Jean-Baptiste Kamusarri (1815-1842)

Né le 17 février 1815 dans une maison de la rue Pocalette à Ciboure, Jean-Baptiste Camoussarry perd son père, marin, très tôt – à l’âge de deux mois – suite à un accident de pêche. Destiné à la prêtrise, il est ordonné par Mgr Lacroix, évêque de Bayonne, le 22 décembre 1839. Il enseigne ensuite quelques temps au Petit séminaire de Larressore, avant d’être nommé vicaire à Saint-Jean-Pied-de-Port en octobre 1839. Sa santé précaire l’oblige toutefois à abandonner son ministère et à se retirer chez sa mère, à Ciboure, où il meurt de la tuberculose le 21 août 1842, à l’âge de 27 ans.

1815eko otsailaren 17an sortua, Ziburuko Pocalet auzoko etxe batean, Jean-Baptiste Kamusarrik mariñela zen aita galdu zuen biziki goizik -  bi hilabete zituelarik – arrantza ezbehar baten ondorioz. 1839ko abenduaren 22an, Baionako apezpikua den Lacroix jaunak apez ordenatu zuen. Segidan, zenbait denboraz Larresoroko seminario ttipian erakatsi zuen, Donibane Garaziko bikario izendatua izan aitzin, 1839ko urrian. Baina, bere osasun ahularen  gatik, kargua utzi beharizan zuen eta bere amaren etxera, Ziburura, itzuli zen, eta han hil, tuberkulosiak eramanik, 1842ko agorrilaren 21an, 27 urtetan.

Olerkari gisa, guti idatzi du (ezagutzen dizkiogu 21 olerki), baina eragin handia izan du autore belaunaldi berri batentzat. Larresoroko seminarioan etorkizun handiko bi gazteei erakatsi izan du: Joan Batista Elizanburu 1855, 1858, 1862 eta 1866ko Lore-jokoen irabazle, Ikusten duzu goizean kantuaren idazlea…) eta Grazian Adema Zaldubi (1873ko Lore-jokoen irabazle, Gauden gu euskaldun kantuaren idazlea…). Ikasle horiek, eta beste batzuek, Kamusarriren obrak atxikiz, kopiatuz eta transmitituz, ahanzpenetik salbatu dute, eta 2006 urtea arte beha egon behar izan da egiazko argitalpen baten ikusteko (Poema minberak, Hiria argitaletxea).

Jean-Baptiste Kamusarriren eskuizkribuak

Baionako Euskal Museoko dokumentazio zerbitzuak obra horren parte bat biltzen duten hiru eskuizkribu baditu, horietarik bi Bilketaren bidez numerizatuak izan direlarik: Poésies basques de M. Camoussarry eta [Poésies en euskera] Pour Monsieur Barnetche. Lehena, Jean Haritschelharren arabera, autorearen eskutik egina izan daiteke, eta bigarrena hil ondoko kopia bat. 17 olerki agertzen dira eskuizkribu bakoitzean, baina hamabost bietan dira. 19 olerki desberdin beraz, zeinei – Kamusarriren obra osoaren itzulia egiteko - gehitu behar den zaizkien hiru olerki Piarres Lafittek Herria astekarian ager arazi zituenak 1963an: Mariñelaren kontrapasa, Amets-herria eta Anaiak bezala.

« Poésies basques de M. Camoussarry » eskuizkribua

Bildumako 17 olerkietatik, 11 osoki elizakoak dira, ongia gaizkiaren kontrako borroka errepikatuz, baita garbitasunaren ideala. Bi testu kantu epikoak dira, Baigorriko Harispe napoleondar jenerala eta Zegamako Zumalakarregi jenerala karlistaren omenez, Euskal Herriaren, fedearen eta kontserbatismoaren defentsan erakutsi duten engaiamendua goraipatzen dutenak. Olerkietarik bat (Basa-koplariari) bertsolari batzuen kontrako eraso bortitza da, eta beste hiruek, erromantismoan gehiago oinarrituak,  osasun txarreko umezurtz horrek zuen heriotzaren obsesioa agerian ezartzen dute:

