![]() |
Linguae Vasconum Primitiae (1545) baztertzen bada, euskaraz inprimatu diren lehen liburu kasik guztiak liturgia obren itzulpenak dira. Eta, mendez mende, idatzizko literatura anizten bada pixkanaka, biblia, katexima eta doktrinak bazterrezinak gelditzen dira euskal liburutegi zaharretan.
Bilketako funtsa numerizatuetan murgilduz, aurki daiteke beraz obre berdina, Astete aitaren Doktrina kristiana edo jesuiten doktrinaren oinarrian dauden Exerzizio Ispiritualak adibidez, ale desberdinetan, pertsona desberdinek itzulia, leku eta mende desberdinetan argitaratuak. Testu beren itzulpen aniztasun handi horrek argitasun bat ekar lezake, hizkuntzaren aniztasun eta euskalkien bilakerari buruz.
Hona, adibidez, Gure aita otoitza... 15 bertsio desberdinetan.
Gure aita
Gure aita, zeruetan zarena
1571 (Arroxela - Leizarraga) . |
Gure Aita | cerüetan | aicena |
1690 (Bordele - Haramboure) | Gure Aita | cerüetan | çarena |
1751 (Baiona) | Gure Aita | ceruetan | çarena |
1811 (Baiona) | Goure Aita | celietan | cirena |
1818 (Baiona) | Gure aita | ceruetan | çarena; |
1831 (Tolosa - Irazusta) | Aita gurea, | Ceruetan | zaudena: |
1840 (Baiona) | Gure aita | zereutan | zarena, |
1841 (Oloroe) | Goure Aita, | Celietan | cirena; |
1857 (Tolosa - Irazusta) | Aita gurea, | Ceruetan | zaudena, |
1875 (Bilbo) | Aita gurea, | ceruetan | zagozana, |
1881 (Iruñea) | Aita gurea | ceiruetan | zaudená, |
1889 (Iruñea) | Aita gurea, | Ceruetan | zaudena, |
1889 (Tolosa) | Aita guria, | zerubetan | zagozana, |
1889 (Tolosa) | Aita gurea, | ceruetan | zagozana, |
1901 (Paue - Daranatz) | Gure Aita, | Zeruetan | zarena, |
Fr | Notre Père, | qui es aux Cieux, | |
Lat | Pater noster | qui es in cælis |
1571an, Leizarraga Jainkoari hika ari zaion bakarra da (frantsesez egiten den bezala). Beste guziak zuka ari zaizkio. Leizarraga zerrendako protestante bakarra da ere.
Lehen berstotik, bi desberdintasun agertzen da ipar eta hego Euskal Herrien artean:
- Gure aita eta Aita gurea formen artean hitzen ordena aldatzen da (hegoaldekoek latinezko Pater Noster formatik hurbilago direlarik),
- izan aditzak lekua egon aditzari uzten dio.
Zeruak grafia ugaritik ibilki dira, baina erroa beti berdina dute.
Saindu izan bedi zure izena,
1571 (Arroxela - Leizarraga) . | Sanctifica | bedi | hire | Icena. | |
1690 (Bordeale/Haramboure) | erabil | bedi | sainduqui | çure | icena |
1751 (Baiona) | erabil | bedi | sainduqui | çure | icena |
1811 (Baiona) | erabit | bedi | saintuqui | çoure | izena |
1818 (Baiona) | Erabil | bedi | sainduqui | çure | icena; |
1831 (Tolosa/Irazusta) | Santificatua | izan bedi | Zure | icena | |
1840 (Baiona) | erabil | bedi | sainduki | zure | izena; |
1841 (Oloroe) | erabil | bedi | saintuki | çoure | Icena; |
1857 (Tolosa/Irazusta) | santificatua | izan bedi | zure | icena; | |
1875 (Bilbo) | santificadu | bide | zure | icena, | |
1881 (Iruñea) | santifica | bedí | zure | izená; | |
1889 (Iruñea) | santifica | bedi | zure | izena, | |
1889 (Tolosa) | santificadu | bedi | zure | izena : | |
1889 (Tolosa) | santificadu | bedi | zure | icena, | |
1901 (Paue/Daranatz) | erabil | bedi | sainduki | zure | Izena; |
Fr | Que ton nom soit sanctifié, | ||||
Lat | Sanctificetur nomen tuum ; |
Sanctificetur aditza bi formatan agertzen da, sanktifikatu eta sainduki erabilii.
Erranaldiaren beste hitzek forma biziki iraunkorrak dituzte.
Etor bedi zure erreinua,
1571 (La Rochelle - Leizarraga) | Ethor | bedi | hire | Resumá. | |||
1690 (Bordeaux - Haramboure) | ethor | bedi | çure | erresuma | |||
1751 (Bayonne) | ethorbedi | çure | erresuma | ||||
1811 (Bayonne) | çoure | erresouma | gin | beiguigu | |||
1818 (Bayonne) | Ethor | bedi | çure | erresuma; | |||
1831 (Tolosa - Irazusta) | betor | gugana | Zure | Reinoa | |||
1840 (Bayonne) | Ethor | bedi | zure | Erresuma; | |||
1841 (Oloron) | çoure | erresouma | jin | bekigu; | |||
1857 (Tolosa - Irazusta) | betor | gugana | zure | Reinoa, | |||
1875 (Bilbo) | betor | gugana | zure | erreinua, | |||
1881 (Pampelune) | vetor | gure ganá | zure | erreinóa; | |||
1889 (Pampelune) | betor | gure gana | zure | erreiñua, | |||
1889 (Tolosa) | betor | gugana | zure | erreñua: | |||
1889 (Tolosa) | betor | gugana | zure | erreinua, | |||
1901 (Pau - Daranatz) | ethor | bedi | zure | erresuma; | |||
Fr | Que ton règne vienne, | ||||||
Lat | Adveniat regnum tuum |
Etor aditza laguntzaile batekin, etor forma trinko batean (betor) edo jin aditza (erranaldi bukaeran aurkitzen dena) : hiru formak baliatuak dira.
Erreinu eta erresuma bi hitzak aurkitzen dira, eta batzuek gure gana etorri behar duela zehaztu nahi izan dute.
Egin bedi zure nahia, zeruan bezala lurrean ere.
