Archives de la parole edo Mintzoaren artxiboak

1911n, Ferdinand Brunot (1860-1938) hizkuntzalari eta filologo frantsesak Mintzoaren artxiboen saila estreinatu zuen Sorbonako unibertsitatean. Soinu-artxiboen horien sortzea erabakigarria izan zen hizkuntzen eta ahozkotasunaren historian. Izan ere, lehen aldiz Frantzian, hizkuntzalariak ohartu ziren lurralde nazionalean mintzatzen ziren hizkuntzen aberastasunaz eta hauen aztertzeko eta kontserbatzeko aztarna «bizi» baten beharraz.

Hala, Émile Pathé (1860-1937) Pathé Makina Hiztunen Elkarteko adar fonografikoaren arduradunaren laguntzarekin, Ferdinand Brunot-ek frantses hiztun ezagun edo anonimo askoren ahotsen grabatzeari ekin zion, eta Frantziako egiazko atlas linguistiko fonografikoa osatu zuen.

Jatorrizko grabazio horiek artatsuki gordeak dira Frantziako Liburutegi Nagusiko ikus-entzunezko eremuan, eta, numerizazio-kanpainei esker, gaur egun iraganetik zuzenean iritsitako lekukotasunak entzun daitezke.

Mintzoaren artxiboa osatzen duten 1.300 soinu-grabazioen artean, batek bereziki gure arreta atxiki du: euskarazko bi kantu-kaptazio, gipuzkoarrez.

Ferdinand Brunot adar akustiko batekin, Pathé teknikari batek lagundurik. Iturria: Cairn.info

Adio Euskal Erriari : zortzico eta Guernikako Arbola abestiak

Diskoak Adio Euskal Herriari eta Gernikako arbola euskal kantak biltzen ditu. Jose Maria Iparragirre bertsolari poeta eta musikariak (1820-1881) idatzi eta konposatu zituen biak. Haren bizimodu bohemio eta abenturazalearen ondorioz, bardo titulua eman zioten artistari. Eulogio Villabella jatorriz Bilboko baritono eta zarzuela-kantari ezagunak abesten du hemen. Bilketa horren data eta tokia ez dira jakinak.

Jose Maria Iparragirre

A aldea

Adio Euskal Herriari edo Agur Euskal Herriari kantua XIX. mende erdialdean konposatu zen. Euskaldun baten erbeste samina ekartzen du gogora. Gizona bere sorterriari mintzo zaio zuzenki, jasaten duen herrimina adierazten dio. Denborarekin, abesti hau euskal kantutegi herrikoian sartu da.

  • Adio Euskal Herriari

    Agur nere bihotzeko
    Amatxo maitea!
    Laster etorriko naiz
    Kontsola zaitea.
    Agur nere bihotzeko
    Amatxo maitea!
    Laster etorriko naiz
    Kontsola zaitea.
    Jaungoikoak ba nahi du
    Ni urez joatea;
    Ama zertarako da
    Negar egitea?
    Jaungoikoak ba nahi du
    Ni urez joatea;
    Ama zertarako da
    Negar egitea?

    Gazte gaztetandikan
    Herritik kanpora,
    Estrajeria aldean
    Pasa det denbora.
    Gazte gaztetandikan
    Herritik kanpora,
    Estrajeria aldean
    Pasa det denbora.
    Herrialde guztietan
    Toki onak badira,
    Baina bihotzak dio:
    « zoaz Euskal Herrira ».
    Herrialde guztietan
    Toki onak badira,
    Baina bihotzak dio:
    « zoaz Euskal Herrira » (...)
  • Adieu au Pays basque

    Au revoir
    Chère petite mère !
    Je reviendrai bientôt
    Te consoler.
    Au revoir
    Chère petite mère !
    Je reviendrai bientôt
    Te consoler.
    Dieu a voulu
    Que je prenne la mer
    Maman à quoi sert
    De pleurer ?
    Dieu a voulu
    Que je prenne la mer
    Maman à quoi sert
    De pleurer ?

    Dans ma prime jeunesse
    J’ai passé du temps
    Loin du pays
    A l’étranger.
    Dans ma prime jeunesse
    J’ai passé du temps
    Loin du pays
    A l’étranger.
    Dans tous les pays
    Il y a de bons endroits
    Mais le cœur répète :
    « va au Pays basque »
    Dans tous les pays
    Il y a de bons endroits
    Mais le cœur répète :
    « va au Pays basque » (...)

Diskoaren gainean klik egin entzuteko

B aldea

Gernikako arbola euskaldunen ereserki ez-ofiziala da. Iparragirrek Madrilgo kafetegi batean idatzi eta konposatu zuen 1856an, Erdi Arotik Euskal Herriaren askatasunak bermatzen zituzten foro zaharren omenez. Alabaina, XIV. mendetik XIX. mende erdialdera, Bizkaiko komunitatearen interesak erabakitzeko herri batzarrak Gernikako zuhaitzaren inguruan egiten ziren. 1936an, Jose Antonio Agirre Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariak zin egin zuen zuhaitz horren azpian. 1937an, hiriaren bonbardaketaren ondotik zuhaitza mirakuluz zutik egon zen. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakari guztiek herriarekiko duten leialtasuna adierazten jarraitzen dute zuhaitz horren azpian, lehendakaritza hartzen dutenean.

La Fiesta del arbol = Zugatz egunsaia liburuko irudia (Euskalzale, 1897)

  • Gernikako arbola

    Gernikako arbola da bedeinkatua,
    Euskaldunen artean guztiz maitatua:
    Eman ta zabal zazu munduan frutua.
    Adoratzen zaitugu arbola santua.

    Mila urte inguru da esaten dutela
    Jainkoak jarri zuera Gernikan arbola;
    Zaude bada zutikan orain da denbora,
    Eroritzen bazera arras galdu gera.

    Ez zera eroriko arbola maitea,
    Baldin portatzen bada Bizkaiko jentea
    Laurok hartuko degu zurekin partea,
    Pakean bizi dedin euskaldun jendea. (...)


  • L’arbre de Guernica

    Arbre béni de Guernica,
    Aimé de tous les Basques:
    Donne et distribue ton fruit dans le monde entier.
    Nous t’adorons, ô arbre saint.

    On dit qu’il y a environ mille ans
    Que Dieu planta l’arbre de Guernica;
    Reste debout aujourd’hui et pour toujours,
    Car si tu tombes nous serons perdus.

    Mais tu ne tomberas pas, ô arbre bien-aimé,
    Tant que le peuple de Biscaye se portera dignement,
    Et tant que les quatre provinces seront unies,
    Et feront vivre le peuple Basque dans la paix. (...)

    Iturria: Wiki Kantuz

Diskoaren gainean klik egin entzuteko

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Gure hautaketa