Menditik nola doha

 Menditic nola doha Ura itsassorat; Hala ni banioha Lasterca tombarat, Acabo da acabo Neretçat denbora Banoa Seculaco  Hillen herritara

Menditic nola doha
Ura itsassorat;
Hala ni banioha
Lasterca tombarat,
Acabo da acabo
Neretçat denbora
Banoa Seculaco
Hillen herritara

Comme de la montagne
L’eau descend vers la mer;
Voilà que moi je vais
En courant vers la tombe,
Le temps pour moi
Est terminé
Je vais pour toujours
Au pays des morts

Bildoxari oxoa
Nola çaio lotcen
Arranoac urçoa
Nola baitu harcen;
Hala nau herioac
Cruelqui sesitcen
Oi ene heiagorac
Ez du ez hunkitzen

Comme le loup
S’empare de l’agneau
Comme l’aigle
attrape la palombe ;
C’est ainsi que la mort
Me saisit cruellement
Oh ! mon cri
Ne la touche nullement

Sur la mort d’un ami

 Hemeretci urthiac ez ditut oraindic Eta hurbildua naiz hobiat jadanic O ene Jauncoicoa, hauche da lastima! Horren laster ustia aita eta ama!

Hemeretci urthiac ez ditut oraindic
Eta hurbildua naiz hobiat jadanic
O ene Jauncoicoa, hauche da lastima!
Horren laster ustia aita eta ama!

Je n’ai pas encore dix-neuf ans
Et je suis déjà proche de la tombe
Oh ! Père très haut, quelle peine !
D’abandonner si tôt père et mère !

Osasun handi batez beti lagundua,
Aurpegiaz ederra, oroz maithatua
O ene jaungoicoa, etc (comme en haut)
Colpesco herioac tombarat narama.

Toujours favorisé par une bonne santé,
Beau de visage, aimé de tous
Oh ! Père très haut, voici toute la douleur !
La mort subite m’emmène à la tombe.

Ene liraren auhenak

 Oraino deusec bidean Ez nindun trabatu, Ez dut ene ixassoan Arrocaric aurkitu Helas! Orai naicenean Porturat Allegatu, Behar naiz ni uhimpean Uhimpean funditu

Oraino deusec bidean
Ez nindun trabatu,
Ez dut ene ixassoan
Arrocaric aurkitu
Helas! Orai naicenean
Porturat Allegatu,
Behar naiz ni uhimpean
Uhimpean funditu

Jusqu’à présent sur ma route
Rien ne m’avait entravé,
Je n’ai pas croisé
De rochers dans mon océan
Hélas ! maintenant
que j’arrive au port,
Je me vois périr
Périr au fond de l’eau.

Harat hunat hegaldatcen
Ikus çaçu paluma
Maiteki pasca bilhatcen
Bere umentcat ama
Loxaric, beldurric gabe
Hor hemenca dabilla
Ez du gogoan deus ere
Baicen bere familla

Regardez la palombe
Volant de-ci de-là
Cherchant avec amour de la nourriture
Mère pour ses enfants
Sans honte, sans peur
Elle va de-ci de-là
Et n’a rien d’autre en tête
Que sa famille.

Gachoa ceru goratic
Miruac ikusi du;
Haren astaparretaric
Norc, oi norc kenduko du.
Yadan airean behera
Tiroaren pareco
Hegastin tzarra gainera
Gachoari dohaco.

Le Milan a vu la malheureuse
Du haut des cieux ;
Qui, Oh, qui la soustraira
A ses serres.
Déjà, plongeant dans les airs,
Tel un coup de feu,
L’affreux volatile
Est sur la malheureuse.