1571 (La Rochelle - Leizarraga) | Eguin | bedi | hire | vorondatea | Cerüan beçala | lurrean-ere. | ||
1690 (Bordeaux - Haramboure) | Eguin | bedi | çure | vorondatea | ceruan beçala | lurrean ere. | ||
1751 (Bayonne) | eguiñ | bedi | çure | vorondatea | ceruan beçala | lurrean ere | ||
1811 (Bayonne) | çoure | boronthatia | eguin | bedi | celian bezala | lurrian | ||
1818 (Bayonne) | Eguin | bedi | çure | borondatea, | ceruan beçala | lurrean ere; | ||
1831 (Tolosa - Irazusta) | eguin | bedi | Zure | Vorondatea, | nola Ceruan, | ala lurrean. | ||
1840 (Bayonne) | Egin | bedi | zure | borondatea, | zeruan bezala | lurrean ere; | ||
1841 (Oloron) | çoure | boronthatia | eguin | bedi | Celian beçala | Lurrian | ||
1857 (Tolosa - Irazusta) | eguin | bedi | zure | vorondatea, | nola ceruan | ala lurrean. | ||
1875 (Bilbo) | eguin | bide | zure | vorondatea, | celan ceruan, | alau lurrean. | ||
1881 (Pampelune) | eguiñ | bedí | zure | vorondatea | ceiruan bezala | lurrean ére. | ||
1889 (Pampelune) | eguin | bedi | zure | borondatea | Ceruan bezala | lurrean ere. | ||
1889 (Tolosa) | egiñ | bedi | zure | borondatia | zelan zeruan, | alan lurrian. | ||
1889 (Tolosa) | eguin | bedi | zure | borondatea, | celan ceruan | alan lurrean. | ||
1901 (Pau - Daranatz) | egin | bedi | zure | borondatea, | zeruan bezala | lurrean ere; | ||
Fr | Que ta volonté soit faite Sur la terre comme au ciel. | |||||||
Lat | Fiat voluntas tua sicut in cælo et in terra |
Zure Borondatea forma ikertutako 15 bertsioetako konstante bat da, nahiz eta gaur zure nahia formak gaina hartzen dion.
Sicut hiru hitz bikote desberdinekin itzul daiteke: bezala/ere, zelan/alan, nola/ala.
Emaiguzu gaur egun honetako ogia,
1571 (La Rochelle - Leizarraga) | Gure | eguneco | oguia | Iguc egun | ||||
1690 (Bordeaux - Haramboure) | Iguçu | egun | gure | eguneco | oguia | |||
1751 (Bayonne) | iguçu | egun | gure | eguneco | oguia | |||
1811 (Bayonne) | iguçu | egun | goure | eguneco | oguia | |||
1818 (Bayonne) | Iguçu | egun | gure | eguneco | oguia; | |||
1831 (Tolosa - Irazusta) | Egun | iguzu | gure | eguneroco | Oguia, | |||
1840 (Bayonne) | Iguzu | egun | gure | eguneco | ogia; | |||
1841 (Oloron) | eguiçu | egun | goure | eguneco | oguia | |||
1857 (Tolosa - Irazusta) | Eman iguzu | gure | eguneroco | oguia: | ||||
1875 (Bilbo) | Emon eiguzu | gaur | gueure | egunian eguniango | oguia ; | |||
1881 (Pampelune) | Iuzu | egun | gure | egunoroco | oguia, | |||
1889 (Pampelune) | Eman diezaguzu | egun | gueren | eguneroco | oguia, | |||
1889 (Tolosa) | Geure | ogi | egunerocua | gaur emon egiguzu ; | ||||
1889 (Tolosa) | Emon eiguzu | gaur | gueure | egunian eguniango | oguia, | |||
1901 (Pau - Daranatz) | iguzu | egun | gure | eguneco | ogia; | |||
Fr | Donne-nous aujourd’hui notre pain de ce jour, | |||||||
Lat | Panem nostrum quotidianum da nobis hodie, |
Bertsio zaharrenetan, Jainkoari ogia egin dezan galdetua zaio. Bertsio berrienetan eman dezan.
Egun eta gaur formak berdin agertzen dira, eta erranaldiaren kasik edozein tokitan baliatzen ahal dira.
Quotidianum hitzaren itzulpenak zentzu aldaketa ñabardura batzuk baditu, eguneko, eguneroko edo egunean eguneko ogia ez baita beti arras gauza bera.
Barkatu gure zorrak
1571 (La Rochelle - Leizarraga) | Eta | barka | ietzaguc | gure | bekatuac, |
1690 (Bordeaux - Haramboure) | eta | barca | diatça gutçu | gure | çorrac |
1751 (Bayonne) | eta | barkha | dietçagutçu | gure | çorrac |
1811 (Bayonne) | pharca | itçaguçu | goure | bekhatiac | |
1818 (Bayonne) | Eta | barkha | dietçagutçu | gure | çorrac, |
1831 (Tolosa - Irazusta) | ta | barca | guizquigutzu | gure | zorrac, |
1840 (Bayonne) | Eta | barka | dietzagutzu | gure | zorrac, |
1841 (Oloron) | ppharca | itçagutçu | goure | oguenac | |
1857 (Tolosa - Irazusta) | ta | barca | guizquigutzu | gure | zorrac, |
1875 (Bilbo) | ta | parcatu | eiguzuz | gueure | zórrac, |
1881 (Pampelune) | eta | barcaditzagutzu | gure | zórrac | |
1889 (Pampelune) | barca-dietzaguzu guri | gueren | zorrac, | ||
1889 (Tolosa) | eta | parcatu | eiguzuz | geure | zorrac, |
1889 (Tolosa) | ta | parcatu | eiguzuz | gueure | zorrac |
1901 (Pau - Daranatz) | barkha | zagutzu | gure | zorrac, | |
Fr | Pardonne-nous nos offenses | ||||
Lat | et dimitte nobis debita nostra |
Barka erroa konstatea baldin bada, B letra P bilakatzen da noiztenka, baita PPH ere Xiberoan.
Zorren, bekatuen edo Ogenen barkamena eskatzen da.
Aditz forma aginterazko Nor-Nori-Nork bat da, eta kasik edizio bakoitzean aldatzen da. Forma bakoitzak bere euskalkiari lotutako logika bati erantzuten du.
