Arnaut Oihenart (1592-1668)(1)

Arnaut Oihenart 1952ko agorrilaren 7an sortu da, Maulen, famili burgesa batean. Abokata seme (aita erregearen Xiberoko prokuradorea zuen), abokata arraseme eta anai, abiatzen ditu - sorpresa handirik gabe - zuzenbide ikasketak. 1612an diplomatua, abokata izendatua 1618an, bere formakuntza baliatzen du misio publiko anitzetan. Xiberoko Hirugarren Estatuko sindiko gisa apaizaria eta nobleziaren aurka ari da. Xiberoko Estatuetako diputatu gisa, Beltzuntzeko Jean gobernadoreari aurre eginen dio azken horrek protestanteei ekartzen dien sostenguagatik.

Mehaineko bizkondeen oinordekoa den Jeanne d'Erdoy-ekin ezkonduz, Oihenartek Baxe-Nafarroko hiru etxe nobleen jabetza eskuratzen du, eta horren bidez, Nafarroako Estatuetan parte hartzeko eskubidea, nobleziaren taldean. Han segituko du bere lan politikoa, abokata gisa, Bidaxuneko Agaramont etxeko kudeatzaile gisa, Donapaleuko magistratu gisa, eta abar.

Legelari izateaz aparte, lan egin du ere lexikologian, Silvain Pouvreau-ren euskara-frantsesa hiztegiarentzat laguntza ekarriz. Historialara gisa ere aritru da 1638an Notitia utriusque Vasconiæ, tum Ibericæ, tum Aquitanicæ argitaratuz: Euskal Herria eta euskaldunen historia bat, latinez.

Bere bizitzaren azken partean Oihenarten jakin-mina eremu gero eta zabalagoetara hedatzen da eta xerkatzen eta biltzen ditu eskuragarri diren informazio guziak euskal probintzia desberdinen geografia, historia, bizimolde, kultura edo ohidurei buruz. Bere papereria aberatsa, parte bat BnFeko Artxibo eta eskuizkribu departamenduko Duchesne funtsean gordea dena, horren lekuko da, André Duchesne, 17. mendeko frantses geografo eta historialariarekin (Historia modernoaren aita gisa kontsideratua dena) harremanetan baitzen.

Atsotizac edo refrauac

Konpilazio lan horrek eraman du, 1657an, bi partetan dagoen obra baten argitaratzera : Les proverbes basques recueillis par le Sr d'Oihenart. Plus les poesies basques du mesme auteur. (Euskal erran zaharrak, Oihenarteko jaunak bilduak. Gehi autore beraren euskal olerkiak)

Egiazko folklorista baten gisan arituz, Oihenartek 537 erran zahar bildu ditu, euskalki desberdinetan, Euskal Herriko parte zabal batetik etorriak. Egileak horiek ordeno alfabetikoan sailkatzeko hautua egin du, eta horren ondorioz, filosofiatik meteorologira jauzi egiten da, humanismotik misoginiara, eta euskal jatorrizko astotitz zaharretarik mailegu berrietagoetara. Erran zahar bakoitza frantsesera itzulia da, noiztenka azaldua, Interprétation des proverbes basques (euskal erran zaharren interpretazioa) kapituluan. Gaitzeko lan zama, baina egilearen arabera beharrezkoa, sarhitzan Aristotelesen parafrasia eginez azaltzen duen bezala : "Erran zaharrak lehengo filosofiaren ondarrak dira, gerrek eta zorigaitza publikoek errekaratuak eta atxikiak izan direnak duten laburtasuna eta gauzen adierazteko manera atseginagatik."

Erran zahar horien eta duten interpretazioen adibide batzuk :

  • Atsotizac edo refraüac

     

  • Interprétation des proverbes basques
    « Ce qui se trouvera en cette interpretation, escrit en lettre Italique, sont des adjoustemens faits au texte basque, pour un plus ample explication diceluy. »

