Nondik dator maionesa saltsa? Katalanek Mahón herrian asmatu zutela eta jatorrian mahonesa deitzen zela diote. Lot-et-Garona eskualdeko Magnon herrikoek berek sortutako Magnonesa saltsatik eratorria dela diote. Euskal funts zaharrek aldiz, eta horien artean euskarazko lehen sukaldaritza liburua gisa aurkezten den obra batek, hirugarren gogoeta pista bat eskaintzen dute: maionesa Baionatik etor daiteke, eta izena Baionesa hitzaren eraldaketa bat izan daiteke. (Ikus Baionatarren saltsa errezeta)

Baionatarren saltsa (Baionesa)

Cocinan icasteco liburua chit bearra famili gucietan

Cocinan icasteco liburua chit bearra famili gucietan Tolosan (Gipuzkoa) 1889an agertutako liburutxoa da, eta euskaraz idatzitako 67 errezeta biltzen ditu.

Sukaldari ikaslea urratsez urrats eramateko ordez, oinarrizko jakitate batzuen elementu batzuk eskaintzen ditu gidak. Proportziorik ez da aipatzen, kantitaterik ere ez (pastizagintza izan ezik), egosteko denborarik ez, eta osagaien zerrenda ere erabiltzaileak alda dezake (Pastanagreak txahalkiarekin errezetan, adibidez, "Txahalkiaren lekuan berdin da urdai azpi edo solomoarekin ipintzea.")

Baliatutako doinuak ahozko bilketa baten transkripzio bati pentsa arazten du: diskurtsoan inkoherentzia batzuk aurki daitezke, hala nola noiztenka urrats batzuen orden nahasia, errezeta kondatzean ideia aldaketak salatzen duten sintaxiak, idatzian baztertzen ahal ziren forma errepikakorrak (ikus Menestra errezeta "arrautzatzen dira letxugak eta tipulak arrautzarekin"), eta aitzizki ttipitzaile eta lauso ugariak  (« ondocho » [= Ondoxko], « andicho » [=handixko], « piscacho bat » [pixkatxo bat].

Hiztegi aldaera batzuk badira (ongi/ondo, batitu/irabiatu, almeric/motrailua...), eta sintaxia ez da beti bera (ikus Bitez aginterako 3. pertsonaren erabilera Menestra errezetan). Hauek erakuts dezakete autoreak pertsona bat baino gehiago elkarrizketatu duela.

Errezetak

Ikus errezeta guztiak

Errezeta gehienak Euskal Herrikoak dira: Gipuzkoarrak bereziki, baina batzuk Baionatik datozela seinalatzen da (Legatza Baionako era, Baionatarren saltsa, Hegazti gazteak Baionako modura, Oiloa Baionako era) edo Bizkaiatik (Bakailaoa Bizkaiko eran). Enpanadadek (Mazapanezko enpanadak, hegaztizko okore edo empanadak) edo Gaztelako eltzekari moduak iberiar penintsulako eragina erakusten dute, Pistoa Nizako ratatouille-az hurbil gelditzen da, eta Bakailaoa Proventzako eran eta Arrautzak Holandarren erara joak errezetek beren atzerritar jatorria izenean daramate.

67 errezeta horien artean, badira:

Dokumentu numerizatua

Numerizatutako dokumentua Bilketan aurki dezakezu: http://gordailu.bilketa.eus/zoom.php?q=id:568812

Cocina Icasteco liburua



Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Gure hautaketa