Berriki agertu Santa Helena pastoralaren eskuizkribua Bilketan ikusgai

1909 urtean Urdiñarben eman zen Santa Helena pastoralak oroitzapen bizia utzi du jende artean. Alabainan, urte hartan hiru pastorala desberdin emanak izan ziren, herriko taldeen arteko tirabiren gatik. Santa Helena pastorala, bakan ematen diren emazte pastoraletarik zen, eta oso gaizki bururatu zen, harmailak kolpez erori baitziren, desmasia gaitzak sortuz.

Ikusi emazte pastoraleri buruzko artikulu hau :

Pastoral xiberotarra - artxibo eta argibide
-> Emazte pastoralak

Pastorale Sainte hélène
Pastorale Sainte-Hélène, Ordiarp, 1909 - Médiathèque de Bayonne. Ms112

Entzun Erramun Tartachuren lekukotasuna, Urdiñarbeko pastorala hortaz.

Pastoral xiberotarra - artxibo eta argibide
-> Pastoralei buruzko ahozko lekukotasunak

Pirinio-Atlantikoetako Konseilu orokorra -  Departamenduko Artxiboen zerbitzua - Marka : 19 AV 279. Zati hauen lekukotasun osoak Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan kontsultagarri dira.

Luzaz « Urdiñarbeko eskuizkribua » deitu pastorala hau galdutzat emana izan zen. Berriki, ganer batean berriz atzemana izan da, eta Jean Berdot, pastoralzale eskiulatarrak, jakinarazi du agertua zela. Bilketa programaren bitartez eskuizkribua zaharberritua izan da, eta ondotik numerizatua.

Publiko zabalak ikusteko gisan hola artatu ondoan, eskuizkribua Sü azia elkarteari emana izan zaio. Mauleko Herriko Etxeak du gordetzen bere barneetan.

Dokumentu numerizatua

Eskuizkribua Bilketa atarian ikusgai da, helbide honetan: http://gordailu.bilketa.eus/zoom.php?q=id:524302

 

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Gure hautaketa