Augustin Etcheverry (noiztenka Auguste Etxeberri izenpetzen duena) zapatagina zen, 1849ko martxoaren 23an sortua. Ofizioa osabarekin ikasia, lan hori kasik bizi bukaera arte eraman du, ostalari lan baten osagai. Baina olerkari zen ere, eta informazio iturri agorrezina 19. mende bukaerako euskaraz amorratutako filologo guztientzat.

Zentzu horretan zion Wentwoth Webster-ek omenaldi bat idatzi, bi egun Etcheverry zendu eta, eta Euskal-Erria aldizkarian agerrarazi, azpimarratuz "Oneko eta talentuko gizona" zela. (Euskal-Erria : revista bascongada T. 22, 1890)

Etcheverry, olerkaria

1866ko hastapenak

Augustin Etcheverryk lehen aldiz parte hartzen du Anton Abbadiaren lore jokoetako bertso idatzi lehiaketetan 1866a, 17 urtetan(1). Iduriz sobera jakin gabe zein norabide hartu, lau testu igortzen ditu, doinu desberdinetakoak:

Bidalketa gutun xume batez laguntzen du:

  • “Jauna, pentsatzen dut emanen ditutzula Sarako eliza bestako primak, hara ikusiko duzu idabazten ahal dutenez kantu horiek prima (…)”

    BnF, Fonds Celtique et basque, MS164, Patricio Urkizuk seinalatua

  • « Monsieur, je pense que vous allez distribuer les primes pour la fête de l’église de Sare, voilà à vous de voir si ces chants peuvent gagner le prix (…) »

Dudan gelditzen da, eta azkenean bosgarren testu bat bidaltzen du: Xirliska eta xinaurria. Erabakia beste gutun batean azaltzen du:

  • “Jauna, lehen ere igorri ditut kantuak, bainan ez nitzan satifatzen, presuna batek erran daut xirliska eta xinaurriaren gainean egiteko kantuak. Hona egin ditut, agian gustatuko zare. Arras pullita da haen bizitzeko maera. Agian eder izanen zaitzu.”
     Huna finitzen zure esperantza onean zure zerbitzari.
     Huna nere adresa.
     Monsieur Auguste Etcheverry
     Maison Ihartcegaray, à Sare
    BnF, Fonds Celtique et basque, MS164, Patricio Urkizuk seinalatua

  • « Monsieur, j’ai  déjà envoyé des chants auparavant, mais je n’étais pas satisfait, une personne m’a dit de faire des chants sur la cigale et la fourmi. Voila que je les ai faits, en espérant qu’ils vous plaisent. Leur manière de vivre est vraiment jolie. En espérant que vous la trouviez belle. »
     Terminant ici, votre serviteur dans votre bonne attente.
     Voici mon adresse
     Monsieur Auguste Etcheverry
     Maison Ihartcegaray, à Sare

Aipamen berezi bat lortuko du Anddere xakhurra kantuarentzat.

Ikus Anddere xakhurra-ren testu osoa

1869ko garaipena

1868an, bi urte berantago, berriro saiatuko da bi testurekin: Haurra hobi hegian eta Etxeko andrea. Baina irabazi gabe.

1869an, testu bakar bat aurkezten du: Hiltzera dohan haur baten auhenak testu hunkigarria, eta horrekin - azkenean - lortzen ditu bai garaipena, bai ohorezko makila eta urrezko ontzea, nahiz eta ez Inchauspé eta ez Vinsonek ez zuten epaimahaiaren erabakiarekin bat egiten.

1872tik 1886ra gora beherak

Etcheverry erregularki lore jokoetan parte hartuko du, baina, nahiz eta ohorezko aipamen batzuk bildu (Maulen 1880an Arotxaren kanthua-rentzat), baina lehen saria eramaten ez du berriro lortuko.

1885ak beste lehiakideak baino hobeki aritu dela iduri luke, baina epaimahai buru dagoen Duvoisin kapitainak maila orokorra apalegi zela erran eta lehen saria ez banatzea erabaki zuen.

Beste bideetako ezagupena

Etcheverry Anton Abbadiaren lore jokoetarik kanpo ezagutua izanen da olerkari gisa, beste lehiaketa batzuetan, hala nola Beran 1880an (Bigarren saria Deserturra testuarentzat) edo Donostian 1887an (bigarren saria Chorien besta kantuarentzat), edo aski erregularki Eskual-Erria aldizkariak agerraraziz bere testu hoberenak (Aur Umezurtza, 1887).

