Aurelia Arcocha-Scarcia autorearen baimenarekin argitaratua. Artikulu hau Hervé Lieutard eta Marie-Jeannne Verny zuzendutako L'Ecole française et les langues régionales, Presses universitaires de la Méditerrannée, bilduma agertu zen 2007an. - http://books.openedition.org/pulm/892

 Le corbeau et le renard  Belia eta hacheria Belea eta acheria

Maître corbeau, sur un arbre perché,
Tenait en son bec un fromage.
Maître renard, par l'odeur alléché,
Lui tint à peu près ce langage :
Hé, bonjour, monsieur du Corbeau!
Que vous êtes joli ! que vous me semblez beau !
Sans mentir, si votre ramage
Se rapporte à votre plumage,
Vous êtes le phénix des hôtes de ces bois.
A ces mots le Corbeau ne se sent pas de joie;
Et, pour montrer sa belle voix,

Il ouvre un large bec, laisse tomber sa proie.
Le renard s'en saisit, et dit : Mon bon monsieur,
Apprenez; que tout flatteur
Vit aux dépens de celui qui l'écoute:
Cette leçon vaut bien un fromage sans doute?
Le Corbeau, honteux et confus,
Jura, mais un peu tard, qu'on ne l'y prendrait plus.

Zuhain baten kukulan jaririk,
Bele jauna zagon gaznabat moskoan.
Hacheri jaun usainaz deithurik
Ghelditu zen zuhainaren ondoan.
Hitz hoiek diotzu hegaltariari :
Egun hon, agur, gure jaun beliari!
Zoin pollit, zoin eder denl!
Eghiazki, zure botzak zaiaren
Balinbadu iduria,
Bortutan diren ihizi ederrenen
Zu zira erreghia.
Beliak, hitz hoietzaz hanturik,

Bere botz ederra erokutzi nahidu;
Mosko handibat zabalturik,
Gazna lurerat uztendu.
Hacheriak, gazna atzamanik,
Beliari erran zuen ordian :
Jakinzak, jauna, lausenkaria
Hari beha denaren khostuz mundian,
Bethi danik izan dela jankidia.
Ene lezioneak, arauz, balio dik
Gaznabat segurki.
Bere tontokeriaz ahalketurik
Beliak, berantchki,
Zin eghin umen zuen
Ghehiago ezutela atzamanen.

Musde bele cegoen haritz tontorroan,
Haidorric çaducala gasna bat mokoan,
Aldiz acheri Yauna goizdanic yaikia,
Cebillan non eraiki bere gosaria.
Usaiñac sudurra yo dioeneco,
Bele gasna-dunaz ohartu deneco,
Egun on, Yaun bele, maltçurrac diotço:
çoin çure ikhusteac gaur demaitan placer!
Nere beguietan ala, baitçare eder
Eguiaz haiñ eder balitz çure canta.
Nola baita çure luma distianta:
Oihan hautan segur ez laite garabic,
Abere ez hegaztin, acinda ez choiriric
Ederrez çurekin iharduc lironic.
Elhe legun hautaz hacia gucia,
Senti du beleac cantatu nahia:
Mokho beltz çabala dueneco ideki,
Gasna badoaco lurrerat itçuri.
Erne horren beira çagon acheria.
Segura içaiteco bere ase-aldia,
Ez balitz belea içatu hain gaiço.
Acheriac eguiñ etçukeien frico.
     Harc urriki baçukeien
     Ciñ ere eguiñ omen çuen
     Berriz etçutela
     Atcemañen horla.

Oy! cembat mundu huntan oiñ bitaco acheri,
Bele gaiçoen gostuz ohi diren bici!
Bethi da lausengaria
Entçuillen gostuz hacia.

La Fontaine 1668  Archu, 1848  Goyetche, 1852

 

1833ko ikaskuntza publikoari buruzko Guizot legearekin, haur bakoitzak "frantses hizkuntzaren elementuak", hots ortografia eta gramatika, ikasi behar ditu. Guizot legea aplikatu nahi duten eskoletako irakasle eta ikuskariak desafio didaktiko eta pedagogiko nagusi bati aurre egin behar diete: nola legearen betebeharrei erantzun Frantziako eskualde anitzetako haurrek ez dutelarik frantsesa ez ulertzen, ez mintzatzen? Nola legeak eskatzen dituen oinarrizko jakitateen jabetzea antolatu maisuek ez dutelarik material pedagogiko egoki bihirik beren esku?

