Don Juan de Perotxegi kapitainaren eskutik

Origen, y antigüedad de la lengua bascongada, y de la nobleza de Cantabria. Sacada a luz por el capitain Don Juan de Perocheguy, Comissario Ordinario de la Artillera de España

En que se haze ver, que dicha Lengua fuè la primera, que se habló en el Mundo, y la misma que traxo Tuval à España, en el año 1800. De la Creacion, con la particularidad, de cómo, y por donde se introduxo para poblar esta Monarquia, y assi mismo se expressa como se introduxeron los Agotes en el Valle de Baztan, y en el Pais des Bascos, en el año de 506. Con otras curiosidades dignas de ser sábidas para todos los que son oriundos de dicha Lengua.

A que se le anaden otros dos partes, probando en ellas, de ser dicha Lengua la Estirpe, y origen de la Augustissima casa de Bourbon.

Se dedica al excelent señor Don Juan de Ydiaquez Conde de Salazar, Grande de España, &c.

 Origine et ancienneté de la langue basque et de la noblesse de Cantabrie. Mis en lumière par le capitaine Don Juan de Perocheguy, commissaire ordinaire de l’Artillerie d’Espagne

Dans lequel on montre, que la dite langue fut la première qui fût parlée dans le Monde, et la même que celle que Tubal apporta en Espagne en l’an 1800 après la création avec la particularité de comment, et  par où il s’est introduit pour peupler cette monarchie, et de même comment s’introduisirent les cagots dans la vallée du Baztan, et dans le pays des Basques, en l’an 506. Avec d’autres curiosités dignes d’être connues de tous ceux qui sont natifs de cette langue.

Auquel on a ajouté deux parties, montrant de leur part l’ascendance et l’origine de l’augustissime maison des Bourbon.

Il est dédié à l’excellent seigneur Don Juan de Ydiaquez de Salazar, Grand d’Espagne, etc.

Euskararen eta Kantabriako nobleziaren Jatorri eta AntzinatasunaDon Juan de Perocheguy kapitaina, eta Espainiako artilleriako komisario arruntak argitaratua

Zeinetan erakusten den,  aipatutako hizkuntza Munduan mintzatu den lehena izan dela, eta Tubalek berak Espainiara 1800 urte Sorkuntzaren ondotik(1) ekarri zuen bera, Monarkia hau jendeztatzeko nola eta nondik sartu zen berezitasunarekin, eta berdin, nola Agotak Baztango ibarran sartu ziren, baita Euskaldunen herrian, 506. urtean. Beste bitxikeri batzuekin jatorriz hizkuntza horretarakoek jakin behar lituzketenak.

Zeini gehitu zaizkion bi parte Borboi etxe augustisimoaren jatorri eta etorkia erakusten dutena.

Don Juan  de Ydiaquez de Salazar, Espainiako Handi, eta abar jaun beraldikoari dedikatua

Euskararen apologistak

Larramendiren bustoa Andoainen – Iturria EAJ-PNV – CC by-sa

Euskal literatura garai handietan, 18. mende hastapena « Apologisten » garaia gisa kontsideratua da. Manuel Larramendiren (1690-1766) inguruan, mugimendu bat sortzen da euskararen balioa mundu osoari erakutsi nahi diona. Garai horretan aurki daitezke euskararen gramatikaren lehen azalpen saiakerak (El impossible vencido, Larramendi, 1729), hizkuntza politika baten aldeko lehen idazkiak (Lapurdiko Biltzarrari gutuna, Joanes Etxeberri, 1718), baita ere gaurko garaietan hain arrazionalak iruditzen ez zaizkigun argumentatze batzuk, baina orduko ikuspuntu zientifikoekin bat egiten zutenak: euskararen antzinatasunaren frogatze saiakerak, etimologia eta Bibliako kondairak baliatuz.

Horietarik, Larramendik argitaratu zuen De la antigüedad y universalidad del bascuence en España Salamankan 1728an, Perotxegirengan eragina handia izen lukeeen liburua.

