Emmanuel Intxauspe

Emmanuel Intxauspe idazle zuberotarra Zunharretan sortu zen 1815an eta Onizegainen hil 1902an. Apezgai ikasketak segitu zituen Baionan eta 1840an apez izendatua izan zen. Bi urte berantago, Saint-Léon ospitaleko omonier kargua hartu zuen hogeita bi urtez. Elizako kargu ezberdinak bere gain hartu zituen bat bestearen ondotik: kalonje 1855an, Baionako apezpikuaren idazkari nagusi eta bikario nagusi 1869tik 1889ra. Mixel Garikoitz apez ibarretarrari dohatsu tituluaren emateko aitortza batzordearen buru izan zen bestalde.

Louis-Lucien Bonaparte 

Intxausperen idazle ibilbidea 1851an hasi zen, Jincoac gizonareki eguin patoac otoitzaren argitalpenarekin. Hainbat erlisionezko testu euskaratu zituen ondotik baita ere Danteren Komedia. 1860an Louis-Lucien Bonaparte euskal hizkuntzalaritzari osoki lotu zelarik, goi mailako euskal  lankidez inguratzea erabaki zuen. Bilketa lanetan parte hartu zutenen artean Emmanuel Intxauspe zegoen. Ama-hizkuntzaz zuen ezagutza sakona jakinik, Bonaparte-k Bibliako testu batzu zuberotarrera itzultzea galdegin zion.

Printzeak euskalkien aldaera « garbienak » bildu nahi zituen. Zubererari dagokionez, Intxauspe kalonjea jakile gisa hautatu zuen. Azken horren eskabidezko lana, Ebanjelioa Mateoren arabera itzultzea izan zen: Jesu-Kristen Ebanjelio Saintia Sen Mathiuren arabera, Inchauspe Aphezac Zuberoco uscaralat utzuliricoa, (Ikus Gallican). Apokalipsia Joani apostuluaren arabera ere euskaratu zuen (Ikus Gallican).

Zubereraz itzuli dituen hainbat erlisionezko testu:

  • Deboziozko liburu bat: Uscaldunaren laguna edo escuco libria, 1852. Ikus Gallican. 1856an berargitaratua: Ikus Bilketan.
  • « Imitation de Jesus-Christ » klasikoaren itzulpena: Jesu-Kristen imitacionia çuberouco uscaralat utzulia, 1883. En ligne sur Bilketa.
  • Birjinarendako deboziozko liburu bat: Maria Birjinaren hilabetia, edo Mayatzian egun oroz egiteko irakouraldiak Maria Virginaren bizitze eta berthute ederren gainen... Ikus Gallican
  • kantikak: Kantika saintiak zuberoko euskaraz, 1897. Ikus Gallican

Ondotik, gaur egun ohargarria gelditzen den Le verbe basque bilduman esku hartu zuen, zuberotar aditzak bilduz eta aditz jokadura horren aberastasunak agerian ezarriz. (Louis-Lucien Bonaparten euskal aditza tauletan artikulua ikus Bilketan.)

1892an Euskal Herriari buruzko lan sakon bat plazaratu zuen ere: Le peuple basque : sa langue, son origine, ses traditions, ses caractères anthropologiques. (Ikus Gallican.)

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Gure hautaketa