Ikus Deserturra-ren testu osoa

Augustin Etcheverry, informatzaile

Augustin Etcheverry harremanetan zen 19. mendeko euskararen aditu handienekin.

Wentworth Webster (1828-1907)

Wentworth Webster, Saran bizi zen apez ingelesa eta euskal legenden bilduma bate argitaratzailearen lagun bat zen. (Ikus Euskal Herriko ipuinak, Webtser-ek bilduak)

Baionako Mediatekan zaindutako Websteren eskuizkribuetan, eta Some contributions by Augustin Echeverry, aubergiste à Sare deitutrako MS.88an bereziki, haien arteko elkarlanaren arrastoak badira. Etcheverry Websteren laguntzaile zen euskarari buruz, baita gai kulturalei buruz. Aurki daitezke:

  • Etcheverryk zerrendatutako euskal atsotitzak

Ikus Etcheverry-ren atsotitzak

  • Hiztegiari buruzko oharrak, itsasoa, zerua eta hegaztiei buruz
  • 19. mende hastapenean Saran, Turrut-Arrosa izeneko baten laugarren ezkontzendako iragan ziren Tobera batzuen deskribapena zehatza

Ikus Sarako tobera batzuk testu osoa

Extrait du MS88-4, Some contributions by Augustin Echeverry, aubergiste à Sare.

Julien Vinson (1843-1926)

Etcheverryk Julien Vinson-en bilketan parte hartzen du ere. Izendatua da, bereziki, 1883ko Folk-lore basque liburuko asmakizunen partean.

Ikus Etcheverryren asmakizunak

Hugo Schuchardt (1842-1927)

Hugo Schuchardt aditu alemanak Webtseri euskara ikasi nahi duela jakinarazten diolarik, ingelesak Augustin Etcheverry-ri buruz bidaltzen du. Honek, hizkuntza irakasiko dio, zepo eta euskalkien arteko desberdintasunak barne. Grazeko unibertsitateak argitaratu duen bi gizonen arteko gutuneria horren froga da.

Ikus Schuchardten gutuneria

  • “[…] Nahiz ardura etzinituzten ongi komprenitu eskuaraz iskiribatu nituenak, halere orai berriz —eta gehiago dena, hitztegirik gabe — entseiatzen dut zuri eskuaraz iskiribatzea, mintzai gaichto hunen ez ahanzteko osoki; bainan erran behar dautazu zembat huts atsemanen dituzun nere letran. […]”

    Hugo Schuchardt-en gutun Agustin Etcheberriri, 1887-10-27

  • “[…] Bien que souvent vous ne compreniez pas bien ce que j’écrivais en basque, j’essaie quand même encore – qui plus est sans dictionnaire – de vous écrire en basque, afin de ne pas oublier totalement cette méchante langue ; mais il faut que vous me disiez combien de fautes vous trouverez dans ma lettre. […] »

    Traduction d’une lettre d’Hugo Schuchardt à Agustin Etcheberri, 27 octobre 1887

  • “[…]Nola behar darotzut conpreniarazi, nere bihotzak zenbat bozkario izan duen zure eskuarazko letra ederraren irakurtzean! Nork sinetsiko zuen, Eskual-herriko mendi zokho bat doi-doia ezagutu baizik ez duen, gizon Autrechiano batek, eskuaraz hola behar zuela iskribatu! […]”

    Agustin Etcheberriren gutuna Hugo Schuchardt-i, 1887-10-12

  • “[…] Comment dois-je vous faire comprendre, quelle joie a eu mon cœur en lisant votre belle lettre en basque ! Qui aurait pu croire qu’un homme autrichien n’ayant qu’à peine connu un coin de montagne du Pays basque puisse écrire ainsi en basque ! […]

    Traduction d’une lettre d’Agustin Etcheberri à Hugo Schuchardt, 12 octobre 1887

Edward Spencer Dodgson (1857-1922)

Etcheverry Didgson ikerlari ingelesarentzat ere lan eginen du, itzulpen edo egokitzapen lan batzuk eskainiz. Chorien besta kantuak, Donostian sariztatua, ikerlari ingelesaren eskaera bati erantzuteko egin zuen.