  • 25. Amorazea, gastearentzat lorazea, saharrarentzat da sorazea.
  • 25. ester amoureux, c’est fleurir, à l’égard des ieunes mais c’est devenir fol, à l’égard des vieux.
  • 31. Ardia ahunsari ile eske.
  • 31. La brebis est après la Chevre, en quete de laine.
  • 66. Baigorrin baxera lures, nic haraguei nüeneam urres.
  • 66. A Baygorri la vaisselle est de terre; lors qu’on parloit de m’y marier, elle estoit toute d’or.
  • 79. Beha lehenic, minsa askenic.
  • 79. Escoute le premier, & parle le dernier.
  • 80. Beharra eraguile handi.
  • 80. La nécessité est fort agissante.
  • 107. Campoan urso, Etxean bele.
  • 107. Il est gay comme une colombe hors de la maison, & triste, comme un Corbeau, dans la maison.
  • 111. Desdixatuac estu adiskideric bere molsas berzeric.
  • 111. Le malheureux n’a point d’autres amy que sa bourse.
  • 147. Eroria borrokara
  • 147. Celui qui abattu, demande encore à luicter.
  • 178. Gandeleru hoz, negua boz: Ganderalu bero, negua Pascos guero
  • 178. La Chandeleur froide marque un bon hyver; La Chandeleur chaude menace d’un hyver après Pasques.
  • 213. Has nasac egunco araguias, azoco oguias, eta xasco arnoas, eta Axeterrac bihoas.
  • 213.  Nourris moy de la chair d’auiourd’huy, du pain d’hier, & du vin de l’année passée, & ie diray adieu aux Medecins.
  • 214. Haurrac hasi, nekeac hassi.
  • 214. Au moment que les enfants sont achevez de nourrir, nos peines & soucis commencent à venir.
  • 225. Hegoa iduri da emasten gogoa.
  • 225. L’esprit des femmes est leger, comme le vent de midy.
  • 282. Isana isen gaiza.
  • 282. C’est un mauvais nom que celuy d’avoir esté, & ne l’estre plus.
  • 285. Itsassoac adarric ez.
  • 285. La mer n’a point de branches,  à quoi on se puisse prendre quand on se noye.
  • 297. Lan lasterra, lan alferra.
  • 297. Un travail fait à la haste, est un travail inutile.
  • 308. Maiatz eurite, urte oguite.
  • 308. May pluvieux, l’année abondante en grains.
  • 311. Mandoa nor duc aita ? Bortuco behorric ederrena ama.
  • 311. Mulet qui est ton père ? la plus belle jument qui soit en tous les monts-Pyrenées, est ma mere.
  • 322. Naguia beti lansu.
  • 322. Le paresseux fait tousiours l’occupé.
  • 335. Nic xoriac otseman, hic atzeman.
  • 335. I’ay chassé les oiseaux, & tu les a pris.
  • 337. Non fida, han gal.
  • 337. On se perd souvent par celuy duquel on se fie.
  • 342. Odolac su gabe diraqui.
  • 342. Le sang boüillit sans feu, c’est lors qu’on a du ressentiment de l’injure faite à quelqu’un de son sang ou parenté.
  • 357. Oiloac eta emasteac galtzen’tu sobera ebilteac.
  • 357. Les trop longues promenades, perdent les poules & les femmes.
  • 358. Oilo ebildari, axeriaren ianhari.
  • 358. Poule promeneuse deviant la proye du renard.
  • 366. On-gosseac guicon bat hilic ihes seguin elica-barnera, eta esta gueros hantic atera.
  • 366. L’avarice ayant tué un homme se refugia dans l’Eglise, & elle n’en est pas sortie du depuis.
  • 382. Otsoa artzain.
  • 382. Le loup est le gardien des brebis.
  • 388. Otsoac eta horac ahunsaren araguias bake.
  • 389. Le Loup & le chien s’accordent aux despens de la chevre, qu’ils mangent ensemble.
  • 394. Otso larruric iauns estesala, ensun nahi espaduc otsoa isala.
  • 394. Ne te couvre pas de la peau du loup, si tu ne veux pas estre reputé loup.
  • 412. Sua esta hain barna eguiten non esten kea campora ialguiten.
  • 412. Le feu ne se peut faire en un lieu si creux, que la fumée n’en sorte.
  • 430. Sein da orotaco aberatsena ? bere doias gogobetatzen dea.
  • 430. Lequel est le plus riche de tous ? C’est celuy qui se contente de ce qui luy faut iustement.
  • 446. Tontoac se daqui eguiten ? onsa eguinaren deseguiten.
  • 446. Que sçait faire le lourdaut ? il sçait deffaire ce qui est bien fait.
  • 453. Unsi gaxtoa da, galtzen duena arnoa.
  • 453. C’est une mauvaise vaisselle, que celle qui corrompt le vin.
  • 475. Ustea, esta iaquitea.
  • 475. Opinion n’est pas science.
  • 481. Ximinoac gora iganago-eta uskia agueriago.
  • 481. Le singe tant plus il monte en haut, tant plus il montre son cul.
  • 490. Barnea harro duen Alcateac astaparretan ditu legueac.
  • 490. Le Iuge qui à l’âme tachée, tient les loix entre ses grifes [C'est-à-dire qu’il les renverse & les déchire selon qu’il luy plaist].
  • 504. Esiaquinaren iaquitea, onsa erranaren huts-eristea.
  • 504. La science de l’ignorant, c’est de reprendre les choses bien dites.
  • 524. Hoguei urtetan dues estena, hoguei eta hamarretan estaquiena, eta berrogueietan estüena da iagoiti estatena, esta quiqueena, eta estuqueena.
  • 524. Celuy qui à vingt ans rien n’est, à trente ne sçait, & à quarante n’a, iamais ne sera, ne sçaura, ny n’aura.
  • 535. Sursai oroc adar eihar.
  • 535. Il n’y a arbre qui n’ait quelque branche seiche.

