Blois hiriko harakinaren oporrak Euskal Herrian

1898an, Benjamin Huard harakina da Blois hirian, eta Albertine Péré, Baionan sortutako Marie-Rose Dandale-en alabarekin ezkondua. Familiarekin, zenbait denbora pasako dute Baionako inguruetan, eta argazki albuma bat osatuko, familiako potretekin, eta 19. mendeko Euskal Herriko irudiekin. 120 urte berantago, album hau Baionako Mediatekako bildumetan da.

Hainbat irudi garaian jadanik klasikoak ziren irudi turistikoekin bat egiten dute, baina noiztenka Huard-en pertzepzio pertsonala agerian uzten dute.

Baiona 1898an

Baiona Huard-en albumean anitz ageri da, irudi klasiko batzuen bidez bereziki (Réduit plaza, katedrala, antzokia, merkatua...),baina hurbilagotik begiratuz ura beti hor dagoela ohartzen  ahal gira, Errobi eta Aturri argazki guztietan baitira.

  • Pannecau zubia eta merkatua

  • Réduit - katedrala - antzokia

  • Merkatu zentrala

  • Merkatu zentralako zoko bat

  • Errobiko kaiak

  • Castet-ko portua - katedrala

  • Portua - Lesseps kaiaren alde

  • Portua eta Zitadela

  • Marines etorbidea

  • Errobi eta Aturriren bateragunea

  • Aturri eta Errobiren bateragunea

  • Errobi bazterra

  • Errobi bazterra

  • Errobi bazterra

  • San Andres eliza

Baionako betse argazki batzuk gune turistikoez urruntzen dira, eta hiriko gune berezitu batzuei lotzen zaizkie. Horien artean, Pannecau karrika maiz agertzen da, familiak horrekin lotura berezi bat balu bezala.

  • Pannecau karrika

  • Pannecau karrika

  • Fréchou etxea

  • Fréchou etxea

  • Etchepare etxea

Biarritz

Biarritz albumean gehien agertzen den hiria da eta, - gainetarako zurbeso ageriko etxe bat aparte - itsasertzea argazki guztietan agertzen da.

  • 2018/09/28ko gehitzea: Baionako Euskal Museoko Jacques Battesti kontserbatze-arduradunaren arabera, Huard harritu duen "Euskal etxe" hori Toki Ederra etxea liteke, bi urte lehenago eraikia, 1896an, eta adituen arabera neo-euskal estiloko eraiki den lehen etxea. Izen bereko eraikina beti badago, bainan osoki itxuraldatua.

  • Euskal etxea

  • Portu zaharreko sarrera

  • Portu Zaharra

  • Itsasargia eta hondartza nagusia

  • Itsasargia eta hondartza nagusia

  • Itsasargia eta hondartza nagusia

  • Hondartza nagusia

  • Hondartza nagusia

  • Birjinaren haitza

  • Birjinaren haitza

Donibane Garazi

Donibane Garazi, jdanik bisita turistikoen helburu klasiko 1898an, albumeko hirugarren eta azken herria da, bi argazkitan agertzen dena: Errobi bazterreko etxe bat eta Andre Maria (edo erromano) zubia. Ibaia ibitik iragaten duen zaldun baten presentziak argazkia klasikotik arrarora eramaten du.

  • Donibane Garazi

  • Donibane Garazi

 

Baserrialde biziki hurbila

Albuma orokorki hiritarra da, baina baserrialdea noiztenka agertzen da, biziki paratuak ematen duten ezena batzuen bidez. Gibeleko planoetan agertzen dire etxe edo harresiek agerian uzten dute bi munduak biziki hurbilak zirela.

  • Euskal uztar-idiak

  • Euskal uztar-idiak pausan

  • Euskal Herriko eszena

  • Euskal Herriko eszena

  • Euskal Herriko eszena

 

Ontziak

Benjamin Huard ontziei interesatzen zaie. Belaontziak, bapore ontzi, torpedo ontzi militar, baita ere erremorkarari eta Aturriko bokalera doan dragatzaile bat.

Iduri luke serie honetako azken bi argazkiak ez dituela Benjamin Huard-ek hartu, baina Albertine haren emazteak.

  • Ternuako ontzia

  • Nantes hiriko bapore ontzia

  • Réduit plaza eta torpedo ontzia

  • Torpedo ontzia eta San Izpiritu zubia

  • Defentse mugikorreko torpedo ontzia

  • Barthou jaunaren bisita Adour erremorkararian

  • Aturriko bokalea - Dragatzailea - Albertine-en lehen entsegua

  • Aturriko bokalea - Belaontzi baten sarrera - Albertine-en bigarren entsegua

 

Besta Berriko prozesioa

Hiru argazkiko azken serie bat Besta Berri egunean egin ziren, euripean iragan zen prozesioan.

  • Besta Berriko prozesioa

  • Besta Berriko prozesioa

  • Zanpurrak, Danborrak eta Musika

Albuma familiako potreta batzuekin bukatzen da.

Dokumentu numerizatua

Dokumentu numerizatua Bilketan aurki dezakezu: http://gordailu.bilketa.eus/zoom.php?q=id:57574

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Gure hautaketa