Alegiak, Europa mendebaldeko irakaskuntzan ohiduraz helburu didaktikoekin baliatuak, erantzun bat ekar dezake, lurralde hizkuntzazko itzulpenen bidez. Frantziako Euskal herrian, Jean-Baptiste Archu, sortzez xiberotarra, zuzenki hunkia da, alde batetik La Réole-eko lehen mailako eskolan errienta eta ikuskaria baita, eta bestalde euskaltzalea baita. 1848an, La Réole-en, argitaratzen du La Fontaine-en 50 alegien hautaketa baten euskarazko itzulpena, frantsesezko testua parean ezarriz. Lau urte berantago, 1852an, Martin Goyetche, Lapurdiko itsasertzeko herriko Urruñako erretoreak, La Fontaine beraren 150 alegiren euskarazko itzulpena argitaratzen du, frantses testua ager arazi gabe. Beste corpus nagusi bat La Fontainen 27 alegi eta Florian-en 110 alegien euskarazko itzulpenaz osatua da, gaur egun BnFan atxikia, eta oraindanik argitaratu gabea.

Archuk alegia tresna pedagogiko ideala gisa kontsideratzen du, baimentzen baitu, jatorrizko testua euskaraz itzulpenari esker (alegia frantsesez da), jatorrizko testua xede testua bilakatzea: irakurle euskaldunak, izan dadin ikasle gazte edo heldu, euskaraz itzulitako testutik abiatzen da, euskarazko bertsioaren parean ezarritako La Fontaine-en frantsesezko alegiara igotzeko2.

Goyetchentzat, bestelakoa da. Nahiz eta filiazo bat aldarrikatzen duen Aitcin-solhasac publicoariizeneko hitzaurrean, Archuz bereizten da bere obra elebakarra baita, barne diskurtso linguistiko batekin: jatorrizko hizkuntza eta xede hizkuntza bateratzen dira, jatorrizko frantses testua desagertzen da, euskarazko testuak soilik balio du bere euskalkian, lapurtera. Guizot legea ez da aipatua, frantsesaren ikasketa ez autorearen helburuetarik. Alta, ondoko lerroek bi alegilarien egoerak hastapenean iduri baino hurbilagoak direla erakutsiko dute.

Archuren alegi elebidunak

1848an, Jean-Baptiste Archuk argitaratzen du Choix de fables de La Fontaine traduites en vers basques La Fontainaren aleguia — berheziak, neurt-hitzez franzesetik uskarara itzuliak izendatutako obra, euskal ortografia nzio batzuk, Introduction à la langue euskarienne (euskal hizkuntzari sarrera bat) eta hiztegi bat edukitzen dituenak ere. 1855an Grammaire basque — française à l’usage des écoles du pays Basque par Jean-Baptiste Archu Inspecteur primaire et Officier d’Académie — Uskara eta franzes gramatika ondotik agertuko zaio, non aurki daitezken Sujets à traduire (itzultzeko gaiak) eta hiztegi bat. Obra berrantolatua izanen da eta berrargitaratua 1868an Grammaire bilingue française et basque — Bi mihiren gramatika uskara eta franzesa izendapean.

Archu Le corbeau et le renard Belea eta Hacheria

Le Corbeau et le Renard — Belea eta Hacheria. WM. 242 Baionako mediateka

 

Uskal Herriari atalean Archuk diolarik:

Uskal Herriari.

Igorten dautzut, herri maitia,
Ghezurtto batzu, hau da eghia,
Zure haurren tchostatzeko,
Menturaz hen skolatzeko.
         Tchostatzia,
         Skolatzia
         Hanitz alditan
         Ber thokietan
         Egoten dia.

Eufemizaziotik at joatea egokia da,eta alegiaren azken eginkizuna ez dela jokoa baina jokoaren bidezko heziketa ulertu behar da.

Bizkitartean, Préface — Aitzin-Beghi hitzaurrea irakurri behar da, La Fontaine-en alegien euskaratzera bultzatu duena ulertzeko:

  • La Fontaine frantses autore enblematikoaren obra euskaldunen artean ezagutarazi;
  • frantsesez alfabetizatua ez den irakurle heldu euskaldunak La Fontaine-en testuen "filosofiaz" hurbiltzen lagundu, itzulpenari esker, eta "frantses hizkuntza ikasteko gogoa sortu";
  • Obra elebidun egokien bidez, frantsesez alfabetizatuak ez diren heldu euskaldunak frantsesaren ikasten lagundu;
  • Guizo legea aplikatu, material pedagogiko elebiduna ekoiztuz, frantsesez alfabetizatuak ez diren haur euskaldunek hizkuntza horren erabilera lor dezaten;
  • ikasleei lehen obra pedagogiko bat eskaini.