« [Poésies en euskera] Pour Monsieur Barnetche » eskuizkribua

Bigarren eskuizkribua hil ondoko bilduma bat da. Idatzitako ohar batzuk hori argi eta garbi uzten dute (« composé en janvier 1842, il meurt le 21 août de la même année » (“1842ko urtarrilean idatzia, hil da urte bereko agorrilaren 21an”)). Biltzen dituen 17 olerkietarik, bi baizik ez dira lehenean agertzen. Horiek dira Alexisen heriotza, heriotzari buruzko elkarrizketa bat bi artzainen artean, eta Eskatima bat Garazin, lekuko bi jaunttoen arteko auzi baten kronika.

Beste testuak bi bildumetan agertzen dira, baina gehienetan forma desberdinetan.  Aldaketak ttipiak izan daitezke, Eguberriko kantuan bezala, non “Christau onac boscarioz abia gaiten cantatzen” “Arcainekin boscarioz abia gaiten cantatzen” bilakatzen den, edo anitzez sakonagoak: Ene liraren auhenac, adibidez, 6 bertsotatik 16etara pasatzen da.

Kantu liburuxka horietan interesgarri dena, eliza kantuetaz edo Kamusarri euskal erromantismoaren sortzaileetan ezartzen duen heriotzaren irudikapenaz aparte, basa-coblariari testua da, bi bildumetan agertzen dena. Akusamenduzko eskabide bortitza bat da bertsolari batzuen aurka, olerkari  herrikoi horiek gai arruntegiz (gaizki) arituz beren burua erdeinatzen dutelako. 1986an, Jean Haritschelharrek bertso horien analisia bat, eta beren garaiko egoera sozialean ber-kokapen bat egin zuen.

 

 Hunat ene aincinerat O coplari escalduna Nic eramanen daroat Cantatceco umo ona. Boca makur tcar bategin Bersu tcharragoco batçuc Aire lele batçuekin Cantatcen ohi dauzkiguk

Hunat ene aincinerat
O coplari escalduna
Nic eramanen daroat
Cantatceco umo ona.

Ici, devant moi,
Oh ! improvisateur basque !
Je vais te donner bonne
humeur à chanter.

Boca makur tcar bategin
Bersu tcharragoco batçuc
Aire lele batçuekin
Cantatcen ohi dauzkiguk

D’une voix fausse et faible,
des vers plus faibles encore,
sur un air stupide
tu as pris l’habitude de nous chanter.

Ona dic ona gogoa
Hire encuten dagoenac
Ederra duc bai orroa
Coplac aldis den tcharrenac

Il a bon esprit, certes,<50%> celui qui reste à t’écouter :
Il est beau ton cri,
La strophe au contraire la plus lamentable qui soit.

Ez du copla moldatceco<
Hainits ensegu eginen
Astokeria bai asko
Nahi baduçu erranen

Il ne fait pas grand effort
pour agencer sa strophe,
grandes âneries il dira
si vous le désirez.

(Traduction Jean Haritschelhar)

 

Eskuizkribuak numerizaturik

Eskuizkribu horien bertsio numerikoa Bilketan aurki dezakezu:

Euskal Museoko hirugarren eskuizkribuaren transkripzioa (Recueil des chansons composées par feu M. l'Abbé Jean-Baptiste Camoussary) Klasikoen Gordailua gunean aurki dezakezue.

Bibliografia

 

Kamusarriren zenbat olerki

Mariñelaren kontrapasa

Mariñela,
Zuk beti ezin egona!
Ohetako,
Itsaso gazi urdina!
Teilatutzat,
Zeruko hedoi arina!
Begietan
Izarren argi gordina!
Kulunkari,
Beladun untzi sorgina!

Hargatik, hargatik,
Ez gal gogotik
Zure goait, zure goait
Dagola norbait
Itsas-hegitik!

Mariñela
Zuk laket aize bizia!
Ez astio
Uhainen jantza-jauzia!
Bainan nunbait
Lore bat, dena grazia,
Begi urdin,
Sudur motx, ilhe hartzia,
Zure beha
Badago urthe guzia...

