Joanes Etxeberri, Sarako medikua

Lau-Urdiri Gomendiozco carta

XVII. mende hastapeneko euskal idazleen gehiengo ez bezala, Joanes Etxeberri (Sara, 1668 – Azkoitia, 1749) ez zen apez, baina medikua. Saratarra(1) zen, baina Euskal Herria zeharkatu zuen bizitzaren bigarren partean, lan eginez Beran 1713tik goiti, Elizondon, Hondarribin (1722tik goiti), eta azkenik Azkoitian (1725etik goiti), non artatu zituen, besteak beste, Agustin Kardaberaz eta Manuel Larramendi.

Literaturan ikasia Axularren (1556-1644) obraren irakurketari esker, Etxeberri euskaltzale amorratua zen, eta idatzi duen gehiengoa gai horri buruz zen : Escuararen hatsapenak (1712an euskaraz eta latinez idatzitako saiakera apologista bat) edo Euscal-herriari eta Euscaldun guztiei escuarazco hatsapenac latin icasteco (latina euskaratik abiatuz ikasteko metodo bat).

Bizi zeno inprima araztea lortu zuen obra bakarra bestelakoa da, Lau-urdiri gomendiozco carta edo guthuna(2), idatzi zuen latina euskaratik ikasteko metodoa agerrarazteko Lapurdiko biltzarrari egiten zuen diru laguntza sostengatzeko idatzitako gutuna bat.

Lapurdiko Biltzarra

1718an, 33 herrik(3) osatzen zuten Lapurdiko probintzia. Nahiz eta Frantziako erresumako parte bat izan (Bordeleko Generalitatea), lurralde horrek bere legeak zituen (feudal zuzenbiderik ez, primantza eskubidea genero baldintzarik gabe, armen eramateko eskubidea, partekatutako lurren jabetza kolektiboa…) baita ere organo erabakitzaile atipiko bat, garai hartan beste eskualdetan  ahantziak ziren praktika demokratiko batzuetan oinarritua.

Erabakien abiapuntuan, herriko etxe guzietako jabeak meza ondotik biltzen ziren, elizako kalostrapean, kanpandorreko estaiako gela batean, hilerrian,  edo kanpoan Kapitaleku deitutako eremu batzuetan. Noblezia edo apezeriako ordezkaririk gabe, herriko arazo gehiengoak hor konpontzen zituzten. Urtean behin, izendatzen – edo zotzetan ateratzen – zuten ordezkari bat baldar-apeza edo hauz-apeza deitua zena, Uztaritzeko Biltzarrean parrokia ordezkatu behar zuena.

Biltzar hori hauz-apezen artean hautatutako sindiko orokorrak deiturik biltzen zen, bi alditan; lehen bilkura bat non arazoak eta sindiko eta bere lan taldeak pentsatutako irtenbideak aurkeztuak ziren, eta beste bat aste bat berantago, deliberoak herrietan iragan eta, hauz-apezak itzultzen zirelarik, ez beren iritzia jakinaraztera, baina herriaren bozka ekartzera. Biltzarrak zergak kudeatzen zituen (Estatuari zor zion zamaren banaketa), armada (1000 gizoneko milizia bat kudeatzen zuen), seguritatea, bideen mantentzea, baita diplomazia ere, izenpetuz, XIII. mendetik, “Harreman oneko hitzarmenen” izenpetzearekin, Lapurdi, Baiona, Gipuzkoa eta Bizkaiaren artean, segurtatzeko izenpetzaileak harreman komertzial onetan geldituko zirela edozein izan beren tutoretzako estatuen arteko gatazka.

Betebehar garrantzitsu horien artean, galdera berezi batzuk agertzen ziren noiztenka, Etxeberriren diru laguntza eskaera bezalakoak.

Lau-urdiri gomendiozco carta edo guthuna

Joanes Etxeberriren galderak, Baionako Roquemaurel irarkolan inprimatutako 40 orriko liburu batean argitaratua, forma atipiko bat du. Ez da diru eskaera arrunta batean gelditzen (diru zama zehatza ez da aipatua ere), baina gogoeta sakon eta, alde batez, beti gaurkoa hizkuntzei buruz, duten jatorri eta baliagarritasunari buruz, eta podere publikoek haien garapenean duten ardurari buruz.

Hizkuntzen historiari buruzko sarhitza luze bat 

 
Jaincoac Guiçonari eman diotçan gauça hoberenetaric, eta abantaillatuenetaric bat delarican mintçoa: cein pena eta neque handia den Munduan hambat hitzcuntça mueta differentetacoen içaiteaz. Quand l’une des meilleures et des plus avantageuses choses que Dieu ait données à l’Homme est le langage : quelle peine et quelle difficulté qu’il y ait tant de langues de sortes différentes dans le Monde.