"[...] La Fontainaren aleghia zembaiten Uskurara itzulzian, ene lehen atsia izan da, Franzia guziak alchatzen duen ghizon horen ohizpenanaren alchatzia Uskal-herriaren erdian. — bigherrera aldiz, ene Herritaren gogoaren deitzea aleghiatsu paregabeko horen lanetara; lan hoien zenzu eta zuhurtze handiaren her honkierazitea ; holachet franzes minzagia ikhas ahal dezeteh aisago.

Hortako zerbitzalu niz La Fontainaren lanaz. Hau da obra honen iruzkibeghia. Honen itzalian ezarri ditut ene uskarazko neurt-hitzak.[...]

Franzian nahibada sorthurik diren, badire hanitz Bortu iphar aldeko izkerrian zoinek bere anaien, bere aitzindarien minzagia enthelegalzen eztutenak. Nolaz hori? —Zeren eztuten bi minzagetan izkiribaturik diren libururik.

Erranen daute, arauz, Errearoaren 1833 eta 28-ko legheak zabaltu duela muga berribat ikhastarzunari, eta uskal-herriko ikhaserazlek behar dutela bere skolierer franzesa erakutzi. — Behar bada bai. — Bainan nola erakhuts ahal diote? — Eztute uskaldun eta franzes gramatikarik, eztute-uskaldun eta franzes hitzteghirik.

Eghia da edireiten direla uskal-herriko skoletan hitz batzu uskaraz eta franzesez, franziako conjugazioniareki. Hatu hoieki dute oraiartino ikhassi behar ukhen franzesa Etcheparen, Oihenarten, Spondaren, Belaren, Garaten, Harisperen, Dassanzen herritarrek. - Oi zoin hurrun den hitz bakant batzuen jakintazunetik hitzen minzatzeko behar bezala jostiala!

Uskal-herriko haurrek beharlukele, hola da ja ene ustea, habil-enekinkobat, gramatikabat, zoinekin ikhas ahal dezen berek Franzes hitzkuntza. Gramatika hori haur hoien eskuetara hel artino, uste dut aleghia igorten deitzedan hoiek aisaeraziren dereiela Franzesaren ikhastia. [...] "

 

Goyetchen euskarazko alegiak

1852 urtean, Martin Goyetchek baionan La Fontainen alegien euskarazko itzulpenak, Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac,argitaratzen dituelarik, Archu ez bezala frantsesezko jatorrizko testua parean ezarri gabe, bere helburuak argiki adierazten ditu Aitcin-solhasac publicoari hitzaurrean:

  • irakurleari alegien lapurterazko itzulpena bat eskaini,edo bestela errana, Archuren zuberera3 edo Iturriagaren gipuzkera4 ez den euskalki batean. Goyetchen helburua lehenik linguistikoa da: Archuren itzulpen egitasmoaren handiagotze bat. Bera dohainak umorea eta ukaezinezko alde epikurear batekin erakusten ditu ariketa sukaldaritza errezeta landu bati parekatzen duelarik:
"Duela cembait dembora eracurtcearekin bi fable multço, bata Suberotar Yaun batec, bertcea Guipuzcoaco Yaun Aphez batec berxutan publicatuac : ethorri citçaitan guticia Laphurdico hitzcuntçan lan beraren eguiteco ; ez hec baino hobeki eguin beharrez segurki ; baina bertcela, eta Laphurdico mintçoaren arabera. Hala nola ecen, plat bera içan baidaiteke hirur cocinerez diferentki aphaindua, eta guisa bacotchac baidituzke bere çaleac eta yaleac : hala orobat liburu berac hirur escribatçaille diferentez landuac eta moldatuac, badituzke publicoan eracurtçaille gustu diferentetacoac."
  • "expurgatuz5" eraiki. Martin Goyetchek autoreari adierazten du (Archuk berdin egin zuen baina azaldu gabe), La Fontaine-en alegien artean hautaketa bat egin duela, baztertu dituela "arinscoac", eta moralki fidagarriak zirenak baizik ez dituela itzuli:
"Bertce alde, Lafontenen fabledeguian ez dut ixurat eta ahurca hartu, aitcitic ikhusiz, miratuz eta berechiz. Lafontene gaiçoac nahastatu ditu bere fabletan asco arinscoac, legarxuax eta izpirituaren harrotcera eta bihotcen asaldatcera daronxaketenac : hec utci ditut bazterrera."
  • Iraultzaren aurkako postura nostalgiko bat defendatu. Irizpide hau garbiki agertzen da oharren bidez, eta itzultzailearen agerraldietan. Gainera, Goyetche "itzultzaile" gisa kontsideratzea murritzaile liteke. Gertatzen zaio La Fontaine-en eta bereziki Florian-en testua osoki eraldatzea, hipertestu bat bilakarazteko, Biaya, Florian-en Voyage alegiaren euskarazko egokitzapenean bezala. Luzetasun horiek bilakatzen dira, xede hizkuntzara egokitzapen prozesuaren bidez, hipotestuaren handiagotze batzuk, para-diskurtso bat. Beste adibide bat badaukagu Filosofoa eta Gau-aiñhara, Florian-en Le philiosphe et le Chat-huant euskarazko egokitzapenaren lehen oharrean.
"Florian hemen duda gabe mintço da Filosofia eguiazcoaz ceina ez baita bertceric baicen Ebanyelioa ; Filosofo eguiazcoa eta Christau ona dire biac bat. Ecen bertcelaco Filosofoac çoin gocho eta maltcho diren, hirurhogoi urthe hautaco errebolucione odolxuec eracuxten darocute."
Goyetche
Goyhetche 1851-1852. Trad. Fables de Florian. ms 162 Fonds Celtique Basque BNF Richelieu Paris. Argazkia AAS BNFeko mikrofilmetarik

