XIX. mendeko 138 euskal kantu

Jean-Pierre Duvoisin, aduanetako kapitaina (1810-1891)

Jean-Pierre Duvoisin, Ezpeletako auzapezaren semea, Ainhoan sortu da 1810an. Ikasketan Larresoroko seminarioan abiatzen baditu, bokaziorik ez du eta sartzen da, beren aitak egin zuen bezala, aduanetako administrazioan. Laster igotzen da, kapitain gradua lortzen du eta Donibane Lohizuneko bulegoan izendatua da.

Han lan egiten zuela ez da dudarik, baina baliteke ez zuela beti arreta osoa ofizioan jartzen. Baionako Mediatekak eta Euskal Museoak kapitainaren artxiba pertsonalak badituzte, horietarik batzuk administrazioak hornitutako materialean zuzenki idatziak. Kapitainak hartutako notak bere egiteko ofizialetarik biziki urrun dira.

Manuscrit de Duvoisin, Espainiako historiari buruzko oharrak, adauanako administrazioko inprimakietan -  Baionako Mediateka MS-94-2

Duvoisin itzultzaile

Alta, lematzat hartua zuen “Laboremus” [Lan egin dezagun!], eta bizi osoan bete zuen printzipio bat izan da. Adimendu eta memoria izugarrizkokoa, biziki gazte abiatu zituen goi mailako itzulpen lan batzuk, hala nola Télémaken abenturak, Fénélon-ek 1699an argitaratu zituenak. Lan hori bukatu gabe egon bada – eta argitaratu gabe autorea bizi zeno(1) – horren eskuizkribuak eskuragarri dira Bilketan.

Telemaken abenturen itzulpenaren eskuizkribua - Jean-Pierre Duvoisin – Baionako Mediateka MS-85

Lan horretan zailtasun batzuk izan zituelako, abiatu zuen, horiei erantzuteko, bere frantsesa-euskara lexiko propioa, bere belaunaldiko beste aditu bati erakutsi ziona: Agostin Xaho. Azken hau saiatu zen elkarlana jarraitzen konbentzitzea, asmo hori urrunago eramateko, egiazko hiztegi bati buruz. Maleruski, Xahok ideia zorrotzak zituen erlijioaz, politikaz edo bizimoldeez, eta ez ziren Duvoisin-enekin bateragarriak. Elkarlana ezinezkoa bilakatu zen. Anton Abadia saiatu zen bien berriz bakearaztea, lortu gabe. Aldiz aukera horretan kapitainaren ezagutza egin zuen, eta bizi osorako harremana abiatu zuten. Abadiak zuen ere Duvoisin Louis-Lucien Bonaparte ospetsuari aurkeztu.

Louis-Lucien Bonaparte printzea, Bonaparte-en iloba, hizkuntzalari zen, eta euskaran amorratua. Euskal Herriko aditu anitzekin lan egin zuen euskalkiak eta hizkuntza horren berezitasun guziak ikertzeko. Laster, Duvoisin printzearen lan taldeko zutabe nagusi bat bilakatu zen(2). Itzulpen eta ikerketa franko eskatzen zizkion, hala nola Kardaberazen Liburu ederra, kantikak, Testamentu Berriko zati batzuk, Don Kijote, eta bereziki Biblia bere osotasunean, 1859 eta 1865 urteen artean agertu zena. Printzeak lortu zuen ere kapitainak bere kargua utz zezan, osoki euskararen ikerketari dedika zezan, eta lortu zion burtsa bat, Jules Ferryk maleruski kenduko ziona berantago.

TEbajelio Saindua Duvoisin kapitainak itsulia, Daranatz abadearen eskuzko kopia


Itzulpen lan horietaz gain, Duvoisin-ek ikerketak zabaldu zituen euskarari buruz (Etude sur la déclinaison basque  1866an, Etude sur la langue basque 1874an), Pellot kortsarioaren biografia bat (Le Dernier des corsaires ou la vie d'Etienne Pellot Montvieux, de Hendaye 1856an) eta laborantza modernoari buruzko saiakera bat (Laborantzako liburua edo bi aita semeen solasak : Laborantzaren gainean 1892an). Bere hiztegia, bizi osoan hobetu zuena, ez zen inoiz argitaratu, aldiz Daranatz abadeak egindako eskuzko kopia bat geratzen da:

Gazteluberri, olerkaria

Duvoisin kapitaina Gazteluberri izengoitiarekin ezaguna zen ere, bertso batzuk (Haize beltza mendietan) edo alegi batzuk (Baigorriko zazpi liliak) nortasun horrekin agertu baitzituen.

Anton Abadiaren lore jokoetako bertso lehiaketen epaimahaiko lehendakari izan zen ere mende erdi batez. Ihardokitze idor eta autokrata baten fama bildu zuen, baita ere euskal testuen goi mailako aditu batena.

Gaitasun hori agertzen da Euskal Museoko funtsetan, non aurki daitezkeen bere 9 kantu kaieretarik 7.

