38 lexiko, 38 gutun eredu eta 50 solasaldi adibide

Jean-Pierre Darthayet

19. garren mendeko bigarren partean,euskara oraindik nagusi da Lapurdiko probintzian, baina turismoaren agertzeagatik herrian "atzerritar" fratsesdun gero eta gehiago ibilki da. Jean-pierra Darthayet (1822-1870) Baionako lehengo bikarioak, uste du bi mundu horiek hurbiltzeko, tresna bat eskas dela. Horretarako, idazten eta argitaratzen du, 1861an, Baiona eta Biarritzeko Anfré argitaletxearekin, Guidaria edo Escu liburua frantsesez eta escuaraz mintzatcen eta letra eguiten ikhasteco, ona bai arrotcentzat, bai escualdunentzat berentzat (Guide ou Manuel de la conversation et du style épistolaire français-basque utile aux étrangers et aux basques eux-mêmes.)

Obra bat sortu duena, izenburuak dion bezala, bai atzerritarrei, bai euskaldunei, eta berezikiago "Gure itsasbazter edo mendien bisitatzera heldu den turista eta gure eskoletako haurrei", zehaztuz baliagarri izan zitekeela ere "noiztenka, apez gazte eta errientari, nagusi edo zerbitzariari, eta erosi edo saldu behar duten guziei."

Gidaria edo eskuliburua

Darthayeten obrak erabilgarria izan nahi du. Teoria guti, azalpen guti.

"Euskara ahozkatzeko arauez, frantsesentzat" sarhitza labur baten ondotik, 1861eko jatorrizko edizioa (Gallican ikusgai) zuzenean hiztegi parte batekin abiatzen da: parez pare ezartzen ditu frantsesezko eta euskarazko hitzak, Lapurdiko euskalkian ("ederrena eta garbiean"(1)), "saihestuz (...) frantses hitzak, usaia damugarri batek euskaran  jarri dituenak, eta zaharkiturik gelditutako euskarazko hitzak, ez litekeenak inorengandik ulertuak."

- Lexikoak

Hiztegi horiek gaika sailkatuak dira, beren erabilera errazteko. Aurki ditzakegu zenbakiak, urtaroak, besta nagusiak, herrien izenak eta Jainkoa, lurra, ura, airea, sua, familia, gorputza, jantziak, koloreak, arkitektura, lan bideak, barazkiak, loreak, arbolak, abereen oihuak, txoriak edo arrainen inguruko hitz zerrendak.

- Solasaldiak

Lexikoen ondotik, 50 elkarrizketa ("Bitarteco solasac") badira.

Bi hizkuntzetan, testuinguru bizi batean ezartzen dituzte aitzineko partean ikusitako hiztegia, eta egoera ugaritan baliatutako erranmoldeak : bidaian, etxe edo apartamendu baten alokatzeko, bisitak, ibilaldiak, karta jokoak, agurrak, eguraldia, ordua edo edozein harreman komertziala...

- Gutun ereduak

Obraren hirugarren partea gutunezko harremanei zuzendua da. Beti bi hizkuntzetan, Darthayetek 38 gutun edo billete eredu aurkezten ditu, gaika sailkatuak (gomitak, eskaerak, eskerrak, goresmenak, doluminak, gaitzespenak, barkamenak, gomendioak, aholkuak).

- Euskal atsotitz eta olerkiak

Obra bururatzen da euskal erran zahar eta olerki hautaketa batekin, "euskalki bakoitzan hartuak eta artoski hautatuak, irakurleari hizkuntzaren jitearen aurreikuspen bat eta eskainiko dietena eta asialdi denboretan libertituko dutenak."

Olerki horiek, horiek ere frantsesera itsuliak, baztertuko dira ondoko berrargitalpenentzat.

- Euskal aditzaren eraikuntza mekanismoa

1867an, Darthayet abadeak argitaratu zuen Le mécanisme de la construction du verbe basque en dialectes du Labourd et des pays limitrophes présenté en tableaux [Euskal aditzaren eraikuntza mekanismoa, Lapurdiko eta herri mugakideetako euskalkian, tauletan aurkeztua.". Azalean berean zehazten du "extrait du guide ou Manuel de la conversation Français." [Guidaria edo escu liburua francesez eta euscaraz liburutik ateraia]

Errealitatean, parte hori Gidarian integratuko da 1876ko argitalpenean, autorea zendu eta gero.

Parte horretan aurki daitezke euskal aditz joko osoa, Izan ("Izatea") eta Ukan ("Izatea" ere) aditz laguntzaileen forma guziekin, denbora guzientzat, pertsona guzientzat, barne forma alokutiboak.

