![]() |
Pariseko Forney liburutegia, adibidez, apainketa-arte, arte-lanbide eta haiei lotutako tekniketan berezitua da, eta ondorioz bildu izan du, murruetarako paper margotu bilduma izugarri bat.
Paper margotua euskal marrazkiekin
![]() |
Forney liuburutegia, Parisen. Argazkia: Pline CC-by-sa |
PP 2034 sailkatutako papera Paul Gruin sozietateak ekoiztu zuen 1950 hamarkadan. Enpresa hau, 1839an sortua, luzaz teknologia berriei buruz lehen lerroan egon da (Brontzezko medaila 1878ko Erakusketan), eta artista anitzeri lotu zaie sorkuntzak bultzatzeko.
Papera tresna baten bitartez inprimatu da, ez eskuz, berde argiz hondo beix batean, juntura "saltatuekin" : elkarren ondoan ezarritako bi paperen arteko lotura perfektu baten egiteko, goratasun erdi batez koskatu behar dira. Ezartzea zailago bada, marrazki beraren errepikapen horizontala arintzen du, tartea bikoiztuz. Marrazkiak, aldiz, ez dira izenpetuak. Autorea, beraz, mementoko ezezaguna da.
Zuberoari gorazarre
Marrazki desberdinak elkarri lotuak dira, eta bat non gelditzen den eta bestea non hasten den erratea ez da erraza. Zenbait elementu garrantzitsu agerian ezartzen ahal dira.
Dantza
![]() |
Gibelean, beste dantzari batzuk agertzen dira tradizioz beztiturik. Batek zinta bat darama espaldan, entseinari bat bezala.
Herria
![]() |
Pilotariak
![]() |
Baserriko iruditegia
Paper margotutako beste elementuak ez dira bereziki Euskal Herriari lotuak. Aurki dezakegun elementu tipiko bakarra kasik gizon guztiek boneta antzeko zerbait buruan daramatela izan daiteke.
Papera kurrituz, agertzen zaizkigu sardearekin ari diren laborari batzuk, hiru damatxo saskia beso azpian, bi itzal bela ontzi batean, arrantzale bat sare batekin, zaldun bat zaltuts ibilki kabala edan arazten eta artzain bat ardiz inguraturik.
Dokumentu numerizatua
Dokumentu honen bertsio numerikoa sarean aurki dezakezu (Iturria: Ville de Paris. Bibliothèque Forney):
https://bibliotheques-specialisees.paris.fr/ark:/73873/pf0000844445
Forney liburutegiaren baimenik gabeko kopia debekatua dago.