Duvoisin kapitainaren kantu kaierak

Zenbait hamarkadaz Duvoisinek gaurkotu ditu bere kantu kaierak. 33x23 cm-ko formatu handi batzuetan, pazientziaz kopiatu ditu, bere idazkera ederraz, bildu ahal zituen kantuen testuak. Ezkerreko orria euskarazko testuari dedikatua da, eskuinekoa frantsesezko itzulpenari. Bederatzi kaier osatu ditu orotara, baina zazpi baizik ez dira gelditzen. Salbu atera diren kaierek 138 testu biltzen dituzte, alde guzietarik etorriak.

Testu andana bat Duvoisinek zuzentzen zituen Lore jokoetatik heldu dira. 1858 eta 1878 urteen artean  sariztatuak edo ez diren kantu batzuk dira. Francisque Michel-ek 1857an Le Pays basque, sa population, sa langue, ses mœurs, sa littérature et sa musique bilduman argitaratu zituen testu batzuk badira ere. Duvoisinek lan horretan parte hartu zuen, baina orri bazterretan agertzen diren ohar minkor batzuk pentsatzera uzten dute ez zela Michel-ek hartutako erabaki batzuekin ados. Beste kantuak iturri desberdinetatik datoz, idatzizko lan batzuen kopietarik ahozko bilduma baten emaitzeraino.

Euskalkietan aditua, probintzia desberdinetako testuak badira, beren jatorrizko grafian, bereziki Lapurtarrak, gehien ordezkatuak direnak (La colombre d’Atizané, Les volontaires de Hasparren, Le chant des sauts basques - Ainhoar ttipiak), baita Baxe-Nafarrak (Les soiffeuses d’Arnéguy, Le beau douanier de Lécumberry), zuberotarrak (Le paresseux de Barcus et le galantin de Moncayole) eta gipuzkoarrak (Organista eta Gaztia de Irizar y Maya).

Zenbait testu gaur egun oraindik ezagunak eta kantatuak dira (Les trois couturières – Hiru damatxo), beste batzuk gaurko kantu batzuei oiartzun egiten diete, nahiz eta formalki desberdinak izan. Adibidez, bosgarren kaierako amodio kantu baten bertsu batzuk ezagunak dira  « Azkenekoz atzeman dit, oi bena tristeki ! / Lumarik ederrena betzatu erori » baina uso bati dedikatuak dira, eta ez gaur bezala eperra bati.

Gaiak ere oso desberdinak dira. Aipatzen da politika (L’empereur et la France, Konstitutzioneko damiaren asmuak), historia (Belsunce et Abarca, Sarako iheslarien kantua), edaria  (Bacchus-i dedikatutako hamabost bat kantu bada), alegiak (Zaldubiren Belea eta hacheria, Artzaina eta bere gasnak), et amodioa zentzu guzietan, gazteek denek manera beraz beren maitea “paregabea” dela deklaratzen dutenak, baita era ezetzaren umilazioa edo ezkontz ondoko atsekabea kontatzen dituztenak.

Dokumentu numerizatuak

Dokumentu hauek Bilketan aurki ditzazkezue :

Eskuizkribuetan agertzen diren kantuak

Lehen koplarekin.

Lehen kaiera

1-1 Le rossignol pris au lacet,

Tchori erresiñoula udan da kantari;
Zeren ordian beitu Khampoan janhari
Negian ezt’ageri, balimban ezta eri!
Udan jin baledi, Kountsola nainte ni.

1-2 Les trois couturières,

Iru damatcho Donostiako Errenterian dendari;
Josten ere badakite, baiño ardo edaten obeki.
Ta kriskitin krosketin arrosa klabelin
Ardo edaten obeki

1-3 Chanson bachique

Gizon bat, ardo bage, dago erdi illa;
Bar bar dabiltza tripak arduaren billa
Baiño edan-ezeker ardo ona ta ongi
Gizonik kazkarrenak balio ditu bi.

1-4 Autre (chanson bachique)

Ay niri zer egin ote zat!
Oña ibiltsen astu zat!
Burua jaso ezin det,
Lurrara iduro ezin det;
Triste dut biotza gustiz,
Edan dezadan ez berriz.

1-5 Le bain forcé,

Abilla zortzi eun eta hogei-ta amabi
Umore onarekin mainean kantari,
Trinka elkarri!
Pena triste autarik libre gaituk sarri.

1-6 Le soiffeur

par Béñat Dorbe, d’Urrugne; contrepartie de la chanson contre les femmes donnée par l’abbé Goyhetche en 1855 – concours de 1858 (mention honorable)

Urthe hainitz oraiño ez-dela
Eman zauzkiguten koplak
Edari gocho zale ginela
Emakume eskaldunak

1-7 L'empereur et la France

concours de poésie de 1858 (mention honorable)

Ahuspeka hadi, oi Frantses gerlaria!
Jainkoak eman deraut bitoria,
Argitu Krimeko iguzkia,
Hire vinetan ezarri du Ruzia;

1-8 Chanson bachique

Ai! Zer egin zait niri?
Bidean dut urhatsik egiten,
Non ez-naizen erortzen,
Chutitzean ambiltzen;
Ttipi dut ttipi bihotza,
Indazue arno hutsa

1-9 Les compagnons de Bachus

Askenean joanen gira otsoaren ihizira;
Otsoa ez-bada, hacheria harturik jinen gira!