Juan de Perotxegi kapitaina

Soraluzen 1753an eraikitako zizpen planoa – Iturria Sorapedia

Juan de Perotxegi iduriz Ainhoarra sortzez, Lapurtarra zen, baina Espainiako armadan engaiatua. Liburuetan, bere burua Don Juan de Perocheguy kapitaina eta Espainiako artilleriako komisario arrunta gisa aurkezten du 1731an, Don Juan de Perocheguy koronel gradudun eta Gipuzkoako Soraluze hiriko errege arama fabrikako zuzendari eta artilleriako probintziako komisario gisa 1750an, eta, azkenik, Don Juan de Perochegui koronel eta artilleriako gobernadore probintziala eta Nafarroako Erresumako artilleria komandante gisa 1760an.

Militar ofizioari atxikia, gaiari buruzko liburu bat argitaratzen du 1752an (Reflexiones curiosas, y notables, sobre la ciencia, y valor para la guerra), baina bere pasio handia euskara izan da. 1731an Origen y antigüedad de la lengua bascongada y de la Nobleza de Cantabria obraren lehen edizioa argitaratzen du Bartzelonan, 1738ko berragitalpenarentzat zuzendu eta emendatu zuena (gaur Bilketa agertzen dena). 1760an Origen de la nacion bascongada, y de su lengua argitaratzen du, testu beraren hirugarren bertsio bat, bigarrena baino pixka bat laburragoa.

Origen, y antigüedad de la lengua vascongada

18. mende hastapeneko euskal apologisten idatzietan ohizkoa bada Argien filosofiaren hastapen eta garapenen arrastoak eta Leibniz-en eragina aurkitzea, Perotxegi salbuespena bat da. Joanes Etxeberriren izpiritu analitikotik edo Larramendi noiztenka erakusten duen zorroztasun zientifikotik  urrun, lasterbide intelektual guzien baliatzeko prest agertzen da, bere erranen frogatzeko.

Oroitarazi behar da hala ere garai hartan Iberiar penintsularen jendeztatzea Tubal, Jafeten seme eta Noeren semetxiak zuela abiatua historialariek sustengatzen zuten hipotesia zela (Juan Martinez de Zaldibia, Suma de las cosas cantábricas y guipuzcoanas, 1560, Esteban de Garibay , Origen, discursos e ilustraciones de las dignidades seglares de estos reynos, 1596, Garcia de Góngora y Torreblanca, Historia apologetica y descripcion del reyno de Navarra, 1628), eta jatorrizko hizkuntza bat izan zela, Gizakiaren sorkuntzari lotua, hizkuntzalarien axioma  ezin eztabaidatuzkoa zen.

Euskararen jatorri biblikoa

Larramendik, euskara Iberiar penintsulako jatorrizko hizkuntza zela frogatu nahian, Espainako toponimoei euskal etimologia baten bilatzen aritu izan bazen, Perotxegi anitzez urrunago badoa, eta molde berean euskara ez dela Iberiar penintsulako jatorrizko hizkuntza, baina mundu osokoa frogatzen saiatzen da.

  • Asia, Bibliaren arabera gizadiaren sehaska, euskaraz Assia edo Acia erraten da, hots Hazia.
  • Arat edo Ara-Arath mendiaren izenak, zeinetan Noeren arka lurreratu zen, euskaraz erran nahi du Hara! edo Hara, Hara! eta izan daiteke Noek berak oihukatu zuena 40 egun euriren ondotik agertzen zen mendi bakarra.
  • Babilonia, Bai bil ona euskal hitzetatik heldu da (Bai, biltze ona)
  • Egipto Es-Yto edo Ez ito euskal hitzetatik heldu da.
  • Nilo ibaia, Ni-lo euskal esamoldetik dakar bere izena, biziki lasai zegoen egun baten aurkitua izan delako froga.

Izen gehiengo horiek Bibliak kontatzen duen Uholde Handiaren ondokoak dira, Noeren seme eta semetxiak mundua ber-jendeztatzera joan zirelarik asmatu zituztenak.  Garai hartan gizaki guziek hizkuntza bakarra bazuten, Babeleko gertakariek hizkuntza hori munduko xoko gehienetarik desagerrarazi zuten. Tubalek, aldiz, senideak utzi zituen Espainiaren deskubritzera joateko Babel dorrearen erortzea baino ehun bat urte lehenago. Bakarra izan zen beraz bere jatorrizko hizkuntza atxiki zuena. Eta bere ondokoei utzi die bere bidaia miresgarriaren ondotik.