Geroztik, geroztik,
Ez gal gogotik
Zure goait, zure goait
Dagola norbait
Itsas-hegitik.

Mariñela
Lanjerra duzu ikasi:
Zonbat neska
Hor gaindi ere ikusi,
Bakar batzu
Ez baizitzaizun itsusi:
Ba ahal zira
Hetarik eman ihesi
Ez baitautzu
Bihotza nehork ebatsi!

Nehundik, nehundik
Ez gal gogotik
Zure goait, zure goait
Dagola norbait
Itsas-hegitik.
 

Ikus Jojo eta Ramuntxoren bertsioa youtube-en: https://youtu.be/zyXwRIciwN0

 

Menditik nola doa

Menditik nola doa
Ura itxasorat,
Hala ni banihoa
Lasterka tonbarat;
Akabo da akabo
Neretzat denbora,
Banoha sekulako
Hillen herritara

Bildotsari otsoa
Nola zaio lotzen,
Arranoak urzoa
Nola baitu hartzen,
Hala nau herioak
Kruelki sesitzen.
Oi! Ene heiagorak
Ez du ez hunkitzen.

Aspaldian fuinetan
Nakarken sartua,
Hilherrirat naraman
Min pozoindatua
Dolorezko ohean
Otai itzatua,
Sentitzen dut zainetan
Odola hoztua,

Zihoa nola baitu
Su gorriak urtzen
Hal’ene bizia du
Gaitzak iraungitzen;
Ez dut ez gehiago
Sentitzen bizirik,
Hil baino lehenago
Hila naiz jadanik.

Trunko baten pareko
Ohean etzana,
Ene gorputza dago
Gaitzak hurren jana;
Ezin ditazke higi
Ene menbro hotzak,
Mihia faukat lodi,
Begiak zorrotzak.

Jadanik ezin adi
Mintzo zaizkidanak,
Erdi ikusten, erdi,
Nere maiterenak;
Hélàs! Hil aitzineko
Izerd’hormatuak,
Dauzkit behin betiko
Gogortu menbroak.

Orduan apezari
Oihu deihadarra,
Hiltzen naizela ari
Har dezan lasterra;
Ama zaizko eman
Nigar marraskari.
Hélàs! Etsimenean,
Nigarra sokorri!

Eriaren otoitza
Duela egiten,
Daut azken laguntza
Apezak emaiten:
"Arima girixtino,
Jinkoaren haurra,
Hoa, parti adi, dio,
Abramen soinera."

Dolamenekin gero
Zeruko sainduak,
Neretzat bitarteko
Dire galdetuak.
Jendeak belauniko
Ene ingurutan,
Halabiz errateko
Ene fagoretan.

Bolsua zaut baratzen,
Xipitzen bihotza,
Ai! Ezin diot hatsa;
Har zazu, o, Jainkoa,
har ene arima!
Banoa, ah! banoa,
Adi, adi, ama!

Ene arima gan da,
Bertze mundura, gan;
Dohatsua hil bada
Jaunaren bakean.
Lurrean da gelditu
Ene gorputz hotza,
Haragi erd’usteldu,
Hiruta afrusa.

Bertzek daute zerratzen
Aho gogortua,
Bertzek erhiez hesten
Begi ubeldua;
Mihise zahar baten
Barnean gordea,
Naute kaxan ematen.
Oi, ene zortea!

Oihu minez ezkillak
Mezutzen du jadan,
Gizon bat, herioak
Duela eraman.
- Jinkoak diolea
Miserikordia -
Diote berehala,
Eta horra guzia

Basa-Koplariari

Hunat ene aintzinerat
O, koplari eskalduna!
Nik eramanen daroat
Kantatzeko umor ona.

Boza makur txar batekin,
Bertsu txarragoko batzuk,
Aire lele batzuekin
Kantatzen ohi dauzkiguk.