Guidaria edo escu liburua francesez eta escuaraz, 1902ko edizioa

Autorea 1870an zendu eta,obra behin baino gehiagotan berragitaratuko da, aldaketa nagusia izanez euskal aditzaren eraikuntza mekanismoa lehen parte gisa integratuko dela, eta olerki hautaketa baztertuko.

Lehen hiru argitalepenak Frantziako Liburutegi Nazionalearen Gallica atarian ikus daitezke:

Gaur Bilketan aurkeztua zaizuena laugarrena da,  Jean-Baptiste Daranatz (1870-1945) abadeak garbitua eta emendatua.

Dokumentu numerizatua

Dokumentu honen bertsio numerikoa Bilketa kontsulta dezakezu: http://gordailu.bilketa.eus/zoom.php?q=id:543760

Obraren edukia

Zuzenki joan:

1. partea
2. partea
3. partea
4. partea
5. partea
Aditza Lexikoak Bitarteko solasak Gutun ereduak Atsotizak

 

  • Aicin-solasa
  • Règles de la prononciation de la langue basque à l’usage des Français

Lehen partea: Escuararen moldatceaz laburzki

I. capitulua – Icenen moldatceaz

  • 1. Deithurez
    • Guizonen deithurac
    • Emazten deithurac
    • Hirien deithurac
    • Etcheen icenac
  • 2. Gauza bicien icenez
  • 3. Gauza hilen icenez

II. capitulua – Hitcen moldatcez

  • 1. Déclinaison des adjectifs
  • 2. Dérivation des racines des mots

III. capitulua – Pronoms, hitcen moldatceaz

  • 1. Pronoms personnels
  • 2. Pronoms démonstratifs
  • 3. Pronoms possessifs
  • 4. Pronoms composés
  • 5. Pronoms interrogatifs, relatifs
  • 6. Aperçu de la déclinaison de tout mot basque en général

IV capitulua – Verbo hitcen moldatceaz, Laphurdico eta auzo herrietaco mintzayan

  • 1° IZATEA (être)

Indicatif présent, Imparfait, Passé antérieur, Passé indéfini, Plus-que-parfait, Futur, Autre futur peu usité, Futur passé, Conditionnel présent et futur, Conditionnel passé, Potentiel présent et futur, Potentiel imparfait, Potentiel conditionnel, Potentiel passé, Suppositif du potentiel, Impératif, Subjonctif présent, Subjonctif passé, Subjonctif passé, Subjonctif plus-que-parfait, Infinitif présent Infinitif passé, Participes

  • 2° IZATEA (Avoir)

 

  • 3° Application des règles précédentes, ou aperçu des manières différentes dont les deux verbes auxiliaires se combinent avec les noms verbaux
    • 1° Aperçu des combinaisons de l’auxiliaire ETRE avec les verbes passifs, pronominaux et neutres.
    • 2° Aperçu des combinaisons du verbe auxiliaire Avoir, avec les noms verbaux actifs et certains noms verbaux neutres qui précèdent le verbe AVOIR
    • 3° Aperçu des différentes formes que prend la FORME CAPITALE des deux verbes auxiliaires
    • 4° Aperçu des verbes Impersonnels et de formes contractées ou irrégulières souvent employées pour donner plus de concision, d’énergie et de rapidité au langage
    • 5° Aperçu et explication de certains termes qui souvent accompagnent le Verbe basque ; de la transformation de toutes sortes de mots en verbes, et d’un verbe en un autre verbe ; enfin, des inversions du verbe admises dans la langue basque

Bigarren parthea – Zointan aurkhitcen baitire, suyetan araura, maicenic aiphatcen diren hitzac.

I. capitulua – Nombreac

  • 1. Chiffres arabes - chiffres romains

Ikus hiztegi osoa

  • 2. Nombreac lerroca
  • 3. Nombreac pusketan

II. capitulua – Demboraz

  • 1. Demboraren phartimena

Ikus hiztegi osoa

  • 2. Sasoinac
  • 3. Hilabeteac
  • 4. Asteco egunac
  • 5. Besta bereciac

Ikus hiztegi osoa

III. capitulua – deithurez

  • 1. Nacione cembaiten icenac

Ikus hiztegi osoa

  • 2. Hiri cembaiten icenac
  • 3. Escual herrien icenac

Ikus hiztegi osoa

  • 4. Escual herrico cembait etcheen icenac
  • 5. Kargudun cembaiten icenac
  • 6. Batahioan maicenic emaiten diren icenac