Guk ere gure zordunei barkatzen diegunaz geroz,
1571 (La Rochelle - Leizarraga) | nola | guc-ere | offensatu gaituztenér | barkatzen | baitrauëgu. | ||
1690 (Bordeaux - Haramboure) | guc | gure gana çordun direnei | barcatcen | darotzegun | beçala | ||
1751 (Bayonne) | guc | gure ganat çordun direnei | barkhatcen | diotçaguten | beçala | ||
1811 (Bayonne) | hala noula | guc | pharcatcen | beitutugu | gouri oguen eguiler | ||
1818 (Bayonne) | guc | guregana çordun direnei | barkhatcen | derautegun | beçala. | ||
1831 (Tolosa - Irazusta) | guc | gure zordunay | barcatcen | diegun | becela | ||
1840 (Bayonne) | guc | gure alderat zordun direnei | barkhatzen | derotzegun | bezala; | ||
1841 (Oloron) | hala noula | guc | ppharcatcen | beitutugu | gouri oguen eguiler | ||
1857 (Tolosa - Irazusta) | guc | gure ordunai | barcatzen | diegun | becela: | ||
1875 (Bilbo) | guc | gueure zordunai | parquetan | deutseguzan | leguez, | ||
1881 (Pampelune) | guc | zor gaittuzten eéi | barcatcen | diogun | bezala. | ||
1889 (Pampelune) | guc | zor gaituztenei | barcatzen | dieztegun | bezala, | ||
1889 (Tolosa) | geuc | geure zordunai bere | parcatuten | deutzagutzan | legez : | ||
1889 (Tolosa) | gueuc | gueure zordunai | parquetan | deutseguzan | leguez, | ||
1901 (Pau - Daranatz) | guc | gure ganat zordun direnei | barkatzen | dioztegun | bezala; | ||
Fr | Comme nous pardonnons aussi à ceux qui nous ont offensés, | ||||||
Lat | sicut et nos dimittimus debitoribus nostris |
Debitorius itzulpena mendeetan zehar aldatu da, hastapen batean latinaren hitzez hitzeko itzulpena lehenetsia zelarik (ofentsa), eta ondotik liturgiako zentzua (zorrak). Gure zordunek zorrak gure gana dituztela zehaztu nahi izan dute batzuek.
Aditz forma aldi oro aldatzen da. Indikatiboako orainaldian den Nor-Nori-Nork bat da, kausalitate marka batekin (bait- edo beit- aurrizkia) edo erlatiboan (-n atzizkiarekin). Diegun forma bitan agertzen den bakarra da, itzultzaile beraren lana baliatu duten bi argitalpenetan. Ez badu horrela iduri ere, darotzegun eta deutseguzan aditzek erranahi bera dute.
Eta ez gaitzazula tentazionera eraman
1571 (La Rochelle - Leizarraga) | Eta | ezgaitzala | sar eraci | tentationetan: | ||
1690 (Bordeaux - Haramboure) | Eta | ezcaitçaçula | utz | tentamenduran | erortçera | |
1751 (Bayonne) | eta | ez gaitçatzula | utz | tentamendutan | erortcerat | |
1811 (Bayonne) | eta | ezquitçaçula | utci | tentationetan | erortera | |
1818 (Bayonne) | Eta | ez gaitçatçula | utz | tentamendutan | errotcera; | |
1831 (Tolosa - Irazusta) | eta | ez gaitzazula | utci | tentacioan | erorten, | |
1840 (Bayonne) | Eta | ez gaitzazula | utz | tentamendutan | erortzera; | |
1841 (Oloron) | eta | ezkitçatçula | eitz | tentacionetan | erortera | |
1857 (Tolosa - Irazusta) | eta | ez gaitzatzula | utzi | tentacioan | erorten, | |
1875 (Bilbo) | ta | ichi | ez eiguzu | tentaciñoan | jausteu | |
1881 (Pampelune) | Eta | ez gaitzatzula | utcí | tentacioan | erórtcera, | |
1889 (Pampelune) | eta | ezgaitzazula | utzi | tentacioan | erortzera, | |
1889 (Tolosa) | ta | ez eiguzu | ichi jausten |
tentaziñuan : | ||
1889 (Tolosa) | ta | ichi | ez eiguzu | tentaciñoan | jausten, | |
1901 (Pau - Daranatz) | eta | ez gaitzatzula | utz | tentamendutan | erortzerat; | |
Fr | Et ne nous soumets pas à la tentation | |||||
Lat | et ne nos inducas in tentationem |
Latinezko inducas hitzaren aurrean, euskal itzultzaileek utzi erortzera forma lehenetsi dute, frantsesek soumettre hautatu dutelarik. Leizarragak sar arazi aukeratu zuen.
Aditza forma erregularragoa da, gaitzazula forma estandarra lehenetsiz, edo bizkaitarrezko ez eiguzu.
Baina aska gaitzazu gaitzetik.
1571 (La Rochelle - Leizarraga) | baina | delivra | gaitzac | gaitzetic. |
1690 (Bordeaux - Haramboure) | Aitcitic | beguira | gaitçaçu | gaits guecieturic |
1751 (Bayonne) | aitcitic; | beguira | gaitçatzu | gaitzetic |
1811 (Bayonne) | bena | beguira | guitçaçu | gaitz orotaric |
1818 (Bayonne) | Aitcitic | beguira | gaitçatçu | gaitcetic. |
1831 (Tolosa - Irazusta) | baicican | libratu | gaitzatzu | gaitcetic. |
1840 (Bayonne) | Baina | begira | gaitzazu | gaitzetic. |
1841 (Oloron) | bena | beguira | guitçaçu | gaitcetic. |
1857 (Tolosa - Irazusta) | baicican | libratu | gaitzatzu | gaitzetic. |
1875 (Bilbo) | baña | libradu | gaguizus | gacheric. |
1881 (Pampelune) | baicic | libra | gaitzatzu | gaitcetic. |
1889 (Pampelune) | baicic | libra | gaitzatzu | gaitzetic. |
1889 (Tolosa) | baña | libradu | gaizuz | gachetic. |
1889 (Tolosa) | baña | libradu | gaguizuz | gachetic. |
1901 (Pau - Daranatz) | bainan | begira | gaitzatzu | gaitzetic. |
Fr | Mais délivre-nous du mal. | |||
Lat | sed libera nos a malo. |
Latinezko sed hitza gehienetan baina edo baizik formen bidez itzultzen da, tartean aitzitik formari esker.
