1934ko uztailean Elgar kazetaren lehen alea agertu zen. Paul Legarralde (1898-1981) musikegileak, abesbatza buruak eta Errepika (1937n Gernika berriz izendatua) taldearen sortzaileak sortua, Elgar « Pariseko euskaldunei » mintzo zen lehen kazeta zen. Hilabetereko agerkaria nagusiki frantsesez idatzia zen, artikulu zenbait noiztenka gazteleraz agertzen ziren, beste batzu maiz euskaraz eta bereziki zubereraz.

Elgar-rek Euskal Herriko gertakizunen eta euskal-paristar kidegoaren berri ematen zuen. Beste helburua kideen elkartzea eta Parisera berriki iritsi ziren euskaldunen laguntzea zen. Hirian jadanik finkatuak ziren euskaldunen eta migratzaile gazteen arteko bitartekaria zen nolazpait kazeta, elkar laguntze sare bat zutik ezarri zuena.

Paul Legarralde. Iturria: Gernika.fr

Aldizkaria sortu denetik Pariseko Euskal Etxearen jabegoa da eta gaur egun oraindik hilabetean behin horren argitaratzen segitzen du. Aipatu gaiak guti edo aski hastapenekoak bezalakoak dira, erran nahi baitu euskal jendartea frantses hiriburuan, Euskal Etxearen eta bertan aterpetzen dituen sei kirol edo kultur elkarteen bizia (Anaiki, Eskualduna, Gazteria, Gernika, Lokarria, PEER et Sustraiak-Erroak), Euskal Herriko berriak ahantzi gabe.

Hamar bat ale izan dira 1936 arte, ondotik agerpena eten da  Bigarren Mundu Gerlaren biharamunean 1947n berriz abiatu arte.

Lehen inprimakiak, 1934 eta 1936 artean plazaratuak, Euskal Etxean begiratuak dira; elkarteak berak numerizatu ditu eta eskuragarri ezarri linean. 1947tik gaur arte agertu direnak Frantziako Liburutegi Nazionalak atxikitzen ditu. Horrek 1947-1968 garaiko aldizkariak numerizatu ditu baina 1947 eta 1948ko aleak bakarrik, eskubidepean ez direnak, Gallica gunean ikus daitezke. 1949-1968 urteak bestalde Gallicaintramuros gunean irakurgarri dira (eskubidepeko dokumentuz areagotutako eskaintza numerikoa eta FLN-n soilik helgarria); azkenik, hirurogeita hamargarren hamarkadaz geroztik plazaratu paperezko bildumari dagokionez, Liburutegi Nazionaleko irakurketa geletan aurki daiteke.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Gure hautaketa