Piarres Lafitte 1901eko maiatzaren 21ean sortu zen Luhoson, eta1985eko martxoaren 23an hil Uztaritzen. Zortzi urtetan umezurtz bilakatu zen, eta familiako ahaide batzuek altxatu zuten. Ondotik, Belokeko monasterioko seminarioan sartu zen.
1924an, apaiz ordenatu zuten. Ondotik, Tolosako Institutu Katolikoan  letra klasikoen lizentzia ardietsi zuen, eta Uztaritzeko seminarioan  giza zientziak irakatsi (frantsesa, latina, grekoa, filosofia), bai eta alemana ere. Euskaltzain Urgazle izendatua izan zen 1928an, eta Euskaltzain oso 1949an. CNRSko kide ere da1968an, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Doktore honoris causa, 1982an.

Dohain handiko gizona zen Piarres Lafitte. Elizgizon izaiteaz gain, hizkuntzalari, kazetari, zientzia gizon eta letra gizon zen aldi berean. Horretaz gain, bizi guzian irakasle izan da, bai eta kalonje ere berantago.

Eraman zuen lan guzien artean, ohargarriena, euskararen alde eraman duena lana da. Gaur egun oraino, bere lanak bizirik dirau : lexikografian alde batetik, bere laguntza ekarri baitzuen Lhanderen hiztegiaren konposizioan, gramatikagintzan bestalde,1944an baxe-nafartar lapurterazko gramatika bat idatzi baitzuen, bai eta beste hainbat eta hainbat hizkuntzalaritza lan ere.

Euskal letren sustatazaile eta defendatzaile handia izan zen, besteak beste literatur kritikalari gisa, euskal literaturaren historialari gisa, baina oroz gainetik, euskal idazleen eta euskal literaturako liburu, eskuizkribu eta kantu bildumen argitaratzaile gisa. Erran daiteke literatura berri bat akuilatu zuela iparraldean.
Antzerki idazle ere zen, poesia idazle eta beste prosazko testo ugariren idazle. Horretaz gain, kazetari suharra izan zen, orduko bizi politikoaren, erlisionezkoaren eta kulturalaren berri emaile. 1944ko urrian, Herria kazetaren sortzailetarik izan zen.

Piarres Lafitten biografia (Xipri Arbelbiden eskutik).

 

Euskal liburutegia

 

Jesus Christ gure jaunaren Testamentu berria

Bere hizketaldietan, Piarres Lafittek kondatzen du seminarioko buru zen Matthieu jaun apezpikuak bere liburutegi pertsonala eskaini ziola. Hau, Larresoroko seminarioko Maurice Harriet (1814-1904) apezarena  zen. Maurice Harriet, sekulan argitaratu ez den 3500 orrialdeko hiztegi baten idazlea zen. Orotara, 255 bat liburu kondatzen zituen liburutegiak, gehienak, 17. 18. eta 19. mendeko  euskarazko liburu eta eskuizkribuak zirelarik, hain zuzen ere, Harrietek, hiztegiaren eratzeko ezinbestekoak zituen liburuak.
Piarres Lafittek, funts horren joritzeko gogoa ukan zuela kondatzen du. Horretarako, 20 000 liberako diru zama bat ardietsi zuen, eta liburutegi pribatu ugari erosi ahal izan zituen sos horrekin. Liburuzahartegi ainitzetan gaindi ibiltzen zen , eta liburu batzu trukatzen ala berriz saltzen zituen, bere liburutegiaren biziarazi nahiz. Horrez gain, idazle eta kritikalari famatua bilakatu delarik, autore ugarik beren argitalpenak bidaltzen zizkieten erregularki, eta horrekin liburutegia handitzen zuen.
Sail batzuetan interes handiagoa zuen besteetan baino, eta horrela, liburu berriak andanaka biltzen zituen, interesetzen zitzaion arloetan. Hala gertatu da gramatika liburuekin adibidez, bere gramatikaren idazten hasi denean, ordukoz 53 gramatika liburu bazituen.
Piarres Lafitte hil zenean, 1985an,  bere nahiari jarraikiz, bere liburutegia hiru partetan banatu zen  : literaturazko liburuak seminarioan gelditu ziren, filosofiazko eta erlisionezkoak seminario handira joan ziren, eta euskal liburutegia Baionako diozesako elkarteari eskaini zen. Piarres Lafittek, euskal liburutegia orori idekia izan zedin nahi zuen, eta bereziki ikerlarieri, barnean, euskarazko liburu zahar eta arraro andana bat baitziren. Berantago, diozesako elkarteak, euskal liburutegi hori Baionako Mediatekan pausatu zuen gordailu edo "dépot" gisa, 4000 liburu eta aldizkari kondatzen zituen orotara.
Euskal liburutegi horrek 3586 liburu edo fitxa bibliografiko kondatzen ditu, eta 3807 ale. Liburutegiaren sailkatzeko, katalogatze lanak abiatu ziren. Lan handia errepresentatzen zuen, eta 2003an, lehen katalogatze lan bat eraman zen 9 hilabetez, baina liburuen %30a baizik ez zen tratatu ahal izan. Ondorioz, euskal funtsen proiektuaren baitan, 2011ko uztailatik 2012ko martxora, bi katalogatzaile aritu dira lan honen segitzen eta bukatzen.
Katalogatzerakoan errespetatu diren arauak hauek dira : Liburutegi Nazionaleko katalogatze erregelen segitzea, euskaraz idatzi liburuetan euskarazko indexazio baten egitea, horrez gain, ahal denean, euskalkiaren definitzea, baita dokumentu numerizatuaren loturaren emaitea ere, eta azkenik, euskarazko tituluen itzulpena frantsesera itzultzea.

