1789ko maiatzaren 5an, aitzineko urteetako ekonomiaren geldialdiaren ondorioz, Luis hamaseigarrenak Frantses erresumako Estatu Generalak idekitzen ditu. Lurralde osoan 1200 noble, elizgizon eta herritar deputatu hautatuak eta Versailles hirirat deituak dira. Erresumaren eraldaketa sakonarekiko hiru ordenen arteko eztabaidak bi hilabetez luzatzen dira. Ohiz kanpoko batzar horrek, Frantziako kudeantza eta jendarte antolaketa iraultzen ditu: lurralde osoari dagokionez, Legebiltzarra aldarrikatua da eta ordu arte indarrean ziren pribilegioak ezeztatuak dira, besteak beste; Euskal Herriari dagokionez, Biarnoari juntatua da Behe-Pirinioen departamendu bakarra sortzeko, eta antzinako foru eskubideak ukatuak zaizkio.

 

 

  • « Cahier des vœux et des instructions des Basques-François du Labourt, pour leurs Députés aux Etats-Généraux de la Nation.

    Pénétrés du plus profond respect et de la plus vive reconnoissance pour les grandes vues de justice et de bienfaisance qui ont déterminé leur Souverain à convoquer les Etats-Généraux de son Royaume, les Basques-François du Labourt ses fidelles Sujets, les seconderont autant qu’il leur sera possible, par les vœux que leurs Députés seront chargés d’y faire entendre.

    Un Roi qui aime plus la vertu que l’autorité, douze cens Représentans choisis dans une des Nations les plus éclairées de la terre, un Ministre qui n’a pour politique que les grandes vues du génie ; voilà quels seront les grands coopérateurs de la régénération d’un vaste Empire : quels motifs d’espérer que nous allons laisser à nos descendans un sort plus heureux que celui que nous avons reçu de nos pères ! […] »

  • « Laphurtar Escaldun Francesec, Erresumaco Estatu-generaletarat egortcen dituzten Deputatuei, emaiten dioten botuen eta instruccionen, Cayera.

    Eçagutçaric bicienarequin eta errespeturic samurrenarequin, ikhusten dute Laphurtar Escaldun Francesek, justiciazco eta ontasunezco motiboric handienec ekharri dutela heyen Soberanoa edo Erreguea bere Erresumaco Estatu-generale biltcerat, eta sujet leihal diren beçala, ensayatuco dire, ahal beçambat, objet handi horretan harren laguntcerat, Estatu-generaletan adiarazteaz bere Deputatuac cargatu dituzten botuez.

    Botherea baino, berthutea maiteago duen Erregue bat, lurraren gainean diren Nacioneric arguituenetaric batetan berecico diren hamabi ehun Deputatu, Ministro bat ceinac ez baitu bertce chederic, izpiritu handi, on eta justu batec Erresumaren çorionarençat, emaiten diotçon sentimenduac baicic ; horra nor içanen diren cargatuac Franciari bici berri, puchant eta justuago batean emaiteaz. Cembat arraçoin esperantça içateco utcico diotegula gure ondocoei gure aintcinagocoen-ganic errecibitu dugun baino sorthe dohatsuagoa ! […] »

 

Dominique eta Dominique Joseph Garat

Heren-estatua osatzen duten 578 deputatuek erregearen gortean probintzietako herritarren botza entzunarazteko betebeharra dute. Aitzineko asteetan beraz Biltzar Nagusiak antolatzen dira bozka-eremuka (baile-eremu edo seneskal-eremu), biztanleen dolamenak biltzeko. 1789ko apirilaren 23n, Uztaritzeko Biltzar Nagusian lapurtarren eskaerak idatziz ezarriak dira.

Lapurtarren Biltzarrak Dominique Garat (1735-1799) eta Dominique Joseph Garat (1749-1833) anai politikariak Heren-estatuko ordezkari izendatzen ditu eta Versailles-era igortzen xede kaier horrekin.

Domingo Garat, 2019ko pastoralaren süjeta

Lapurtarren biltzar nagusitik atera zen xedeen bilduma inprimatua izan zen ordutik, eta aski deigarria da elebitan frantsesez eta euskaraz idatzia izan zela ikustea. Imprimakia eskuorri labur eta arrunta zen, ale gutitan, ondorioz guti zabaldua izan zena. Baionako liburuzain ordea zen Léon Hiriartek ale arraro horietarik bat horniturik, Cazals irarkolarian berargitaratua izan zen 1874n. Testu historikoa idekitzen duen sar-hitzan, argitalpenaz arduradu zenak (ez du izenpetzen) oinarrizko dokumentua xeheki deskribatzen du, bai orrialdeen prestatzearen aldetik bai erabilia den euskararen aldetik.

Kaier horretan Lapurtarrek, « lehenik Nazioaren Konstituzioaren, Erresumako Tresoren, eta Juztiziaren partitzea[ri] » buruzko xedeak zerrendatzen dituzte eta ondotik, « Lapurdiren onetan eginen dituzten bere galde partikularrak ». Azken atal honetan, ohartzekoa da, beste aldarrikapen biziki zehatz batzuen artean, estatuko ordezkariek tokiko berezitasunak kontuan har ditzaten igurikatzen dela:

  • « […] Si les vœux qui se font entendre dans la Nation pour la suppression des Intendans étaient remplis, ce régime dans lequel les Basques du Tiers-état demandent à être maintenus, n'en deviendrait vraisemblablement que plus avantageux pour leur contrée. Mais si les Intendans conservés devoient continuer d'y avoir l'inspection qu'on leur a reconnue jusqu'à présent, les Basques du Tiers-état demanderaient que, dans ce cas, on leur donnât pour Subdélégué un Basque qui résidât dans le Labourt, qui entendit leur langue, et qui pût avoir pour leurs intérêts communs, ce zèle d'affection que n'affoiblissent point des intérêts personnels opposés. [...] »

  • « […] Nacionearen artean adiarazten diren botuac Intendentcien borhatceco, betheac balire, Heren-estatuco Escaldun-Francesec, mantenitua içan dadin galdetcen duten bere constitucione particularra, abantaillosago baicic ez liteque içan Laphurdirentçat. Bainan Intendentac iduquitcen badire bere einpleguetan, Heren-estatuco Escaldun-Francesec galdeguinen dute eman dioçoten Subdeleguetçat Escaldun bat, Laphurdin dagoena, escara aditcen duena, bere intres propioec Laphurtarrentçat bohar duen amudioa flacatuco ez dioten bat. […] »

Bilketa atarian konsultagarri den ale numerizatua Baionako Euskal Museoan begiratua da. Dokumentu hori Georges Lacombe hizkuntzalari euskaltzale et Euskaltzaindiako Urgazle zenaren liburutegi pertsonaletik dator. Beste ale batzu Baionako mediatekan eta Pirinio-Atlantikoetako Departamenduko Artxiboetako liburutegian daude.

Ikus dokumentu osoa Bilketa.eus gunean