Baiona, euskaldunen hiri-nagusia

Tubal Europara iritsi zen Languedoc eskualdetik eta Pirinioak segitu zituen itsasoa arte, edo, zehatzago izateko, Bera, Sara eta Azkaineren artean dagoen mendi batetarainao “que se llama por nombre corrupto Larrona(2), pero se deve llamar Larre-ona, que en la lengua Bascongada, significa, buena falda” [hondatutako Larrona izenarekin deitzen dena, baina Larre-ona deitu beharko litzatekeena, euskaraz mendi-mazel ona erran nahi duena]. Handik ikusi ahal izan zituen Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Baxe-Nafarroa eta Lapurdi, eta bere herria hor sortzea erabaki zuen.

(…) Pais de Laburdia, o de Lapurdy, cuya cabeza es Bayona, que està sobre un considerable Rio, que se forma de las aguas que caen de los Montes Pirineos ; en donde el Arçobispo Roderico de Toledo en el Capitulo 4 dize aver edificado Tuval la primera Ciudad, y que yo creeré sin la menor dificultad, se resta de Bayona, que es la Capital de los Bascos, cuya lengua solo se habla en las cinco Provincias, (…) que son el Señorio de Viscaya, Provincia de Guipuzcua, ambas Navarras, y el pequeño Pais de Laburda, o de Lapurdy, (…)

[Lapurdiko herrialdea, burua Baiona duena, Pirinioetako mendietatik heldu diren urek sortzen duten gaitzeko ibai baten bazterrean eraikia; Eta non Roderico de Toledo artzapezpikuak, bere 4. kapituluan dion eraiki zuela lehen Hiria, eta dudarik gabe Baiona zela sinesten dudana, Euskaldunen hiri-nagusia, zeinen hizkuntza bost probintzietan baizik ez den mintzatua, Bizkaiako jaurerria, Gipuzkoako probintzia, bi Nafarroak eta Lapurdi ttipia, (…)]

Bere herria garatu zen eta Bascos izena irabazi zuen ("deriva de la palabras Bayasco, que en la propria lengua quiere dezir, Son bastantes, o somos bastantes") [euskaraza Bayasco hitzetarik eratorria, hizkuntza berean Bai, aski dira, edo Bai, aski gara. erran nahi dutena]

Biztanleriak hein bat gainditu eta, Tubalek erabaki zuenean euskaldunak aski zirela Baiona eta Lapurdi jendeztatzeko, bidaia segitu zuen eta euskaldunak lagundu zituen Espainia kolonizatzen. Sortu zuen Iruñea, Tarazona, Zaragoza… Aragoiera iritsi eta Pirinioetako kaskoetan gelditu zen, Frantzia eta Espainiari so, bere bi herriak. Deitu zituen Bi-Erri-Eneac bilakatu dira, pixkanakako eraldaketen bidez mendi lerroaren izena. Segitu zuen ondotik Kataluniaruntz, Gijón (euskaraz Hiri-on hitzetatik), Bartzelona, Tarragona, Valentzia, Andaluzia (euskarazko Landa-lucea hitzetatik eratorria), Portugal, Lisboa (euskarazko Lezo-on hitzetatik), Galizia, Euskal Herrira itzuli aitzin Bizkaiatik, non Bilbo sortu zuen.

Bigarren argitalpeneko gehigarriak

Bigarren partea, 1731ko edizioan ez dena, “jakinak ez diren eta adoratuak izateko on diren egia” batzuei buruz idatzia da, hirugarrena Kapeto eta Borboi familiei buruz.
Aurki daitezke ere Frantziako historiako elementu batzuk, hipotesia etimologiko batzuek “frogatuak”:

  • Gaulois eta Galiar hitzak euskarazko Gau-lo-es (Gau huntan lorik ez) esamoldetik heldu da, herritar horien zaintza militarrari omenez.
  • Borboi izena euskarazko Buru-on hitzetatik eratorria da Kapeto izenak zentzu bera duelarik frantses zaharrean.
  • Gaskoina euskarazko gauazco-on hitzetatik heldu da.
  • Auvernia Au-erne esamoldetik
  • Normandia Hormandia edo Horma handia-tik
  • Akitania Daquitana (Dakidana) aditz trinkotik

Dokumentu numerizatua

Dokumentu numerizatua Bilketan aurki dezakezu: http://gordailu.bilketa.eus/zoom.php?q=id:543763

Bibliografia

(1)    ~2200 K.a
(2)    Larrun

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Gure hautaketa