Eta Jainkoari berdin galdetzen zaio gure libratzea edo begiratzea gaitzetik.
Amen.
Latinezko Amen hitza den bezala aurkitzen bada maiz, noiztenka Alabiz edo bizhala formek ordezkatzen dute.
Agur Maria
Agur Maria otoitza 15 liburuetatik 14etan agertzen da. Leizagarra protestanteak ez du bere kateximan sartzen. Otoitz honek, latinezko bertsioatik jada kodifikatuagoa dena, aldaketa gutiago ditu itzulpenen arabera.
Agur Maria graziaz betea
1690 (Bordeaux - Haramboure) | Agur | Maria | graciaz | bethea | Jauna | da | Çurequin |
1751 (Bayonne) | Agur | Maria | graciaz | bethea, | Jauna | da | çurequiñ |
1811 (Bayonne) | Salutatcen çutut | Maria | graciaz | bethia | Jauna | da | çourequi, |
1818 (Bayonne) | Agur, | Maria | graciaz | bethea, | Jauna | da | çurequin; |
1831 (Tolosa - Irazusta) | Ave | Maria, | graciaz | betea, | Jauna | da | Zurequin, |
1840 (Bayonne) | Agur, | Maria, | graziaz | bethea, | Jauna | da | zurekin; |
1841 (Oloron) | Salutatcen çutut, | Maria, | gracias | bethia | Jauna | da | çoureki; |
1857 (Tolosa - Irazusta) | Ave | Maria | graciaz | betea, | Jauna | da | Zurequin, |
1875 (Bilbo) | Ave | Maria, | graciaz | betea, | Jauna | da | zugaz, |
1881 (Pampelune) | Jaungoicoac salva zaitzala, | María, | graciaz | beteá, | Jauna | dago | zurequin; |
1889 (Pampelune) | Ave | Maria | graciaz | betea, | Yauna | da | zurequiñ, |
1889 (Tolosa) | Agur | Maria, | graziaz | betia, | Jauna | da | zugaz, |
1889 (Tolosa) | Abe | Marija, | graciaz | betea, | Jauna | da | zugaz, |
1901 (Pau - Daranatz) | Agur, | Maria, | graziaz | bethea, | Jauna | da | zurekin; |
Fr | Je vous salue Marie, pleine de grâce ; Le Seigneur est avec vous. | ||||||
Lat | Ave Maria, gratia plena, Dominus tecum, |
Lehen bertsoa latinezko Ave edo euskarazko Agur hitzarekin abiatzen da. Xiberotarrek Salutatzen zaitut forma osoagoa lehenesten dute. Jaungoikoak salba zaitzala, aldiz, itzulpena baino gehiago da.
Ondoko hitzen aldaketak grafia kontuak baizik ez dira, salbu bizkaitarrezko zugaz formaren agerraldia zurekin forma klasikoaren ordez.
Benedikatua zara emazte guztien artean
1690 (Bordeaux - Haramboure) | benedicatua | çara | emazten | artean, | |
1751 (Bayonne) | benedicatua | çare | emasteen | artean, | |
1811 (Bayonne) | benedicatu | cira | emazten | ororen | artian, |
1818 (Bayonne) | Benedicatua | çare | emazten | artean, | |
1831 (Tolosa - Irazusta) | bedeincatua | cerade Zu, | andre | guztien | artean, |
1840 (Bayonne) | Benedicatua | zare, | emazte | guzien | artean |
1841 (Oloron) | benedicatu | cira | emazte | ororen | artian, |
1857 (Tolosa - Irazusta) | bedeincatua | cerade Zu, | andre | guztien | artean, |
1875 (Bilbo) | bedeincatua | zara zu | andra | guztien | artean, |
1881 (Pampelune) | bedicatua | zù zara | andre | gucién | artean |
1889 (Pampelune) | bedeicatua | zu zara | Andre | gucien | artean, |
1889 (Tolosa) | bedeincatua | zara zu | andra | guztien | artian, |
1889 (Tolosa) | bedeincatua | zara zu | andra | guztien | artean, |
1901 (Pau - Daranatz) | benedicatua | zare | emazte | guzien | artean, |
Fr | Vous êtes bénie entre toutes les femmes | ||||
Lat | benedicta tu in mulieribus, |
Benedikatua edo Bedeinkatua, bi formak agertzen dira.
Zara aditzak forma desberdinak hartzen ditu, euskalkien arabera : zare, zira edo zerade.
Eta benedikatua da zure sabeleko fruitua, Jesus.
1690 (Bordeaux - Haramboure) | eta | benedicatua | da | çure | sabeleco | frutua | Jesus. |
1751 (Bayonne) | eta | benedicatua | da | çure | çabeleco | fruitua | Jesus, |
1811 (Bayonne) | eta | benedicatu | da | çoure | sabeleco | frutia | Jesus, |
1818 (Bayonne) | eta | benedicatua | da | çure | sabeleco | fruitua | Jesus. |
1831 (Tolosa - Irazusta) | eta | bedeincatua | da | Zure | Sabeleco | frutua | Jesus. |
1840 (Bayonne) | eta | benedicatua | da | zure | sabeleco | fruitua | Jesus. |
1841 (Oloron) | eta | benedicatu | da | çoure, | sabeleco | frutia, | Jesus. |
1857 (Tolosa - Irazusta) | eta | bedeincatua | da | zure | sabeleco | frutua, | Jesus. |
1875 (Bilbo) | ta | bedeincatu | da | zure | sabeleco | frutua | Jesus. |
1881 (Pampelune) | eta | bedicatua | dá | zure | sabelaco | fruitua, | Jesus. |
1889 (Pampelune) | eta | bedeicatua | da | zure | sabeleco | fruitua | Jesus. |
1889 (Tolosa) | ta | bedeincatua | da | zure | sabelecu | frutua | Jesus. |
1889 (Tolosa) | ta | bedeincatua | da | zure | sabeleco | frutua | Jesus. |
1901 (Pau - Daranatz) | eta | benedicatua | da | zure | sabeleco | fruitua, | Jesus. |
Fr | Et Jésus, le fruit de vos entrailles, est béni. | ||||||
Lat | et benedictus fructus ventris tui Iesus. |
Benedikatua/bedeinkatua binomoa aurkitzen da hemen ere.
