Jean Baptiste Archu

Jean Baptiste Archu 1811an sortu da Altzurükün Zuberoan, eta 1881ean hil La Réole-en Gironde departamenduan. Bizi guzian irakasle eta ikuskari izan da, herriko etxean kargu zenbait ere ukanez. Errepublikarra zen, erradikala.

Euskal idazle zenbaiten obrak lehen aldiko frantsesera itzuli ditu: Poésies Basques de Bernard Dechepare (Bordele, 1847), Proverbes Basques recueillis par Arnauld Oihenart (Bordele, 1847).  Bestalde, zubererara ere itzuli ditu frantses kantu abertzale zenbait (Bordele, 1848), erlijioko testuak Bonaparterentzat (Bordele, 1862) eta La Fontainaren alegia berheziak neurthitzez franzesetik uskarara itzuliak (La Réole, 1848).

Archuren proiektua oroz gainetik pedagogikoa izan da (Orpustan, 1996).


Uskara eta franzes gramatika

1852an eta 1853an Jean Baptiste Archuk Grammaire basque bilingue française et basque à l’usage des écoles du Pays basque - Uskara eta frantzes gramatika liburua argitaratzen du Baionan, Lasserre inprimategian (212 orrialde). Aitzin solasean, esplikatzen du Euskal Herriko errientei baliabide bat eskaini nahi diela, horren bitartez ikasleek frantses hizkuntza ezagut dezaten.
1868an liburua hirugarren aldiko argitaratzen da, izenburua doi bat aldaturik, Grammaire bilingue française et basque Bi mihiren gramatika Uskara eta frantsesa, (Arcocha Scarcia, 2007). Hogei ta bat irakasgai atzematen dira, ardurenean Langheia eta Irakurketa deitu ariketekin. Ondotik, euskarara itzultzekoak diren kontaketa moralak ditugu, Sujets à traduire kapituluan bilduak. Azkenik, Hitztegia dugu, izena, adjektiboa eta aditzari buruzko parteekin : Izen maizenik minzatzeko zerbitzatzen direnak, Adjectif hitz maizenik zerbitzatzen direnak minzatzean, eta Verbe hitz maizenik zerbitzatzen direnak minzatzean.

Ikus dokumentu osoa Bilketa.eus gunean

 Argia Olçomendy - Bordeaux Montaigne unibertsitatea

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Gure hautaketa