Obraren bigarren partea Oihenarten olerki bilduma batez osatua da, gaztetan idatzi zituenak baita ere berriagoko batzuk. Erabiltzen duen hizkuntzak, euskara zahar batean oinarrritua baina idazkera modernoago baten entseguz eta neologismoz apaintzen duenak, idatzietan ezartzen duen dikotomia ongi itxuratzen du: ohiduren errespetu handi bat eta izpiritu kuriosa, berritzaile eta libertinoa(2).

 

Baionako Mediatekako alea

Obraren lehen argitalpena, 1657akoak, ez du ez argitaletxe ez inprimategi izenik ematen. Seinale bat, Julien Vinson-ek bere Essai d’une bibliographie de la langue basque (1891) obran zion bezala, "liburua ez zela salgai ezarria izan eta ale kopuru biziki ttipian inprimatu zela, Oihenartek bere lagunei zabaldu zuena". Arrarotasuna zergatia hau liteke.

Iduri luke liburutegi publikoetan bi ale baizik ez direla ezagunak : bat BnFan, haren bertsio numerikoa HEDATUZ webguneak zabaldu duena, eta bestea Baionako mediatekan, Baionako autore eta legelari zen Jules Balasque jaunak "ikazkin baten bizkar saskian" atxeman omen zuena, eta mediatekari eskaini ziona 1856an. Liburua, aratxe larruzko paper zuri gogorrez josia, ez da arras osoa erran zaharren partean, baina Pariseko alea baino orri gehiago ditu olerkien partean. Eskuzko zuzenketa eta zirrimarrak baditu bigarren parte honetan; izan daitezke Arnaut Oihenart-ek berak eginak. Filologo eta Erdi-aroan aditua zegoen Francisque Michel-ek bi ale ezagunak konparatu ahal izan ditu eta Baionakoan paper zatiak kolatu ditu, non berrezarri duen jatorrizko testua, orri eta iskin bat eskas zen aldi oro, baita ere esku batek olerki batzuen koplak marratu (ukatu?) zituen lekuetan.

Dokumentua sarean

Dokumentuaren bertsio numerikoa Bilketan aurki dezakezu helbide honetan: http://gordailu.bilketa.eus/notice.php?q=id:120133

Bibliografia

Oihenarten argitalpenak

-          Déclaration historique de l'injuste usurpation de rétention de la Navarre par les Espagnols, 1625 [Oihenarten gain emana]

-          Navarra iniuste rea, sive de Navarrae regno contra ius fasque occupato expostulatio, 1625 [Oihenarten gain emana]

-          Notitia utriusque Vasconiae, 1656

-          Les proverbes basques recueillis par le Sr d'Oihenart. Plus les poesies basques du mesme auteur, 1657

-          Art poétique, 1665

Oihenarti buruzko zenbait argitalpen :

-          A. d’Oihenart historien : aspects de son profil social, politique et culturel, Manex Goihenetxe, Iker, Euskaltzaindia, 1994

-          Jainkoa eta jainkotiarrak Oihenart-en atsotitzetan, Jean Haritschelhar, Iker, Euskaltzaindia, 1992, pp.195-205

-          Oihenarten amodiozko poesien azterketa konparatiboa, Aurelia Arkotxa, Iker : Oihenarten Laugarren Mendeurrena (1992) - Cuarto Centenario d'Oihenart (1992) - Quatrième Centenaire d'Oihenart (1992), Euskaltzaindia - Académie de la langue basque, 1994, pp.401-450

-          Euskal Herria Oihenarten atsotitz eta errefrauetan, Jean Haritschelhar, Euskera, 1989, pp.549-561

-          Emaztea Oihenartek bildu atsotitzetan, Jean Haritschelhar, Iker, Euskaltzaindia, 1994, pp.273-294

Auñamendi entziklopediak Oihenarti buruzko bibliografia labur bat aurkezten du: http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee78447/103503

 

(1) Euskatzaindiak finkatutako grafia. BnFak Arnauld Oihénart atxikitzen du, eta izen horren grafia maiz aldatu da, baita ere beraren inprimatutako lanetan. Aurkitzen dira Arnauld d'Oihénart, Arnaud d'Oyhénart, Arnaud Oihenart, Arnaud d'Oïhenart, Arnaud d'Oyhenard, Arnaldus Oihenartius, Arnaldus Oihenartus, Arnold Oihénart edo Arnaldo Oihenarto.

(2) Libertino hitza zentzu historikoan ulertu behar da. Ikus horri buruz Manex Goihenetxeren artikulua A. D'Oihenart historien: Aspects de son profil social, politique, culturel (« […] ces érudits libertins s'illustrèrent par le refus du principe d'autorité et de tradition dans le domaine scientifique, par la dénonciation de l'ignorance et de la crédulité, par le développement de l'esprit de critique et d'interrogation […] »). Eskuragarri euskaltzaindia-ren gunean.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Gure hautaketa