Sabeleko hitza biziki iraunkorra da mende guztietan.
Fruitu hitzaren i hizkia agertzen edo desagertzen da, lekuz aldatuz noiztenka.
Maria, saindua, Jainkoaren ama
1690 (Bordeaux - Haramboure) | Maria | Saindua, | Jaincoaren | Ama, | |
1751 (Bayonne) | Maria | saindua | Jaincoaren | Ama | |
1811 (Bayonne) | Maria | sainta | Gincouaren | ama | |
1818 (Bayonne) | Maria | Saindua, | Jaincoaren | Ama, | |
1831 (Tolosa - Irazusta) | Santa | Maria, | Jaungoicoaren | Ama | |
1840 (Bayonne) | Maria | Saindua, | Jaincoaren | Ama, | |
1841 (Oloron) | Maria | Sainta, | Jincouaren | Ama, | |
1857 (Tolosa - Irazusta) | Santa | Maria, | Jaungoicoaren | Ama, | |
1875 (Bilbo) | Santa | Maria; | Jaungoicuaren | ama, | |
1881 (Pampelune) | Santa | Maria, | Jaungoicoaren | Ama, | |
1889 (Pampelune) | Santa | Maria, | Yaungoicoaren | Ama, | |
1889 (Tolosa) | Santa | Maria | Jaungoicoaren | Ama, | |
1889 (Tolosa) | Santa | Maria, | Jaungoicuaren | ama, | |
1901 (Pau - Daranatz) | Maria | Saindua, | Jaincoaren | Ama, | |
Fr | Sainte Marie, Mère de Dieu, | ||||
Lat | Sancta Maria mater Dei, |
Saindua izenondoa izena baino lehen edo ondotik ager daiteke.
Ipar Euskal Herriko idazleek Jainkoa hitza baliatzen dute, hegoaldekoek Jaungoikoa.
Egizu otoitz gu bekatorosentzat
1690 (Bordeaux - Haramboure) | Eguiçu | othoitz | gu | Beccatoreac gatic, | |
1751 (Bayonne) | othoitz | eguiçu | gu | bekhatoreentzat, | |
1811 (Bayonne) | othoi | eguiçu | gu | bekhatoregati | |
1818 (Bayonne) | eguiçu | othoitz | gu | bekhatoreeentzat, | |
1831 (Tolosa - Irazusta) | Erregutu | ezazu | gu | pecatarioc gatic, | |
1840 (Bayonne) | egizu | othoitz | gu | bekhatorentzat, | |
1841 (Oloron) | othoi | eguiçu | gu | bekhatoren gatic, | |
1857 (Tolosa - Irazusta) | erregutu | ezazu | gu | pecatariocgatic: | |
1875 (Bilbo) | erregutu | eguizu | gu | becatorioc gaiti, | |
1881 (Pampelune) | erregu | zazú | gu | becatáriac gatic | |
1889 (Pampelune) | zuc otoiz | eguizu | gu | becatarien gatic, | |
1889 (Tolosa) | erregutu | egizu | gu | precariyocgaitic | |
1889 (Tolosa) | Erregutu | eguizu | gu | becatariocgaiti, | |
1901 (Pau - Daranatz) | egizu | othoitz | gu | bekhatorentzat, | |
Fr | Priez pour nous, pauvres pécheurs, | ||||
Lat | ora pro nobis peccatoribus, |
Otoiztu eta Erregutu aditz sinonimoan agertzen dira.
Peccatoribus hitzaren P hizkia B bilakatzen da, kasik aldi oro.
Orai eta gure heriotzeko orenean. Amen.
1690 (Bordeaux - Haramboure) | orai | eta | gure | heriotceco | orean. | Bizhala. |
1751 (Bayonne) | orai | eta | gure | heriotceco | orenean. | Halabiz. |
1811 (Bayonne) | orai | eta | goure | hiltceraco | orenian. | Halabiz. |
1818 (Bayonne) | orai | eta | gure | heriotzeco | orenean. | Halabiz. |
1831 (Tolosa - Irazusta) | orain, | eta | gure | eriotzaco | orduan. | Amen Jesus. |
1840 (Bayonne) | orai | eta | gure | heriotzeco | orenean. | Halabiz |
1841 (Oloron) | orai | eta | goure | hiltceraco | orenian. | Halabiz, |
1857 (Tolosa - Irazusta) | oraiñ | eta | gure | eriotzaco | orduan. | Amen Jesus. |
1875 (Bilbo) | orain | ta | geure | orioitzaco | orduan. | Amen. |
1881 (Pampelune) | oraiñ | eta | gure | eriotzaco | orduan. | Amen. |
1889 (Pampelune) | orai, | eta | gure | eriotzeco | orduan. | Amen. |
1889 (Tolosa) | oraiñ, | ta | gure | eriotzaco | orduan. | Amen. |
1889 (Tolosa) | orain | ta | gueure | eriotzaco | orduan. | Amen. |
1901 (Pau - Daranatz) | orai, | eta | gure | heriotzeco | orenean. | Halabiz. |
Fr | Maintenant, et à l'heure de notre mort. Amen. | |||||
Lat | nunc, et in hora mortis nostræ. Amen. |
Heriotzaren aipatzeko, batzuk hil erroa lehenetsi dute, beste batzuk heriotza.
Iparraldekoek ordua aipatzen dute, hegoaldekoek orena.
Latinezko Amen hitza den bezala aurkitzen bada maiz, noiztenka Alabiz edo bizhala formek ordezkatzen dute.