Inprimakiaren lehen parte guzia – 33 lehen orriak – hizkuntzei historiari buruz dira. Platonetik abiatuz, autoreak hizkuntza dela abereez desberdintzen gaituena oroitarazten du, hark baitu ideien adierazteko gaitasuna eskaintzen. Hark gaitu, egiarako baliatzen badugu, gizakien arteko ulermenari esker, gure buruen altxatzeko aukera eskaintzen, Jesukristoren mezuraino.

 
Baldin gogoan, eta bihotcean duguna, aguertcen badugu mihian, eta hitcetan; orduan diogu eguia, eta hitçac dira eguiazco mandatariac: Bainan gogoan, eta bihotcean duguna, ez badugu eracusten hitcetan, baicic gogoan bat eta mihian bertcebat (ascotan guerthatcen den beçala) orduantche date gueçurra, eta hitçac dirateque mandatari gueçurtiac, Theologoec diotenaren eredura. Si nous exprimons, par notre langue et par nos mots ce que nous avons à l’esprit, et dans le cœur ; c’est alors que nous disons la vérité ; et les mots sont messagers de la vérité : mais si nous n’exprimons pas en mots ce que nous avons à l’esprit, et dans le cœur, mais une chose à l’esprit et une autre sur la langue (comme il arrive souvent) c’est alors qu’il y a le mensonge, et les mots sont des messagers mensongers, comme le disent les théologiens.

Ondotik, autoreak betiko eztabaida batean sartzen da: zein zen gizakien lehen hizkuntza? Logika hutsean oinarritzen bada hebreera izan behar zela errateko, hizkuntza hau izan baita Noerena (garai batez hura eta bere familia munduko biztanle bakarrak zirelarik) eta Jesukristok aukeratu zuena gizarteratu zelarik, aukera baliatzen du ere polemika horren garrantzia guttiesteko, oroitaraziz hizkuntza baten jakitatea eta erabilera ez direla dohaintza naturalak, baina egoera soziala baten ondorioak.

 
Halacotz haur gaztetto bat bere içanez, eta ethorquiz licelaric, Greciarra: eta sorthu, eta berehaladanic haz baledi Escual-herrian; segur da, elitequela, mintça Grequez, baina bay Escuaraz: Eta halaber Escualdun umea haz baledi Grecian, sorthu, eta berehala danic; eguiaz eliteque escuaraz mintça, baina bay Grequez. Ainsi si un jeune enfant était d’origine et d’identité grecques : et si dès sa naissance il était immédiatement élevé en Pays basque ; il est certain qu’il ne parlerait pas en grec, mais en basque. Et de même, si un enfant basque était élevé en Grèce, il ne parlerait pas en basque, mais en grec.

Etxeberrik ondotik Babelen mitoa aipatzen du, mundua agertu diren hizkuntza kopuru izugarriaz eta ondorioztatu dituzten ez ulertze guziak. Azpimarratzen du hizkuntzen harresiengatik Elizak Jainkoaren hitza zabaltzeko  dituen zailtasunak, baina jakintsu handi baita, Mendekosteko gertakariak oroitarazten ditu, Izpiritu Sainduak apostoluei munduko hizkuntza guziak ulertzeko eta mintzatzeko gaitasuna eman zielarik, eta Jaun Goikoak manatu zielarik bere hitzak mundu osoko hizkuntzetara eraman ditzaten.

Euskararen erabileraren apaltzea

Hizkuntza guzi horien artean, Joanes Etxeberrik euskararen egoera aztertzen du. Gainbehera batean ikusten du, lurralde gero eta murriztuago batean baliatua, euskalkien arteko desberdintasunak azkartzen direlarik, hiztegi aberastasuna ttipituz doalarik.

Beherapen horren arrazoi nagusiak, Etxeberriren arabera, hiztunek beren hizkuntzari agertzen dioten estimu eskasa eta idazkien urritasuna.

 
Eta hau heldu da, Escualdunec bere hitzcuntça propiala ez estimutan iduquiz, eta Munduco bertce gaineraco Gendaqui guztiec bere hitzcuntçan isquiribatcen duten beçala, Escuaraz isquiribatu faltaz. Et cela vient du fait que les Basques, n’ont pas l’estime de leur propre langue et n’écrivent pas en basque comme écrivent en leur langue tous les autres peuples du monde.

Latin, mundura irekidura gisa

Pour lutter contre cela, une solution serait de développer la traduction en langue basque, afin de conforter le corpus linguistique d’une part et de permettre à la langue de s’élever intellectuellement d’autre part. La connaissance des bases du latin (« baitira cein-nahi hitzcuntçaren cimenduac, çainac, eta erroac » [qui sont la base, les nerfs et les racines de bon nombre de langues]) est pour cela indispensable, mais au-delà, et c’est la requête principale de l’auteur, il est indispensable que les enfants puissent apprendre le latin  directement de la langue basque, de sorte qu’ils n’aient pas l’obligation de s’exiler en dehors du Pays basque, et ainsi perdre la pratique de la langue, et qu’ils n’aient pas besoin de passer par une troisième langue pour comprendre les textes d’origine. La connaissance du latin permet d’accéder aux connaissances du monde, et la traduction directe latin-basque permet à la langue basque de s’enrichir et de renforcer l’estime qu’on lui porte.