Ona dik, ona gogoa
Hire entzuten dagonak,
Ederra duk orroa
Kopla aldiz den tzarrenak.

Ez du kopla moldatzeko
Hanitz entsegu eginen,
Astokeria bai asko,
Nahi baduzu erranen.

Buztana badauka behin,
Buruaz ez du kasurik:
Monstro bat dezan eragin
Ez du ez, axolarik!

Oi, sensu gabeko kopla!
Egilleari didurik;
Badakigu ez duela
Koplariak ez sensurik.

Adi zazue kantatzen,
Boza morgan dardaratzen;
Au ixilik koplaria!
Hausten dautak beharria.

Zer erran nahi deraukun
Ez dezakegu ez, adi:
Xuxen, makur, ezker, eskun,
Oi! Badarasa zer nahi.

Eginen dauzu zer nahi
Lokarria kausitzeko,
Burua ez denian ongi
Buztanari da lotuko.

Bazka ona ikustean,
Nola astoak irrintzina,
Hala arnoa dastatzean
Koplariak umor ona.

Tripa arnoaren suaz
Duenian berotua,
Ergelkeria kantaz
Hausten dautzute burua.

Zerratu behar badire
Presondegian zoroak,
Zerra beraz, zerra ere
Basa koplari erhoak.

Ezin detzake arrima
Lau bertsu txar elgarrekin,
Ez baditu, o lastima!
Lokarritzat lau hitz zikin.

Hik galtzen duk hire koplaz,
Jakin ezak hire krima,
Jesu Kristoren odolaz
Erosia den arima.

Zenbat gure herrietan
Ez dire gastatzen hasi,
Gaizkia hire kopletan
Zeren baitute ikasi.

Ikara hadi, tristea!
Laster bahoa tonbarat,
Ikusak hire zortea!
Kantaz hoa ifernurat.

Ene liraren auhenak

Oraino deusek bidean
Ez ninduen trabatu,
Ez dut ene itxasoan
Arrokarik aurkitu;
Helas! Orai naizenean
Porturat allegatu,
Behar naiz ni uhinpean,
Uhinpean funditu.

Harat hunat hegaldatzen
Ikusazu paluma,
Maiteki pazka bilhatzen
Bere umentzat, ama.
Lotsarik, beldurrik gabe,
Hor hemenka dabilla,
Ez du gogoan deus ere
Baizen bere familla.

Gaxoa! Zeru goratik
Miruak ikusi du;
Haren aztaparretarik,
Nork, oi, nork kenduko du!
Jadan airean behera,
Tiroaren pareko,
Hegaztin tzarra gainera,
Gaxoari doako.

Egik auhen ene lira!
Egik minki auhena!
Ni nauk, ni, paluma hura
Herioak naukana!
Arimentzat bazka biltzen
Trankilki nabillala,
Gaitzak niauk arrapatzen.
Zortearen krudela!

Seme batek utzi zuen
Bere ama emea,
Utzi nahi ez baitzuten
Amarekin semea.
Haurrak zuen maite ama,'
Amak ere bai haurra,
O, dolore! O, lastima!
Separatze gogorra!

Amaganik urrun dela,
Gaitzak hartu du haurra.
Amaren zorte krudela!
Haurra doako hiltzera;
Bere haurra hi! galduz geroz
Amak du hil beharko:
Ez bide da bizitzekotz,
Haurra gabe biziko.

Egik auhen ene lira!
O, dolore ! O, lastima!
Ni nauk, ni nauk seme hura,
Ama hura, ene ama!
Ni bakarrik zahartzeko
Esperantza nindian,
Ez dik nihork altxatuko
Oi, erortzen denian!

Jauna, zuk ene bizia
Hartu nahi baduzu,
Zu zare ene nausia,
Zurea da, har zazu.
Gogotik dautzut emaiten,
Jauna, ene arima,
Zure eskuetan dut uzten
Hiltzerakoan, ama.