15 liburuak
Hautatutako 15 liburuak hauek dira:
1571 – Leizarraga
Gure Aita konparaketa | Texte Note Père | Dokumentu osoa
ABC, edo Christinoen instructionea othoitz eguiteco formarequin Joanes Leizarragak idatzia eta Arroxelan argitaratua 1571an. Zerrendako bakarra da protestanteentzat idatzia. Bakarra da ere Agur Maria otoitza ez duena edukitzen.
|
1690 – Haramboure
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Texte Note Père | Texte Ave Maria | Dokumentu osoa
Debocino escvarra, mirailla eta oracionotegvia Haramboure abadearen itzulpen bat da, 1690 urtea inguru argitaratua. |
1751 – Bayonne
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Texte Note Père | Texte Ave Maria | Dokumentu osoa
Urthe sainduco othoitzac 1751an argitaratu zen Baionan. |
1811 – Bayonne
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Texte Note Père | Texte Ave Maria | Dokumentu osoa
Debocino escvarra, mirailla eta oracionotegvia Baionan argitaratu zen 1811an. |
1818 – Baiona
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Texte Note Père | Texte Ave Maria | Dokumentu osoa
Guiristinoen doctrina laburra, haur-gaztei irakhasteco Baionan argitaratu zen 1818an. |
1831 – Tolosa - Irazuzta
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Texte Note Père | Texte Ave Maria | Dokumentu osoa
Doctrina Cristiana Astete aitaren lanaren itzulpena bat da, Hernaniko Don Juan de Irazuztak eginik, eta Tolosan argitaratua 1831an. |
1840 – Baiona
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Texte Note Père | Texte Ave Maria | Dokumentu osoa
Exercicio izpirituala, bere salbamenduaren egiteco desira duten giristinoentzat laguntza handitacoa, Baionan argitaratua 1840an. |
1841 – Oloroue
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Texte Note Père | Texte Ave Maria | Dokumentu osoa
Uscara liburu berria eta khiristiaren egunorozco exercicio izpiritualac [, Oloroen argitaratua 1841an, zerrendako ofizialki xiberotarra den argitarapen bakarra, 1811ko Doctrina khiristia euskalki mailan biziki hurbil baldin bazaio ere. |
1857 – Tolosa - Irazusta
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Texte Note Père | Texte Ave Maria | Dokumentu osoa
Doctrina cristiana Astete aitaren lanaz Irazuzta egindako itzulpenaren berragitalpena da (izenaren grafia aldatu da). Tolosan argitaratua 1857an. |
1875 – Bilbo
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Texte Note Père | Texte Ave Maria | Dokumentu osoa
Cristinau doctrinea Astete aitaren lanaren itzulpen berri bat, bizkaitarrez. Bilbon argitaratua 1875an. |
1881 – Iruñea
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Texte Note Père | Texte Ave Maria | Dokumentu osoa
Doctrina cristavaren catecismoa Antonio Maria Claret jaunaren lanaren itzulpen bat, nafartarrez. Iruñean argitaratua 1881an. |
1889 – Iruñea
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Texte Note Père | Texte Ave Maria | Dokumentu osoa
Cristau-doctrina Astete aitaren lanaren itzulpen bat, Baztango nafartar baten eskutik. 1889an Iruñean argitaratua. |
1889 – Tolosa
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Texte Note Père | Texte Ave Maria | Dokumentu osoa
Resumen de las cosas más necesarias de la doctrina cristiana, Asteteren Doctrina cristianaren bertsio laburtu elebiduna. Tolosan argitaratua 1889an. |
1889 – Tolosa
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Texte Note Père | Texte Ave Maria | Dokumentu osoa
Cristiñau doctriñea bere esplicaciño laburragaz Astete aitaren lanaren bizkaitarrezko itzulpena, Tolosan argitaratua, 1889an. |
1901 – Baiona – Daranatz
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Texte Note Père | Texte Ave Maria | Dokumentu osoa
Exercicio izpirituala Jean-Baptiste Daranatzek gaurkotu eta euskaratua, Pauen argitaratua 1901an. |
Gure Aita - testu osoak
1571 – Leizarraga
Gure Aita konparaketa | Liburuaren aurkezpena | Dokumentu osoa
![]() |
Gure Aita cerüetan aicena Sanctifica bedi hire Icena. Ethor bedi hire Resumá. Eguin bedi hire vorondatea cerüan beçala lurrean-ere. Gure eguneco oguia iguc egun. Eta barka ietzaguc gure bekatuac, nola guc-ere offensatu gaituztenér barkatzen baitrauëgu. Eta ezgaitzala sar eraci tentationetan: baina delivra gaitzac gaitzetic. Ecen hirea duc resumá, puissançá eta gloria secula seculacotz, Amen. |
1690 – Bordeaux – Haramboure
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Texte Ave Maria | Liburuaren aurkezpena du livre | Dokumentu osoa
![]() |
Gure Aita cerüetan çarena, erabil bedi sainduqui çure icena : ethor bedi çure erresuma Eguin bedi çure vorondatea, ceruan beçala lurrean ere. Iguçu egun gure eguneco oguia eta barca diatça gutçu gure çorrac, guc gure gana çordun direnei barcatcen darotzegun beçala. Eta ezcaitçaçula utz tentamenduran erortçera. Aitcitic beguira gaitçaçu gaits guecieturic. Bizhala |
1751 – Bayonne
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Texte Ave Maria | Liburuaren aurkezpena du livre | Dokumentu osoa
![]() |
Gure Aita ceruetan çarena, erabil bedi sainduqui çure icena , ethorbedi çure erresuma, eguiñ bedi çure vorondatea ceruan beçala lurrean ere, iguçu egun gure eguneco oguia, eta barkha dietçagutçu gure çorrac, guc gure ganat çordun direnei barkhatcen diotçaguten beçala, eta ez gaitçatzula utz tentamendutan erortcerat, aitcitic; beguira gaitçatzu gaitzetic. Halabiz. |
1811 – Bayonne
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Texte Ave Maria | Liburuaren Liburuaren aurkezpena | Dokumentu osoa
![]() |
