![]() |
Artazuritzea
Urtero, Euskal Herriko etxaldeetan, artoa bildu eta, zuritu behar da, hots artaburuaren inguruan dagoen bizarra kendu, behar bezala idortzen uzteko. laster egin behar den lana da, hostoak usteltzen hasi aitzin, baina lan luze eta aspergarria da.
Lan hori, usaian, arratsetan egiten zen, supazterrean, ahaide guzien artean, eta noiztenka auzo batzuen laguntzarekin. Eta lan horrek eskuak okupatzen baititu, baina izpiritua gutxi, eta behingoz denak bilduak direlakoan, familiek kantatzeko edo ipuinen kontatzeko baliatzen zuten memento hori.
Ikus Gabadiko Michel Mendibilen lekukotasuna mintzoak.eus webgunean
Euskal ipuin eta legenda bildumak
![]() |
Zenbait ichtorio chahar artho churitzetako, autore izenik gabe 1909an argitaratua, Petite bibliothèque basque bildumean, Lamaignère-ek inprimaturik, aitzindari izan da.
Bost ixtorio xahar
Errumes bat behin nola sarthu zen zeruan.
(Ipuin osoa ikusi)Bi zaldiak
(Ipuin osoa ikusi)Erregeren taillurra
(Ipuin osoa ikusi)Zikhoitza eta bekhaitza
(Ipuin osoa ikusi)Alkhi prestuz emanaren ordaina
(Ipuin osoa ikusi)
Liburuan ez da ez autore, ez testuinguru, ez aitzin-solas, ez sarhitzik aurkitzen. Ipuinak zuzenki kontatuak dira, iturriei buruzko informaziorik gabe, salbu, izenburua sinesten ahal bada, ipuin horiek artazuritze gaualditan kontatuak zirela.
Bi ipuin, Errumes bat behin nola sartu zen zeruan eta Zikoitza eta bekaitza sailka daitezke Cerquand-ek Parabolak deitzen zituen mota horretan: biblia edo ebanjelioetako pertsonaiak ager arazten dituzten ipuinak (Jesus eta Jondoni Petri Cerquand-en kondairetan, Arkanjeru, apostolu eta Jondoni Martin hemen), baina biblian baino Biblian baino kontestu arruntago batean, humore anitzez gehiagorekin eta maiz erlijio idazkiekin bat egiten duten morala batekin.
Beste bi, Erregeren taillura eta Alki prestuz amanaren ordaina, garaiko Europako kondaira anitz bezala, malizia handirekin egindako mendekuak aipatzen ditu. Biek jauregi, noblezia eta ezkutariak aipatzen dituzte, eta baliteke ez daitezen batere Euskal Herritik etorriak.
Bosgarrena, Bi zaldiak, "Pau inguruko herrixka batean" gertatu omen zen, eta euskal ipuinetan maiz agertzen den gai bati lotzen zaio, apustu atipikoak.
Dokumentu numerizatua
Numerizatutako dokumentua Bilketan aurki dezakezu:
http://gordailu.bilketa.eus/zoom.php?q=id:568854
![]() |
Ilustraziorako baliatutako marrazkia Hélène Feillet-rena da, eta Feillet-Hennebutte ahizpen obrari buruzko erakusketa birtualean aurkitzen da: http://feillet.bilketa.eus/eu/potretak/euskal-laborariak-artaleak-kentzen