 

Liburutegiaren osaketa

 

Gaiak
Parte handiena eta zaharrena erlisionezko gaiei lotua da : orotara 451 liburu (katixima, biblia, kantika, deboziozko eskuliburu...).
Euskal literaturaren gaiaren inguruan 1000 liburu daude, hauen artean ipuinak, leiendak, eleberriak, eta nobela motzak, poesia, antzerkia, gazte literatura, kantuak, bertsuak, pastoralak, alegiak. Hauei lotuak diren kritika literarioek 198 liburu errepresentatzen dute.
Euskararen ikerketa sailak 400 bat liburu kondatzen ditu, hau da, 55 gramatika, 69 hiztegi, euskararen ikasteko liburuak, bai eta hizkuntzalaritzazko liburuak ere.
Euskal Herriaren historioa eta zibilizazioari dagokionez, (historia, zibilizazioa, geografia, ohidurak, bidaiak, biografiak), 1200 liburu kondatzen ahal ditugu.
Beste gaiak hauek dira : hizkuntzalaritza, funtsa Gaskoina, literatura orokorra.

Hizkuntzak
Funtsaren erdia (% 47a) euskaraz da, edo elebiduna, herena frantsesez eta % 27a espainolez. Gainerakoa gaskoinez, espainolez eta inglesez da.

 

Gaiak Kop.
                      Gaiak Kop.
                      Gaiak Kop.
Deboziozko literatura 450 Euskara 400 Beste 500
Hauen artean
  Hauen artean
  Hauen artean
 
Euskarazko katiximak 35 Euskal gramatikak 55 Gaskoin ondarea 100
Kantikak 44 Euskal hiztegiak 69 Hizkuntzalaritza orokorra (euskarazkoa salbu) 100
Bibliak 22 Euskararen ikasteko liburuak 31 Literatura (euskalduna salbu) 200
Exerzizio izpiritualak 14 Hizkuntzalaritza 202 Beste idazleak 100
Euskarazko erlisio kantuak 31        
           
Euskal literatura 1050 Euskal Herria 1200    
Hauen artean
  Hauen artean
     
Kritika literarioak 300 Historia 477    
Eleberriak 150 Biografiak 200    
Bertsuak 124 Azturak eta ohidurak 77    
Ipuin eta leiendak 37 Zibilizazioa 53    
Euskarazko poesiak 100 Geografia 54    
Euskarazko antzerkiak 75 Deskribapenak eta bidaiak 52    
Euskal kantuak 72 Artea 50    
Euskarazko haur eta gazte literatura 64 Abertzaletasuna/Erakundeak 43    
Eleberri motzak 45 Mitologia/leiendak 40    
Pastoralak 8 Baldintza ekonomiko / sozialak 25    
Alegiak 6  Etnologia 22    