Goure Aita celietan cirena, erabit bedi saintuqui çoure izena, çoure erresouma gin beiguigu, çoure boronthatia eguin bedi celian bezala lurrian, iguçu egun goure eguneco oguia, pharca itçaguçu goure bekhatiac hala noula guc pharcatcen beitutugu gouri oguen eguiler eta ezquitçaçula utci tentationetan erortera bena beguira guitçaçu gaitz orotaric. Halabiz. |
1818 – Baiona
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Texte Ave Maria | Liburuaren aurkezpena du livre | Dokumentu osoa
![]() |
Gure aita ceruetan çarena; Erabil bedi sainduqui çure icena; Ethor bedi çure erresuma; Eguin bedi çure borondatea, ceruan beçala lurrean ere; Iguçu egun gure eguneco oguia; Eta barkha dietçagutçu gure çorrac, guc guregana çordun direnei barkhatcen derautegun beçala. Eta ez gaitçatçula utz tentamendutan errotcera; Aitcitic beguira gaitçatçu gaitcetic. Halabiz. |
1831 – Irazuzta
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Texte Ave Maria | Liburuaren aurkezpena du livre | Dokumentu osoa
![]() |
Aita gurea, Ceruetan zaudena : Santificatua izan bedi Zure icena : betor gugana Zure Reinoa : eguin bedi Zure vorondatea, nola Ceruan, ala lurrean. Egun iguzu gure eguneroco oguia, ta barca guizquigutzu gure zorrac, guc gure zordunay barcatcen diegun becela, eta ez gaitzazula utci tentacioan erorten, baicican libratu gaitzatzu gaitcetic. Amen. |
1840 – Baiona
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Texte Ave Maria | Liburuaren aurkezpena du livre | Dokumentu osoa
![]() |
Gure aita zereutan zarena, erabil bedi sainduki zure izena; Ethor bedi zure Erresuma; Egin bedi zure borondatea, zeruan bezala lurrean ere; Iguzu egun gure eguneco ogia; Eta barka dietzagutzu gure zorrac, guc gure alderat zordun direnei barkhatzen derotzegun bezala; Eta ez gaitzazula utz tentamendutan erortzera; Baina begira gaitzazu gaitzetic. Halabiz |
1841 – Oloroue
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Texte Ave Maria | Liburuaren aurkezpena du livre | Dokumentu osoa
![]() |
Goure Aita, Celietan cirena; erabil bedi saintuki çoure Icena; çoure erresouma jin bekigu; çoure boronthatia eguin bedi Celian beçala Lurrian; eguiçu egun goure eguneco oguia; ppharca itçagutçu goure oguenac, hala noula guc ppharcatcen beitutugu gourioguen eguiler; eta ezkitçatçula eitz tentacionetan erortera; bena beguira guitçaçu gaitcetic. Halabiz. |
1857 – Tolosa – Irazusta
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Texte Ave Maria | Liburuaren aurkezpena du livre | Dokumentu osoa
![]() |
Aita gurea, Ceruetan zaudena, santificatua izan bedi zure icena; betor gugana zure Reinoa, eguin bedi zure vorondatea, nola ceruan ala lurrean. Eman iguzu gure eguneroco oguia: ta barca guizquigutzu gure zorrac, guc gure ordunai barcatzen diegun becela: eta ez gaitzatzula utzi tentacioan erorten, baicican libratu gaitzatzu gaitzetic. Amen. Jesus. |
1875 – Bilbo
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Texte Ave Maria | Liburuaren aurkezpena du livre | Dokumentu osoa
![]() |
Aita gurea, ceruetan zagozana, santificadu bide zure icena, betor gugana zure erreinua, eguin bide zure vorondatea, celan ceruan, alau lurrean. Emon eiguzu gaur gueure egunian eguniango oguia ; ta parcatu eiguzuz gueure zórrac, guc gueure zordunai parquetan deutseguzan leguez, ta ichi ez eiguzu tentaciñoan jausteu baña libradu gaguizus gacheric. Amen. |
1881 – Iruñea
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Texte Ave Maria | Liburuaren aurkezpena du livre | Dokumentu osoa
![]() |
Aita gurea ceiruetan zaudená, santifica bedí zure izená; vetor gure ganá zure erreinóa; eguiñ bedí zure vorondatea ceiruan bezala lurrean ére. Iuzu egun gure egunoroco oguia, eta barcaditzagutzu gure zórrac guc zor gaittuzten eéi barcatcen diogun bezala. Eta ez gaitzatzula utcí tentacioan erórtcera, baicic libra gaitzatzu gaitcetic. Amen. |
1889 – Iruñea
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Texte Ave Maria | Liburuaren aurkezpena du livre | Dokumentu osoa
![]() |
Aita gurea, Ceruetan zaudena, santifica bedi zure izena, betor gure gana zure erreiñua, eguin bedi zure borondatea Ceruan bezala lurrean ere. Eman diezaguzu egun gueren eguneroco oguia, barca-dietzaguzu guri gueren zorrac, guc zor gaituztenei barcatzen dieztegun bezala, eta ezgaitzazula utzi tentacioan erortzera, baicic libra gaitzatzu gaitzetic. Amen. |
1889 – Tolosa
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Texte Ave Maria | Liburuaren aurkezpena du livre | Dokumentu osoa
![]() |
Aita guria, zerubetan zagozana, santificadu bedi zure izena : betor gugana zure erreñua: egiñ bedi zure borondatia zelan zeruan, alan lurrian. Geure ogi egunerocua gaur emon egiguzu ; eta parcatu eiguzuz geure zorrac, geuc geure zordunai bere parcatuten deutzagutzan legez : ta ez eiguzu ichi jausten tentaziñuan : baña libradu gaizuz gachetic. Amen. |
1889 – Tolosa
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Texte Ave Maria | Présentation du livre | Dokumentu osoa
![]() |
Aita gurea, ceruetan zagozana, santificadu bedi zure icena, betor gugana zure erreinua, eguin bedi zure borondatea, celan ceruan alan lurrean. Emon eiguzu gaur gueure egunian eguniango oguia, ta parcatu eiguzuz gueure zorrac gueuc gueure zordunai parquetan deutseguzan leguez, ta ichi ez eiguzu tentaciñoan jausten, baña libradu gaguizuz gachetic. Amen. |
1901 – Daranatz
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Texte Ave Maria | Liburuaren aurkezpena du livre | Dokumentu osoa
![]() |
Gure Aita, Zeruetan zarena, erabil bedi sainduki zure Izena; ethor bedi zure erresuma; egin bedi zure borondatea, zeruan bezala lurrean ere; iguzu egun gure eguneco ogia; barkha zagutzu gure zorrac, guc gure ganat zordun direnei barkatzen dioztegun bezala; eta ez gaitzatzula utz tentamendutan erortzerat; bainan begira gaitzatzu gaitzetic. Halabiz |
