Baionako mediatekak 2019an enkanteetan erosi afitxa (inprimatze fotomekanikoa, 52 × 76 zm).

  • Euskarazko testua ikusi

    Contre l'état d'exception
    Pour la libération
    des prisonniers politiques.
    Pour abattre
    la dictature franquiste.
    Pour sauver Eva Forest,
    Garmendia, Otaegui
    qui sont en danger de mort.

    11 JUIN
    GRÈVE GÉNÉRALE
    AU PAYS BASQUE!

    11 juin: Manifestation à la Bastille à 18H30

    LCR, OCI-AJS, Révolution !, PLC. École Émancipée, CERAP, Pétroleuses, C.E. Dimitriev.
    Bandera Roja, FRAP, LCR-ETA(VI), MCE, ORT, CNT, POUM, ETA-Comunista. LO

  • Voir le texte en français

    Salbuespen egoeraren aurka
    Preso politikoen
    askapenaren alde.
    Diktadura frankista
    akabatzeko.
    Hiltze lanjerrean dauden
    Eva Forest, Garmendia, Otaegi
    salbatzeko.

    EKAINAK 11
    GREBA OROKORRA
    EUSKAL HERRIAN!

    Ekainak 11: Manifestaldia Bastille-n 18:30tan

    LCR, OCI-AJS, Révolution !, PLC. École Émancipée, CERAP, Pétroleuses, C.E. Dimitriev.
    Bandera Roja, FRAP, LCR-ETA(VI), MCE, ORT, CNT, POUM, ETA-Comunista. LO

Guda-kontseiluan epaituak

1975ko udaberrian, Burgosko auzi(1) burrunbatsuaren ondotik bost urterara, azken hilabeteak bizi zituen erregimen frankistak zapalkuntza bortitza jasanarazi zuen jatorri ezberdinetako aurkariengan: hala nola ETAko euskal militanteak eta FRAP(2) izeneko talde ezkertiarreko ekintzaileak. Atxiloketa ugari izan ziren, eta Francoren erregimenak akusatuak ekarri zituen gerra-kontseiluetara, zigor astun ikaragarriak banatzen zituen auzitegi militarrera. José Antonio Garmendia Artola eta Angel Otaegi Etxeberria ETAko kideei 1974ko Gregorio Posadas Zurrón guardia zibilaren aurkako hilketa leporatu zitzaien; Eva Forest FRAP erakunde armatu komunistako militanteari, 1973ko abenduaren 20an Carrero Blanco almirantearen aurka egindako atentatuan(3) parte hartzea leporatu zioten, beste bi kiderekin batera. Juan Paredes Manot « Txiki » ETAko kide gaztea lapurreta batean polizia bat hiltzeaz akusatu zuten. Denek heriotza zigorra arriskatzen zuten.

Guda-kontseilu aitzineko hilabeteetan euskal jendartea mobilizatu zen, nazioarte mailako erreakzioen bultzatzeko esperantzarekin. Ekainaren 11an Euskal Herrian, hainbat erakundek greba orokor baten egiteko deia luzatu zuten. Deiadarra Pariseraino entzun zen. Ezker eta ezker muturreko hainbat alderdi eta elkartek, elkartasunez, frantses hiriburuan manifestazio bat antolatu zuten egun berean.

Le Monde, 1975ko ekainaren 12ko alea

  • Euskarazko testua ikusi

    Un appel à la grève générale a été lancé dans les provinces basques

    Un appel à la grève générale a été lancé, pour le mercredi 11 juin, dans les provinces basques espagnoles par les commissions ouvrières, plusieurs organisations politiques et diverses fractions du Mouvement nationaliste basque. Cette journée de mobilisation - dont l'initiative revient, semble-t-il, à l'extrême gauche révolutionnaire - a reçu le soutien du parti communiste d'Euskadi (Fédération basque du P.C. espagnol) et du parti socialiste ouvrier espagnol (P.S.O.E.). (...)

    Il s'agit, entre autres, pour les organisateurs, de susciter le plus grand nombre de réactions possible avant que s'ouvre le procès de deux militants nationalistes - Antonio Garmendia et Angel Otaegui - qui doivent comparaître prochainement devant le conseil de guerre de Burgos. (...)

  • Voir le texte en français

    Greba orokorrerako deia egin da Euskal probintzietan

    Ekainaren 11n, asteazkenean, langile  batzordeek, hainbat erakunde politikok eta Euskal Mugimendu Abertzaleetako hainbat taldek greba orokorrerako deia egin dute Espainiako euskal probintzietan. Mobilizazio-egun honek - dirudienez, ezker mutur iraultzaileak bultzaturik - Euskadiko Alderdi Komunistaren (Alderdi Komunistaren Euskal Federazioa) eta Espainiako langileen alderdi sozialistaren (P.S.O.E.) sustengua jaso du. (...)

    Antolatzaileentzat, Antonio Garmendia eta Angel Otaegui - laster agertu behar dute Burgosko gerra-kontseiluan - bi militante abertzaleen epaiketa ireki baino lehen ahalik eta erreakzio gehien piztea da helburua, besteak beste. (...)

 

Afitxari buruz...