IV capitulua – Maicenic aiphatcen diren gauzen icenac

  • 1° Yaincoa, Erlisionea, Eliza

Ikus hiztegi osoa

  • 2. Jaincoaren obrac

Ikus hiztegi osoa

  • 3. Lurra

Ikus hiztegi osoa

  • 4. Ura

Ikus hiztegi osoa

  • 5. Airea

Ikus hiztegi osoa

  • 6. Sua

Ikus hiztegi osoa

  • 7. Metale eta lurreco gauza urthu, erre edo ehoac

Ikus hiztegi osoa

  • 8. Guizona, haren adinac eta gora-beherac

Ikus hiztegi osoa

  • 9. Ahaidetasuna

Ikus hiztegi osoa

  • 10. Arimaco dohain, berthute eta bicioac

Ikus hiztegi osoa

  • 11. Gorphutzeco sentsuac

Ikus hiztegi osoa

  • 12. Gorphutzeco oldeac, membroac

Ikus hiztegi osoa

  • 13. Gorphutzari dairrazcon gauzac

Ikus hiztegi osoa

  • 14. Gorphutzeco eritasunac

Ikus hiztegi osoa

  • 15. Erremedioav - sendagailuac

Ikus hiztegi osoa

  • 16. Betsimendaz, eta hari darraizcon gaucez

Ikus hiztegi osoa

  • 17. Aphainduraco gauzac

Ikus hiztegi osoa

  • 18. Oihalez eta hekien moduez

Ikus hiztegi osoa

  • 19. Mahainaz eta yan-edariaz

Ikus hiztegi osoa

  • 20. Hiria eta hirico ikhusgarriac

Ikus hiztegi osoa

  • 21. Etchea eta etcheco pharteac

Ikus hiztegi osoa

  • 22. Guela batetaco hornimenduac

Ikus hiztegi osoa

  • 23. Sukaldeco trastuac

Ikus hiztegi osoa

  • 24. Etche batetaco yendekia

Ikus hiztegi osoa

  • 25. Oficio berecienac

Ikus hiztegi osoa

  • 26. Asko oficioetaco tresnac

Ikus hiztegi osoa

  • 27. Diru chehea

Ikus hiztegi osoa

  • 28. Phisuac eta izariac

Ikus hiztegi osoa

  • 29. Yostagailuac eta yocoac

Ikus hiztegi osoa

  • 30. Bazterrac, laborantza, lur lanetaco tresnac

Ikus hiztegi osoa

  • 31. Elcecariac eta bihiac

Ikus hiztegi osoa

  • 32. Loreac eta fruituac

Ikus hiztegi osoa

  • 33. Arbolac

Ikus hiztegi osoa

  • 34. Abere basac eta etchecotuac

Ikus hiztegi osoa

  • 35. Aberen oihuac eta abereri datchicoten gaineraco gauzac

Ikus hiztegi osoa

  • 36. Hegastinac

Ikus hiztegi osoa

  • 37. Arbisac eta herrestariac

Ikus hiztegi osoa

  • 38. Arrainac

Ikus hiztegi osoa

V capitulua – adjectifs hitzac, maiceni erraiten direnac

VI Capitulua – Verbes deitcen diren hitzac, maicenic erraiten direnac

VII Capitulua – Adverbes, prépositions, etc. deitcen diren eta ardura mihian dabiltzan hitz laburrac

Hirurgarren phartea – Bitarteco solasac cheheki emanac, asko behar orduetaco onac.

  • Lehen bitarteco Solasa – Phartidaz eta bidaiaz
  • II Bitarteco Solasa – Burdinazco bidean yoatean eguin ditakeien solasa
  • III Bitarteco Solasa – Carroan yoatean eguin ditakeien solasa
  • IV Bitarteco solasa - Bachetan yoaitean eguin ditaikeyen solasa
  • V Bitarteco solasa – Bere hatuen galdeguiteco, ikhus-arazteco eta bideco paperaren erakhusteco
  • VI Bitarteco solasa – Arrotz ethorri berri bat bere ostaturat-dino laguntceco
  • VII Bitarteco Solasa – Cerbaiten ondoan dabilan arrotz baten laguntzeco
  • VIII Bitarteco solasa – Bazter Etche bat, aloguimenduz hartceco
  • IX Bitarteco solasa - Etche pharte bat, aloguimenduz hartceco
  • X. Bitarteco solasa – Ostatu batean guela bat galdeguiteco
  • XI Bitarteco solasa – Zaldi bat, carro bat atherbean ezartceco
  • XII Bitarteco solasa – Yatera edo edatera galdeguiteco
  • XII Bitarteco solasa – Mahainean eguin daitekeien solasa
  • XIV Bitarteco solasa – Yaikitcearen gainean
  • XV Bitarteco solasa – Etzatearen gainean
  • XVI Bitarteco solasa – Letra baten iskiriatceko edo izkiri-arazteco
  • XVII Bitarteco solasa – Hiri bat eta haren ingurunen ikhusteco
  • XVIII Bitarteco solasa – Phasegu baten eguiteco
  • XIX Bitarteco solasa – Carta yocoaren gainean
  • XX Bitarteco solasa – Ihiciaren, arrantzaren, pilotaren gainean
  • XXI Bitarteco solasa – Agurra eta ongui ethorria adichkide bati, lagun bati.

