Jean Elizalde, Gerezietako erretor famatua, ez zen euskarari eta Euskal Herriko ohidura zaharreri bakarrik interesatu. Iduriz luzaz arizan zen bere inguruan ikusten zituen lore eta landareen biltzen eta izendatzen. Horra hemen 1931ko uztaila-agorrileko Gure Herria aldizkarian argitaratu zuen sorta bat, bere ohar zorrotz eta gazi-gozoetaz josia, linguistika, baita ere botanika eta farmakologia hunkitzen zituela.

Ikus artikulua numerizaturik.

 

Gordetxa Oi, zer lore pollita! Eta horrengatik gordetzea hain maite duena! Uste ginuke hortarik heldu zaiola bere eskuarazko izena, nahiz deusek ez daukun frogatzen! Bada gordetxa mota bat baino gehiago, bat arras ezagutua, baratzeetan ere landatzen denaz geroz bere usain onaren gatik.
Pensée sauvage
Viola tricolor
Syrio, CC BY-SA 4.0 via Wikimedia Commons

 

Hori-gei belarra Xoko idor eta harritsuetan heldu den landare huni ainitz eta ainitz begitarte gehiago egiten zioten…lehen. Izenetik ageri da zertako. Orai bazterrerat utzixea da, salbu eskualde bakar-bakar batzuetan.
Réséda jaune
Reseda luteola

AnRo0002, CC0, via Wikimedia Commons

 

Kloxka Izen hau azkaindar batek eman zaukun lehenik, gero Souberbielle Uztaritzeko jaun mirikuak. Haurrak hunen lorearekin jostatzen dire, elgarri kopetan koxkako handi batekin lehertuz! Nork daki izena etzaion hortarik heldu?
Silène enflé
Silene inflata

Jan Kops, Public domain, via Wikimedia Commons

 

Ilindia Ez ote diote han-hemenka ilindiari lanoa berdin erraten? Ilindiaren bihiek kalte handiak egiten ahal dituzte, pozoin hutsak baitire. Zuhurtzia da beraz ongi bihitik berextea, oilo, xerri, xahal, gatu eta zakurrek leher egin ez dezaten.
Nielle des blés
Lychnis-Githago

Peter O'Connor aka anemoneprojectors from Stevenage, United Kingdom, CC BY-SA 2.0 via Wikimedia Commons

 

Basa-julufraia Basa-julufraia baino lore pollitago guti atxemanen dute Eskualdunek Bilbaotik Santagrazirat. Ez du haatik baratzetako julufraiaren usain on hura!
Fleur de coucou
Lychnis Flos Cuculi