  • “[…] Lorsque j’ai composé Chorien besta, je l’ai fait à la hâte pour me débarrasser de Mr Do[d]gson qui tenait absolument à ce que je fasse cette traduction et à ce qu’elle fut envoyé[e] à St Sebastien. […]”

    Lettre d’Agustin Etcheverry à Hugo Schuchardt, 4 mai 1889

  • "[…] Xorien besta moldatu nuenean, presaka egin duen Do[d]gson jauna gainetik kentzeko itzulpen hori absolutoki nahi baizuen egin nezan eta Donostiara igorria izan zedin.[…]”

    Agustin Etcheberriren gutuna Hugo Schuchardt-i, 1889-05-04 (itzulpena)

Augustin Etcheverry, biltzaile

1876ko agorrilaren 22an, Augustin Etcheverryk Anton Abbadiari idazten dio, lotuz bere gutunari sei testuren bilduma bat, Ichtorio zaharrezko bilkhuia bat Agustin Etcheverry Saratarraz egina izendatu duena. Lore jokoetan prosazko lehiaketa bate antolatzeko aukeraz ari dira.

Dokumentu hauek Frantziako Liburutegi Nazionalean (BnF) zainduak dira, "Celtiques et basques" izeneko bilduman, MS.169 zenbakiarekin. Anton Abbadiak lotu zituen beste ipuin eta legenda batzuei, korpusa aski gotor bat osatuz. Eskuizkribu horiek Javier Kaltzakortak ikertu zituen eta 1997an publikatu Lamia, Sorgin eta Tartaroen Erresuma ezkutua liburuan.

Lehen aldiz, Etcheverry ez da gehiago ipuin kontalari paperean gelditzen, baina bai biltzaile eta idazle bilakatzen.

Laminak

Lehen testua sarrera orokor bat da laminei buruz. Etcheverryk azaltzen du zergatik Euskal Herriak baizik ez diren agertzen.

  • “[…]Etziren ezaguthuak bertze lekuez eta ez bertze yendez eskualdunez baizen. Eta zertarako etziren bada aurkhitzen eskual-herrietan baizen? Zeren eta eskual-herrietako etcheak eta etcholak aurkhitzen bitire barraituak eta urrunduak mendi hegaletarainokoan eta mendietan ere bai batzutean […]”

  • « […] Ils n’étaient pas connus dans les autres lieux ou par d’autres gens que des Basques. Et pourquoi ne les trouvions nous pas en dehors du Pays basque ? Parce que les maisons et les bordes du Pays basque sont dispersées et éloignées jusque sur les flancs des montagnes et parfois dans les montagnes même […] »

Lamina ilhe horia

Lamina gaizto baten ipuina, eta nola eguzkiak gizon bat salbatu zuen.

Ikus ipuin osoa

Gerriko zinta seda

Hemen ere, lamina gaizto batzuk, Sarako erretorea zepoan harrapatzen saiatzen direnak.

Ohargarri izan daiteke Cerquand-en bildumetan ipuin bera hitz kasik beretan aurki daitekeela (Légendes et récits populaires du Pays basque). Kaltzakortaren arabera, Etcheverry izan zitekeen beraz Cerquand-en informatzaileetarik bat.

Nihaur nere buru

Ipuin honetan, gizaki batek lamina bat engainatu du, Jean Elizalde Zerbitzarik Uhaldeko harrobiko laminak ipuinean kontatu jukutria berari esker.

Bi anaiak, bat probe eskalea bertzea aldiz aberats dirukoia

Biziak eta hautu moralek kontrajarri dituzten bi anaien ipuina.

Neskatcha-soldadua

Ipuin luze bat, zeinetan behar bada bi jatorri desberdineko ipuin nahasten diren, armadara aitaren orde badoazen neska baten istorioa, eta ahalmen harrigarriak dituzten gizonena. Azken paragrafoa, biziki misoginoa, hirugarren iturri batetik etor daiteke ere, berantago gehitua orekatzeko ipuinaren lehen partea non neskatila batek gizon bat bezain ongi egin dezakeen erraten den.

Ikus ipuin osoa

Yarnozek ilustratutako Gizon Harrigarriak albumeko irudi bat, nun ipuineko pertsonaia berak agertzen diren.

Bibliografia

Mr. Augustin Etcheberry, Wentworth Webster. Euskal-Erria : revista bascongada T. 22, 1890

Anton Abbadiaren koplarien guduak: bertso eta aire zenbaiten bilduma 1851-1897, Patricio Urkizu, Piarres Xarriton, Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia, 1997

Lamia, Sorgin eta Tartaroen Erresuma ezkutua, Xabier Kaltzakorta, Labayru ikastegia, 1997

 

(1) Le Auguste Etcheberri ayant remporté une mention en 1858 semble être un homonyme.

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Gure hautaketa