2016ko ekainaren 27tik irailaren 19ra, Baionako mediatekak “Tourisme et villégiature au Pays basque durant le XIXe siècle” (Turismoa eta oporrak Ipar Euskal Herrian 19. mendean) deitutako erakusketa bat antolatzen du. Erakusketa horren parte ttipi bat garai hartan turistei (edo atzerritarrei)  eskainitako libertimenduei emana da. Fokua han aurkeztutako dokumentu batzuetan..

XIX. mende hastapenetik, Hugo edo Flaubert bezalako idazle bidaiareien atzetik, edo Eugenia enperatrizaren ondotik, Euskal Herria bisitatzen da. Turista ugari, edo – garaiko prentsa mundanoak deitzen dituen bezala – “atzerritarrak” erregularki Baiona, Biarritz, Donibane Lohizune edo Kanbo egoten dira.

Pixkanaka, Ipar Euskal Herria egokitzen da, arkitekturaz aldatuz (Biarritz bereziki eraldatzen da garai hartan), garraio sistemak berrituz (BLB trenbidearen sorrera), eta sortuz, edo inportatuz, aisialdi mota berriak, publiko dirudun horrentzat bereziki pentsatuak. Garaiko afitxa ala publizitate material ugari horren lekuko dugu.

Musika

 
Casino de Biarritz : saison d'été 1896, du 14 juillet au 31 octobre, ...

« TOUT-BIARRITZ », Journal mondain paraissant le Mercredi – Publie la liste des Étrangers,[“BIARRITZ-OSOA”, kazeta mundanoa asteazkenetan agertzen dena – Atzerritarren zerrendak argitaratzen ditu] (1) kazetak inprimatutako eskuorriak azaltzen duen bezala, kontzertu anitz iragaten zen udan, bereziki Biarritzeko kasinoan. Gauen bertako “kontzertua terrazan” ekitaldiaren abisua aurki daiteke, baita ere biharamuneko “seigarren kontzertu klasikoa”.

Biarritzeko “Hôtel d’Angleterre” egoitzan, aldiz, karitatezko “goizaldi musikala” antolatua da 1897an, “zaharren” faboretan.

 

Matinée musicale sous le haut patronage de S. A. R. la princesse Frédérique de Hanovre [...]

Nazioarteko belaontzi eta arraunketa estropadak

5 juillet 1891 : régates internationales voile et aviron

1875an sortua, Baionako elkarte nautikoak nazioarteko belaontzi eta arraunketa estropadak antolatzen ditu. Zuzenki Ingelaterratik etorritako eginmolde berri bat, XX. Mende hastapena arte arrakasta gero eta handiagoa ezagutuko duena.

Zaldiketa

Hippodrome du Phare, sur le terrain de la Société foncière lyonnaise : réunion de 1886
Hippodrome de la Barre : premier jour jeudi 17 septembre 1891

XIX. mende bukaeran, bi hipodromok jendaldea erakartzen dute; Biarritzeko itsasargiko zaldi-lasterketa zelaia, eta Angeluko Barrakoa, mende batez baliatuko dena, 1870etik 1970era.
Biarritzeko “1886ko biltzarra”-ren  aurkezpenean, eta Angeluko 1891ko irailaren 17koan, zaldien jabeen izenak agertzen dira. Noblezia tituluen agerraldiek (Markes, bizkonde, baroi) erakusten dute zein klase sozialekoak ziren usaiako bisitariak.

Txokolatea

Chocolat Fagalde Cambo-Bayonne : le Petit Chaperon Rouge et
Chocolat Fagalde Cambo-Bayonne : kaïku, souvenir du Pays basque

Txokolatearen ekoizpena Baionan XVII. Mendean hasi bada, Euskal Herrian gaindi ibilki diren atzerritarrez baliatuko da ere. Ekoizleak egokitzen dira, beren komunikazioa aldatuz, baita antolakuntza ere. Tailerra baten bisita ateraldi hutsezina bat bilakatzen da egonaldi guzientzat.

Anton Abadiaren euskal bestak

Turistendako pentsatutako animazioen infrentzuz, garai berean Anton Abadiaren lore jokoak edo euskal bestak aurkitzen dira. Besta horiek lehentasunez euskaldunentzat antolatuak dira, euskaldun izateaz harro izan daitezen, eta bere berezitasun eta batasunaz kontzientzia har dezaten. (Ikus Anton Abadiaren euskal besten afixak artikulua)

19. mende bukaeran, aldiz, ekitaldi horien inguruko komunikazioa aldatzen da, eta osatzen euskaldun ez direnei buruz zuzendutako aurkezpen kasik folkloriko batekin. 1894an Donibane Lohizunen iragandako “Euskal Herriko nazioarteko besta handien” eskuorrian agertzen dira, alde batetik historiako lehen “Zazpiak bat” ikurretarik bat (Abadiaren bultzadaz sortutako armarriak zazpi euskal herrien batasuna erakusten dutenak), eta bestalde egitarauaren “azalpen oharrak”, oporretan diren turistendako.

 

   
  
Grandes fêtes internationales du Pays basque instituées en Août 1892 par la Municipalité

 

Dokumentu numerikoak:

Numerizatutako dokumentuak Bilketan aurki ditzakezu:

(1)    19. Mendeko bigarren zatian, balneario edo ur hirietan, prentsa berezitu bat agertzen da, eskaintzen dituenak albiste mundanoak, agendak, ateraldi proposamenak eta bereziki “atzerritarren zerrendak”: zerrenda batzuk – maiz hotelen arabera sailkatuak – non garai hartan eskualdean oporretan diren jende ezagunen zerrendak agertzen diren.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Gure hautaketa