  • XXII Bitarteco solasa – Despeida eta adioa
  • XXIII Bitarteco solasa – dirua galdatzeco
  • XXIV bitarteco solasa – Cerbait urhats eguin arazteco
  • XXV bitarteco solasa – kargu baten ardiesteco
  • XXVI bitarteco solasa – Abisu baten galdatceco
  • XXVII bitarteco solasa – eskerren emaiteco
  • XXVIII bitarteco solasa – Bitarteco solasa bakhearen eta guerlaren gainean
  • XXXIX bitarteco solasa – Bitarteco solasa ezcontcen gainean
  • XXX bitarteco solasa – Bitarteco solasa guerthari gaichto, eritasun eta hilen gainean
  • XXXI Bitarteco Solasa – Bitarteco solasa Bihi atchatce, mahas biltce eta asco precioen kurtsaren gainean
  • XXXII bitarteco solasa – Bitarteco solasa demboraren gainean
  • XXXIII Bitarteco solasa – Bitarteco solasa Tenorearen gainean
  • XXXIV Bitarteco solasa – Bitarteco solasa frantsesaren eta escuararen gainean
  • XXXV Bitarteco solasa – Gauzabaten sustegatceco eta ukhatceco
  • XXXVI Bitarteco solasa – Gauza dudazcoen, ustegecoen eta miragarrien erraiteco.
  • XXXVII Bitarteco solasa – Bozcarioa eta atsekhabearen seinalatzceco
  • XXXVIII Bitarteco solasa – Gaizkien erraiteco, mehatchatceco, haserreduraren erakhusteco
  • XXXIX Bitarteco solasa – Zaldi baten, idi pare baten, behi baten erosteco edo saltzeco, etc.
  • XL Bitarteco solasa – Merkhatuan, purailleria, arrain, elcecari, fruitu erosteco.
  • XLI Bitarteco solasa – Mubleen erosteco
  • XLII Bitarteco solasa – Arropen eroseteco
  • XLIII Bitarteco solasa – Zarpacon oren guidari aten eta urhe cilharreriaren erosteco
  • XLIV bitarteco solasa – Cerbait manu eguiteco chachtre bat, dendari bati.
  • XLV Bitarteco solasa – Zapata guinbati
  • XLVI bitarteco solasa – Bokheta eguite bati
  • XLVII bitarteco solasa – Languile nekhatzaile bati
  • XLVIII Bitarteco solasa – Bizar phicatzaile bati.
  • XLIX Bitarteco solasa – Sehi guisa nombait pharatu nahi den muthil, nescatcha bati.
  • L Bitarteco solasa – Medicu, barber bati

Laugarren phartea – billet eta letra, edo izkiroz, mezu eguiteco guede eta moldeac

  • 1° L. B. gomitatceco
  • 2° L. B. galdezcoac
  • 3° L. B. esker onezcoac
  • 4° L. B. Urthatsetaco ongui eguile bati
  • 5° L. B. Atseguin zorionetan icendacione batentzat
  • 6° L. B. Guertacari gaichtoetan atsecabe suerte gucietan
  • 7° L. B. Gaizkien erraiteco errepostua ez ukhanic
  • 8° L. B. barcamendu esateco errepostua ez eguinic
  • 9° L. B. Gomendioscoac lekhu bilhatceco, muthil gazte bati
  • 10° L. B. Aita batec adiskide bati. Ameriketarat doan haur baten gomendatceco

Bortzgaren phartea – Escualdunen zuhur hitzac

 

(1) “La langue basque a six dialectes : le Biscayen, le Guipuscoan, le Navarrais, le Bas-Navarrais, le Souletin et le Labourdin. Le plus beau et le plus pur de tous est, sans contredit, le Labourdin.” [Euskarak sei euskalki daozka: Bizkaitarra, Gipuzkoarra, Nafartarra, Baxe-Nafartarra, Zuberera eta Lapurtarra. Horietarik ederrena eta garbiena, nehork kontrakor erran ahal gabe, Lapurtera da."

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Gure hautaketa