi bazterrak
Ferdinand Corrèges
![]() |
Mousserolles-eko atea Casemate-etarik ikusia
Ferdinand Corrèges
![]() |
Itsas bazterrak
Ferdinand Corrèges
![]() |
Pilota-jokoko zelaia
Ferdinand Corrèges
![]() |
Katedralako plaza
Hélène Feillet
![]() |
Errobi bazterra
Ferdinand Corrèges
![]() |
Itsaoa Hendaian
Ferdinand Corrèges
![]() |
Santa Izpiritu
André Grim
![]() |
Mousserolles-eko atea - Gaztelu Berritik ikusia
Ferdinand Corrèges
![]() |
Aturri bazterra
Ferdinand Corrèges
![]() |
Pinu basoa
![]() |
Baionako harresiak - Pereyre pasabidetik ikusiak
Ferdinand Corrèges
![]() |
Akuarela
![]() |
Baionako portua
Ferdinand Corrèges
![]() |
Saubègues inguruko gaztelua
Hélène Feillet
![]() |
Arsenal plaza
Ferdinand Corrèges
![]() |
Baionako portua
Ferdinand Corrèges
![]() |
Auzo desagertu bat (Santa Izpirirtu)
Ferdinand Corrèges
![]() |
Itsasoa
E. Morville
![]() |
Sardina saltzaileak
Hélène Feillet
![]() |
Jacquerrin, Errobi bazterrak
Ferdinand Corrèges
![]() |
Akuarela
![]() |
Baionako etxartea
Ferdinand Corrèges
![]() |
Réduit plazako xoko bat
Ferdinand Corrèges
![]() |
Urdazubiko komentua
![]() |
Santa Katarina karrika - Santa Izpiritu
Ferdinand Corrèges
![]() |
Estudioa
![]() |
Hilerriko inguruak (Baiona)
Ferdinand Corrèges
![]() |
Baionako inguruak
![]() |
Uztaritze
![]() |
Errobi bazterrak
Ferdinand Corrèges
![]() |
Biarritz
![]() |
Mousserolles-eko hiri bazterra
Ferdinand Corrèges
![]() |
Galuperie karrika
Ferdinand Corrèges
![]() |
Quinquerreme baionesak
Ferdinand Corrèges
![]() |