 

  • Tresna pedagogiko bat eskaini. Pentsa daiteke Goyetchek gogoan zuela berak - edo beste batzuek - La Fontaine-en edo Florianen alegien bere itzulpenak baliatuko zituela lehen mailako irakaskuntzan, bereziki begiratzen baditugu ulermena errazteko gehitu dituen oharrak orrialde ertz edo behereko partean. Baina bere garaikideko baten bertsozko lanak, alderantziz, haren dohainak jakin gabeak egon zirela bere sorterrian erakusten du:
Jende hoberena da hango populua./Lumako ere badu seme bat hautua ;/Goietxen alegiek buru seinatzen,/Damurik ez direla perla hoik prezatzen !/Eskalduna ez balitz den bezen gibela,/Hetan den gatza luke bilduren bertzela.

 

Ondorioz

Archu eta Goyetchentzat, alegiaren interesa ez da "osoki ludikoa"; Erran dezakegu, Genette-ekin batera, "hemen hipertstua, edozein izan etxekotasun eta alaitasun ñabardurak, testu seriosa da: ororen buru alegia genero didaktiko eta moralizatzailea da, nahiz eta bera "moralitatea" maiz errealismo aski pragmatiko bat den." (Genette 2000 [1982] : 374)

Archu, errienta laiko eta Hezkunde Nazionaleko ikuskaria, pedagogo profesional gisa ari da, irakaskuntzari buruz Errepublikaren lege berrien aplikapena erraztu behar duen funtzionario gisa. Helburua obraren hartzaile izan daitekeenak formatzea du: lehenik Frantziako Euskal herriko irakasleak eta ikasleak frantsesaren irakaspen eta ikasteari dagokionez; bigarrenik 19. mendeko irakurle jantzia, euskaldun ala ez, exotismo fama duen euskara bezalako hizkuntza batez interesatua.

Goyetchek, inoiz Frantziako garaiko hizkuntz edo pedagogia testuingurua edo Guizo legeari inoiz erreferentziarik egin gabe, "itzulpen - estilo ariketaz" at, beste helburu didaktiko sakonago bat bere buruari finkatu dio: La Fontaine-en eta Florian-en hipotestua handiagotu, alegi "arinez" lehenik garbiturik, irakurleari buruz duten helmen moralizatzaile eta eraikitzailea.

Kopia bat, eskuizkribu anonimo batean, seguraski 19. mende bukaerakoa, Baionako diozesako artxibategian atxikia da eta erakuts lezake Goyetchen Florianen alegien itzulpenek entzuleak ukan litzakela. Beste kopia batzuk izan al ote dira ? Inguruetako parroki lapurtarreko eskoletako ibiltzeraino, nahiz eta Hiribarren lekuko idazlearen lekukotasunak haien harrera arazotsu izan zela pentsarazten bagaitu ere? Galdera irekia da.