15. estanpa: Y no hay remedio (Eta ez dago aterabiderik)

Afitxaren egilea nor den ez baldin bada zehaztua, Pariseko N.P.P. irarkolatik ateratzen dela dakigu. Hiru kolore biziki kontrastetsu erabiliak dira, oso deigarriak direlako naski. Bestalde, gorria eta beltza ezker muturreko hainbat mugimenduk historikoki erabiltzen zituztela jakina da. Bi koloreen nahasketak sozialismoa eta anarkismoaren arteko hurbiltasuna adierazten du.

Irudiaren erdi-erdian, testuz ingururaturik, elementu grafiko nagusia agertzen zaigu, Francisco Goya espainiaer margolari ospetsuaren grabadura batetik hartua: Y no hay remedio [Eta ez dago aterabiderik]. Obra hau Los desastres de la guerra [Gerraren hondamenak] deitutako bildumako 82 irarlanetatik bat da. Grabatu horiek 1810 eta 1815 artean egindako prestakuntza-marrazkiak dira, El tres de mayo de 1808 en Madrid [Maiatzaren hiruko fusilamenduak](4) margolan famatua aitzinetik itxuratzen dutenak.

El tres de mayo de 1888 en Madrid. Francisco Goya, 1804

 

Francoren erregimeneko azken exekuzioak

Zenbait gerra-kontseilu egin ziren 1975eko abuztuaren 27a eta irailaren 12a bitartean Madrilen, Bartzelonan eta Burgosen.
Epaituen arteko bostentzat, heriotza zigorra trenkatu zen. Sententzia horiek protesta-mugimendu ugari eragin zituzten, eta abuztuaren 28an greba nazionalerako deia egin zen, herrialde osoan zehar manifestazio anitzekin batera, denak gogorki zapalduak.
Europa osoko hainbat pertsona ospetsu epaien malgutzen saiatu ziren. Paul IV aita santua bera saiatu zen Francoren makurrarazten tiroketen bezperan, alferrik.

Le Monde, 1975ko agorrilaren 30eko alea

  • Euskarazko testua ikusi

    Les deux militants basques ont été condamnés à mort à Burgos

    Le conseil de guerre de Burgos a condamné à la peine capitale, ce vendredi 29 août, les deux militants basques : José Antonio Garmendia et Angel Otaegui. Ils ont été reconnus coupables de la mort d'un garde civil, le 3 avril 1974, à Azpeitia, au Pays basque. Les avocats disposent de trois jours pour faire appel. Le verdict doit être confirmé par le capitaine-général de Burgos. Puis le général Franco, chef de l'Etat, doit décider en dernier ressort. (...)

  • Voir le texte en français

    Bi euskal militanteak heriotzara kondenatu dituzte Burgosen

    Jose Antonio Garmendia eta Angel Otaegi euskal militanteak zigortu ditu Burgosko Gerra Kontseiluak abuztuaren 29an.  1974ko apirilaren 3an Azpeitian, guardia zibil baten heriotzagatik kondenatu ditu. Abokatuek hiru egun dituzte helegitea aurkezteko.  Burgosko kapitain nagusiak epaia berretsi behar du. Ondotik, Franco jeneralak, estatuburuak, erabaki beharko du azken beltzean. (...)

Irailaren 27an, Angel Otaegi Etxeberria fusilatua da Burgosen, Juan Paredes Txiki ETAko beste kidea Bartzelonan exekutatua da, FRAPeko Xosé Humberto Baena Alonso, José Luis Sánchez Bravo eta Ramón García Sanz exekuzio-pelotoiaren aitzinean pasatzen dira Madrilen.(5)

Franco jenerala hiltzen da bi hilabete geroago, 1975eko azaroaren 20an. Espainiar lurraldean agindutako azken hiltzeko gaztiguak dira, heriotza zigorra 1978ko Konstituzioak indargabetu aitzin. 1995ko azaroaren 27ko 11/1995 Lege Organikoak berriz, auzitegi militarreko gerra-denborako herio zigorra behin betiko baliogabetzen du.


(1) 1970eko abenduaren 3an Burgosen hasi zen epaiketa sumarioa, ETAko hamasei kideren aurka, hilketa bat leporatu baitzieten. Mobilizazio herrikoiei eta nazioarteko presioari esker, sei akusatuk heriotza-zigorra saihestu ahal izan zuten. (Wikipedia).
(2) Frente Revolucionario Antifascista y Patriota
(3) Eva Forest 1974an atxilotu zuten, Julen Agirre izengoitiarekin Operación Ogro : cómo y por qué ejecutamos a Carrero Blanco [Ogro operazioa: nola eta zergatik exekutatzen dugu Carrero Blanco] liburuaren argitalpenaren ondorioz.
(4) Margolanak Napoleonen tropek Espainian egin zuten inbasioaren ondoriozko gertakari odoltsu bat ekartzen du gogora. Matxinada baten ondoren eta mendekiozko ordainez, soldadu frantsesek preso egindako espainiar borrokalariak exekutatu zituzten.
(5) Auzitegi militarra “bihozbera” agertu zen Garmendiaren aurrean, atxiloketan balaz buruan larri zaurituta. Eva Forest atxilotuta egongo da 1977 arte.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Gure hautaketa