Bizi modernoan erabilitako arteen eta tekniken nazioarteko erakusketa, komunzki Erakusketa Unibertsala deitua, Parisen iragan da 1937ko  maiatzaren 25a eta azaroaren 25a artean. Jatorriz nazioarteko erakusketetan, herri bakoitzak etxola dedikatu bat dauka. 1937tik aitzina, herri etxola osagarriak agertzen dira, nazioei norbere herriko berezitasunak agerian ezartzeko parada eskainiz, teknologia, industria edota artesautza trebetasunetatik at. Ordezkaritzek beren herriko arkitektura arauak segitzen dituzten etxolak eraikitzen dituzte beraz. 

1937ko Nazioarteko Erakusketaren plano orokorra

1937ko erakusketaren kari, 190 etxeto eraikiak dira nagusiki Champ de Mars eta Trocadéro-ko lorategietan. Muntadurak Beltxargen ugartetik Alma Zubiraino hedatzen dira, Seine ibaiaren bi hegietan eta bertan berrogeita hamar bat estatu erakutsiak dira. Frantziak bere eskualdeetarik hogeita bost sustatzen ditu Centre regional izeneko etxolaren baitan.  Halaber Euskal Herriak eremu berezi bat dauka, egiazko neurrietan berriz eratutako herriko plaza batekin, bere pilotalekuarekin eta etxe aitzin zuriekin. Ateburu bat ere ageri da « Hemen sartzen dena, bere etxean da » elezaharraz apaindua.     

Centre régional (Eskualdeen eremua)

Frantziako Liburutegi Nazionalak 1937ko Arteen eta tekniken nazioarteko erakusketaren 81 prentsa argazki begiratzen ditu eta hauetarik zenbait euskal etxolari dagozkie. Bertan, ohizko zuberotar edo lapurtar jantziz bezti diren euskaldunak ikus ditzakegu, dantzan ari edo xahakotik zurruztan edaten.

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Gure hautaketa