 

 

Lafitte funtseko balio handiko libururuak

 

Eskuizkribuak

Jesu Christoren evangelio saindua Jaun Haraneder aphez Donibane Lohitsucoac escoararat itçulia / Joannes Robin apeza, 1770

Petit lexique français basque-souletin, de A à G seulement, Ziberotar hiztegia, 1er fascicule / Pierre Foix

[Artzain beltc[z]aren neurthitzak zertako ? Elhe onak hitz murritzez...] / Adema Goyeneche ZALDUBI

[Kantikak eta otoitzak] / Christobal de Harizmendi, [1821]

Eguia catholicac salvamendu eternalaren eguiteco necessario direnac

[Lettre de Mr Chevalier recteur général, adressé aux Mr Mr d'Aire] / [1828]

[Otoitz eta kantika liburua] 

 

Liburu arraroak

16. mendekoak

Jesus Christ gure jaunaren Testamentu berria / Joannes Leizarraga, Rochellan, 1571

17. mendekoa

Eguia catholicac salvamendu eternalaren eguiteco necessario direnac. Bernard Gasteluçar Jesus-en Compaigñiaco aitac Escaldunen Favoretan Façoiñ huntan Moldatuac / Bernard Gasteluçar, Pauen, 1686

Elicara erabiltceco liburua. Ioannes Etcheberri Dotor Theologoac eguiña. Eta iaun Noble Bertrano de Etchaus Tursce, Archiphizpicu digneari, dedicatua / Joannes Etcheberri, Bordelen, 1665

18. mendekoak

Los fors et costumas deu royaume de Navarre, deca-ports.  Avec l'estil et aranzel deudit Royaume. [Lou stil de la chancelerie de Navarre] / Per Jerôme Dupoux imprimeur et libraire, Pau, 1722

Lôs fors et costumas de Bearn / Jérôme Dupoux, Pau, 1723

El impossible vencido, arte de la lengua bascongada. Su author el P. Manuel de Larramendi de la compañia de Jesus, maestro de theologia de su real colegio de Salamanca / Manuel de Larramendi, Salamanca, 1729

Gudu izpirituala ceintan aurkhitzen baitire passioneen bentzutzeco eta bicioen garaïtzeco moyanic hoberenac eta segurenac / Ionnes de Haraneder, Tolosa, 1750

Lau-urdiri gomendiozco carta edo guthuna, J. d' Etcheberri, Saraco Dotor Miricuac. Ad majorem dei gloriam / Juanes d’Etcheberri,  Bayonan, 1718

Essai de quelques notes sur la langue basque

 Urthe sainduco othoitzac, Bayonaco gure jaun aphezpicuaz ordenatuac / Bayonan, 1751

Jesusen amore-nequeei dagotzen, cembait otoitz gai / Sebastian Mendiburu, Iruña, 1760 (11 tomes)

 Eusqueraren berri onac : eta ondo escribitceco, ondo iracurteco, ta ondo itzeguiteco erreglac : cura jaun, ta escola maisu celosoai Jesus-en Compañiaco aita Agustin Cardaberaz ec esqueñtcen, ta dedicatcen dieztenac /  Agustín de Cardaberaz, Iruña, 1761

[Euscaldun onaren viciera, mezaren entzun-vide labur erraza, errosarioco amarrecoen asiera eta cembait bederatz-urrun edo novena] / Sebastian Mendiburu, Iruña, 1765

19. mendekoak

Essai de quelques notes sur la langue basque, par un vicaire de campagne, sauvage d’origine /, [Dominique Lahetjuzan], Bayonne, imprimerie de Cluzeau frères, 1808


Iturriak :
Hommage à Pierre Lafitte, Euskal Museoaren aldizkaria, 1986ko 3. eta 4. hiru hilabetekoak
Pierre Lafitte, entretiens souvenirs, Serge Monier, Elkar, 1922an.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Gure hautaketa