Agur Maria - testu osoak
1690 – Haramboure
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Gure Aita testua | Présentation du livre | Dokumentu osoa
![]() |
Agur Maria graciaz bethea Jauna da çurequin : benedicatua çara emazten artean, eta benedicatua da çure sabeleco frutua Jesus. Maria Saindua, Jaincoaren Ama, eguiçu othoitz gu beccatoreac gatic, orai eta gure heriotceco orean. Bizhala. |
1751 – Bayonne
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Gure Aita testua | Liburuaren aurkezpena du livre | Dokumentu osoa
![]() |
Agur Maria graciaz bethea, Jauna da çurequiñ , benedicatua çare emasteen artean, eta benedicatua da çure çabeleco fruitua Jesus, Maria saindua Jaincoaren Ama othoitz eguiçu gu bekhatoreentzat, orai eta gure heriotceco orenean. Halabiz. |
1811 – Bayonne
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Gure Aita testua | Liburuaren Liburuaren aurkezpena | Dokumentu osoa
![]() |
Salutatcen çutut Maria graciaz bethia Jauna da çourequi, benedicatu cira emazten ororen artian, eta benedicatu da çoure sabeleco frutia Jesus, Maria sainta Gincouaren ama othoi eguiçu gu bekhatoregati orai eta goure hiltceraco orenian. Halabiz. |
.1818 – Baiona
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Gure Aita testua | Liburuaren aurkezpena du livre | Dokumentu osoa
![]() |
Agur, Maria graciaz bethea, Jauna da çurequin; Benedicatua çare emazten artean, eta benedicatua da çure sabeleco fruitua Jesus. Maria Saindua, Jaincoaren Ama, eguiçu othoitz gu bekhatoreeentzat, orai eta gure heriotzeco orenean. Halabiz. |
1831 – Irazuzta
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Gure Aita testua | Liburuaren aurkezpena du livre | Dokumentu osoa
![]() |
Ave Maria, graciaz betea, Jauna da Zurequin, bedeincatua cerade Zu, andre guztien artean, eta bedeincatua da Zure Sabeleco frutua Jesus. Santa Maria, Jaungoicoaren Ama, Erregutu ezazu gu pecatarioc gatic, orain, eta gure eriotzaco orduan. Amen Jesus. |
1840 – Baiona
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Gure Aita testua | Liburuaren aurkezpena du livre | Dokumentu osoa
![]() |
Agur, Maria, graziaz bethea, Jauna da zurekin; Benedicatua zare, emazte guzien artean-eta benedicatua da zure sabeleco fruitua Jesus. Maria Saindua, Jaincoaren Ama, egizu othoitz gu bekhatorentzat, orai eta gure heriotzeco orenean. Halabiz |
1841 – Oloroue
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Gure Aita testua | Liburuaren aurkezpena du livre | Dokumentu osoa
![]() |
Salutatcen çutut, Maria, gracias bethia, Jauna da çoureki; benedicatu cira emazte ororen artian, eta benedicatu da çoure, sabeleco frutia, Jesus. Maria Sainta, Jincouaren Ama, othoi eguiçu gu bekhatoren gatic, orai eta goure hiltceraco orenian. Halabiz, |
1857 – Irazusta
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Gure Aita testua | Liburuaren aurkezpena du livre | Dokumentu osoa
![]() |
Ave Maria graciaz betea, Jauna da Zurequin, bedeincatua cerade Zu, andre guztien artean, eta bedeincatua da zure sabeleco frutua, Jesus. Santa Maria, Jaungoicoaren Ama, erregutu ezazu gu pecatariocgatic: oraiñ eta gure eriotzaco orduan. Amen Jesus. |
1875 – Bilbo
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Gure Aita testua | Liburuaren aurkezpena du livre | Dokumentu osoa
![]() |
Ave Maria, graciaz betea, Jauna da zugaz, bedeincatua zara zu andra guztien artean, ta bedeincatu da zure sabeleco frutua Jesus. Santa Maria; Jaungoicuaren ama, erregutu eguizu gu becatorioc gaiti, orain ta geure orioitzaco orduan. Amen. |
1881 – Iruñea
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Gure Aita testua | Liburuaren aurkezpena du livre | Dokumentu osoa
![]() |
Jaungoicoac salva zaitzala, María, graciaz beteá, Jauna dago zurequin; bedicatua zù zara andre gucién artean eta bedicatua dá zure sabelaco fruitua, Jesus. Santa Maria, Jaungoicoaren Ama, erregu zazú gu becatáriac gatic oraiñ eta gure eriotzaco orduan. Amen. |
1889 – Iruñea
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Gure Aita testua | Liburuaren aurkezpena du livre | Dokumentu osoa
![]() |
Ave Maria graciaz betea, Yauna da zurequiñ, bedeicatua zu zara Andre gucien artean, eta bedeicatua da zure sabeleco fruitua Jesus. Santa Maria, Yaungoicoaren Ama, zuc otoiz eguizu gu becatarien gatic, orai, eta gure eriotzeco orduan. Amen. |
1889 – Tolosa
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Gure Aita testua | Liburuaren aurkezpena du livre | Dokumentu osoa
![]() |
Agur Maria, graziaz betia, Jauna da zugaz, bedeincatua zara zu andra guztien artian, ta bedeincatua da zure sabelecu frutua Jesus. Santa Maria Jaungoicoaren Ama, erregutu egizu gu precariyocgaitic oraiñ, ta gure eriotzaco orduan. Amen. |
1889 – Tolosa
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Gure Aita testua | Liburuaren aurkezpena du livre | Dokumentu osoa
![]() |
Abe Marija, graciaz betea, Jauna da zugaz, bedeincatua zara zu andra guztien artean, ta bedeincatua da zure sabeleco frutua Jesus.Santa Maria, Jaungoicuaren ama, erregutu eguizu gu becatariocgaiti, orain ta gueure eriotzaco orduan. Amen. |
1901 – Daranatz
Gure Aita konparaketa | Agur Maria konparaketa | Gure Aita testua | Liburuaren aurkezpena du livre | Dokumentu osoa
![]() |
Agur, Maria, graziaz bethea, Jauna da zurekin; benedicatua zare emazte guzien artean, eta benedicatua da zure sabeleco fruitua, Jesus. Maria Saindua, Jaincoaren Ama, egizu othoitz gu bekhatorentzat, orai, eta gure heriotzeco orenean. Halabiz. |