Badaezpada ere, 1848 eta 1852an inprimatutako obrak helduendako baliatuak izan zitezkeen arrazoi desberdinentzat: frantses hizkuntzaren ikasketa ludikoa eta eraikitzea (Archu), euskarazko eraikitze ludikoa (Goyetche, Archu), euskararen ikasketa edo hobetzea (Archu, Goyetche). Jakin gabea gelditzen da zein izan den garaiko gizartean izan duten harrera, maisu eta ikasleen egunerokotasunean, adibidez.

Goyetche copie
Goyhetche, c. fin 19e. Trad. Fables de Florian. Ms Fonds Lafitte, eskuzko kopia anonimoa. Baionako diozesako artxibategia. Argazkia AAS.

 

Dokumentu numerikoak

 

Bibliografia

Lotutako funtsak::

  • Bibliothèque nationale de France, site Richelieu
    • Fonds Celtique & Basque no 162 (FCB 162) : Florianen Fableac Goyhetche Apheçac franxesetic escoarara pherxutan itçuliac.
    • Fonds Celtique & Basque no 163 (FCB 163) : Fables de Lafontaine en labourdin par l’abbé Goyhetche.
  • Baionako mediatekako artxiboak :
    • Sur Jean-Baptiste Archu : WM-242 (CDF 1848) ; WP 300 (Grammaire... 1858) ; LAF. 3176 (Grammaire... 1868).
  • Baionako diozesako artxiboak (Fonds Lafitte) :
    • copie anonyme et non datée du FCB 163 de Martin Goyhetche.

 

oharrak

1 Artikulu honek 2003an argitaratutako « Manuscrits relatifs aux fables de La Fontaine et de Florian traduites et adaptées du français au basque labourdin par Martin Goyhetche (1791-1859) » izeneko beste artikulu bat osatzen du, zeinera irakurlea igortzen dudan (www.iker.cnrs.fr/Lapurdum/Lapurdum8.htm).

2 Parte hartu du, 1847an, itzultzaile gisa, Bernard Dechepareren Linguae Vasconum primitiae (1545) obren argitalpenean (Arcocha-Scarcia 2005).

3 Ala ere, oharra egin behar da Archu, nahiz eta leku handia egiten dion, ez dela stricto sensu zubereran mugatzen. Frantziako Euskal herriko ikasle guziak ditu xedeko, edozein izan dadin haien euskalkia (Gomez, 1990, 15).

4 Agustín Iturriagak, sortzez Euskal herri penintsularrako Hernanikoa, eta iduriz ezaguna da lapurdin (Orpustan 1996 : 176), 1842an Fábulas y otras composiciones en verso bascongado, dialecto guipuzcoano, con un diccionario vasco-castellano de las voces que son diferentes en los diversos dialectosagerrazi zuen. Félix María de Samaniego (Biasteri, 1745-1801) alabesaren 50 alegiren egokitzapenak edukitzen ditu, 1781 gazteleraz Bergarako Real Seminario Vascongado de los Amigos del País-eko ikasleentzat agertutako Fábulas morales-eko 152 alegi eta bertsozko beste zatien artean hautaturik.

5 "Expurgazioak, "bertsio garbituak" sortzen dituenak, besteak beste ebakitze mota bat da (anputazio masibo edo inausketa barreiatu baten bidez): murrizketa bat da helburu moralizatzaile do eraikitzaile batekin, maiz ere ad usum delphini. Ez dira kentzen soilik irakurle gaztea enoazten ahalko lukeena edo haren gaitasun intelektualak gain ditzakenak, baina ere, eta bereziki, haren inozentzia "asaldatu", "hunki" edo "arranguratu" lezakeena, hots, maiz zenbait denborako ken nahi geniozken informazio batzuk eman litzaketenak : bizi sexualari buruz, bistan dea, baina beste errealitate batzuei buruz ere (gizia "ahuleziak"), non ez den presarik haren abisatzeko eta hari ideia emateko." (Genette 2000 [1982] : 330-331).

6 Genettekadierazi zentzuan: "hipertestu deitzen dut lehenagoko testu batetarik eratorritako testu bat eraldaketa bakuna baten bidez (hemendik aitzina eraldaketa baliatuko dugu laburzki), edo eharkako eraldaketen bidez: imitazioa erranen dugu."(Genette 2000 [1982] : 16). Baita ere: "... hipertestualitatea. Horren bidez adierazi nahi dut edozein harremana B testu bat (hipertestua deituko dudana) aitzineko A testu bati (deituko dudana, dudarik gabe, hipotestua) lotzen duena, eta zeini tsertatzen zaioan komentarioa ez den molde batez." (op. cit., 13).

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Gure hautaketa