C’est pourquoi il met à disposition du Biltzar la méthode d’apprentissage des bases du latin qu’il a rédigée, et demande une aide (financière) pour assurer sa publication.

Horren borrokatzeko, irtenbide bat liteke euskararako itzulpenak garatzea, hizkuntza korpusa azkartzeko alde batetik, eta hizkuntza intelektualki goratzeko bestalde. Latinaren oinarrien ezagutza (“baitira cein-nahi hitzcuntçaren cimenduac, çainac, eta erroac”) beharrezkoa da, baina horrez gain, eta autorearen galdera nagusia hau da, haurrek latina zuzenki euskaratik ikas dezaten ezinbestekoa da, bestela Euskal Herritik at erbesteratzera behartuak baitira (eta horrela hizkuntzaren erabilera galtzen baitute), eta beste hizkuntza baten bitartekaritzaz deskubritzen baitituzte jatorrizko testuak. Latinaren ezagutzak zientzietara iristeko aukera ematen du, eta latina-euskara itzulpen zuzenak hizkuntza aberasten du eta diogun estimua azkartuz doakio.

Horretarako, Biltzarraren esku utzi nahi luke idatzi duen latinaren oinarrien euskaraz ikasteko metodoa, eta (diruzko) laguntza bat eskatzen dio, horren agerpena segurtatzeko.

Hautu politikoek dute hizkuntza baten biziraupena baldintzatzen

Azkenik, autoreak hizkuntzen historia hurbilago bat aipatzen du, azalduz Europan latinak duen hegemonia (Afrikan eta Asian arabierak duena bezala) ez dela “naturala”, baina garai batzuetan egin diren hautu batzuen ondorioa dela, helburu horrekin erabakitako lege batzuen segida. Aipatzen du nola ere Greziarrek, beren hizkuntza galzorian zegoen denbora batean, haren erabilera eskola guzietan inposatu zuten.

 
Oraino baçuten Erromarrec bertce leguebat bere artean haguitz hertsia, nihoren ez entçuteco bere hirico-etchean (ceina deitcen baitçuten) Senatus, (erran nahi baitu cargundundeguia, edo cargudunen etchea) baldin Erromaco hitzcuntçaz mintçatcen ezbaciren; non handic obligarazten bitcituzten hequin eguiteco çuten guztiac, Latinez mintçatcera    Les Romains avaient également une autre loi qu’ils tenaient fermement entre eux, celui de n’entendre personne dans leur hôtel de ville (qu’ils appelaient) Sénat, (qui veut dire lieu des responsables, ou maison des responsables), qu’à la condition qu’il parle dans la langue de Rome ; de là ils obligeaient tous ceux qui avaient affaire à eux à parler en latin.

Nahiz eta azken parte hartan Joanes Etxeberrik hauz-apezen harrotasun eta hizkuntzari zor dioten amodioari dei hunkigarri bat egiten duen, ez zituen galdetutako diru laguntzak eskuratu.

 
Eztut bada dutatcen JAUNAC, çuec-ere eguiazco Escualdun, eta Lau-urtar beçala eztuçuela amodio, eta borondate bera ceven herriarentçat, eta herrico hitzcuntçarentcat. Je ne doute pas, MESSIEURS, que vous aussi, en tant que véritable Basques et en tant que Labourdins, vous ayez le même amour et la même volonté pour votre peuple et pour la langue du pays.

Dokumentu numerikoa

Numerizatutako dokumentua Bilketan aurki dezakezu: http://gordailu.bilketa.eus/zoom.php?q=id:120122

 

Bibliografia

(1)    Puntu hau maiz zehaztua da  Joanes Etxeberri Sarakoa (1668-1749) eta Joanes Etxeberri Ziburukoa (1580-1665) desberdintzeko.

(2)    Etxeberriren arabera, Lapurdi izena Lau-urdi (lau ibai) hitzetarik heldu da, horregatik “jatorrizkotzat” ematen duen forma hori baliatzen du.

(3)    17818an, Lapurdiko probintzia osatzen zuten parrokian hau ziren:

  • Angelu Brindoze
  • Ahetze
  • Ainhoa
  • Arbona
  • Arrangoitze
  • Azkaine
  • Basusarri
  • Biarritz
  • Bidarte
  • Beskoitze
  • Donibane Lohizune
  • Ezpeleta
  • Getaria
  • Haltsu
  • Hazparne
  • Hendaia
  • Hiriburu
  • Itsasu
  • Kanbo
  • Larresoro
  • Lekorne
  • Luhuso
  • Makea
  • Milafranga
  • Mugerre
  • Sara
  • Senpere
  • Urkoi
  • Urketa
  • Urruña
  • Uztaritze
  • Ziburu
  • Zuraide

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Gure hautaketa