1-10 Noël, Gabonetako kantia

Bizkaitar guztientzat, Euscaldun emakume batek ateria 1819 garren urtian Abandoko elechatian

Bizkaitar sendo, gogo anfikuak,
Iñoiz makurtu ez-diran leyal ta senduak!
Izan zara bat beti garbi ta zintzuak;
Ez-zaitube memepetu fede-bagekuak

1-11 Chanson politique

Markina, Tchemein ta Echebarrik irurak bat, agur deutsé konstituzioko Damiari

Norbait bihar genduzan biotzak askatu,
Zengo illuntasunak pozagaz argitu.
Katigariyo gogor, iru urtekua,
Ez-da señale baga alan istekua.

1-12 Lamentations d'un basque à Montévidéo

par Joseph Palassie, d’Espelette (concours de 1858) mention honorable

Khambo gaineko inguru zoragarrian
Hazi izan naiz bizi gozu batian,
Ait’ama onen hegian;
Maitia nuen herrian;
Oray, gautchuen erdian,
Bizi naiz ezerian.

1-13 Le Biscayen

par l’abbé Goyetche (d’Urrugne). Concours de 1858 (Le prince impérial reconnu naturel de Biscaye)

O Gernikako haritz ospe handikoa!
Milla urthe goan huntan berdin-gabekoa
Eskaldunen artean hain ohoratua,
Atze herritan ere hambat aipathua!

1-14 Belsunce et Abarca

par l’abbé Hiribarren, concours de poésie de 1858 (mention honorable)

Beltzuntzek Abarkari,
Errege handiari,
Agur eta berri:
Galde du Iruñarrak
Egiteaz lasterrak,
Han baitu Moroa
Beharrez bhoroa.

1-15 Chant de Belsunce

Eskaldunen arraza
Hil deyala lo datza?
Ez dut endelgatzen!
Beltzuntze bizkundia,
Hain Kapitain handia,
Nehork ez aiphatzen!
Hori zait gaitzitzen.

1-16 La fête d'Urrugne (1856)

par le docteur Larralde, 1er prix.

Herriko besta denaz geroz aurthen kantuen sujeta,
Nik-ere zerbait erran nahi, dezagun dembora pasa
Ez naiz, sobra dakit (sasoina gan da!)
Gehiago gazte, bai hala da!

1-17 Echeko chokoa, ou bonheur du foyer domestique

par l’abbée Gorosatarsou au concours de poésie basque de 1859 (2me prix)

Orhiko choria Orhin lakhetik da bizitzen;
Bere larre-sasietan ez da hura unhatzen.
Han zen sorthu, han handitu han hasi zen maithatzen
Han bere umen artean, gozoki kantatzen

1-18 Diru banu

par Mendiboure (concours de 1859) mention honorable

Ai! Aberatsa banintz ni!
Segur nindaite gizon handi!
Guziak adiskide,
Ustekabez ahaide,
Hainitz agur emaile;

Bigarren kaiera

2-1 Chanson politique - Konstitutzioneko damiaren asmuak, zortzikuan

Alperrik dau sagarrak kolore gorrija
Usteldurik badauka barneko azija.
Laster agertuko da bere matizija
Adi bada, Euskaldunak, ta argi begija.

2-2 Cantique, Prière pour la délivrance du roi

Oraindik bizi zala munduban Marija,
Zeruben erregina, egiaz garbija,
Españan artu eban bere jar-tokija
Jesusen ama zamak, oh zer miragarrija!

2-3 Chanson satirique – Bertso berriak aurten jarriak proba baten gaiñian chit barregarriak

Kantatu gura ditut zembait bertso berri
Aditzen emateko probalariari
Dirua jokatu da publikuan garbi
Baita depositatu presidentiari

2-4 Cantique – San Inazio Loyolakori gozuak

Loyolati zuk dozu
Aitaren jatorrija
Amaren idalgiya
Ondarruan daukazu
Alan Giputz ta Bizkaijak zaukeez erdi-biturik.

2-5 La colombe d’Atizané - romance

Guazen, lagun, guazen biak, guazen Atizanera;
Uso churi bat jalgitzen da Atizane plazara,
Hura nahi nuke bildu neure sarietara

2-6 Portrait séducteur

Ez-da diamanterik, ez urre gorririk
Alegrantzia baiño munduan oberik
Ezin egon nezake zurekin isilik
Puska bat dantzatu-ta kantatu bagerik.

2-7 Eskaldun desterratua – Le Basque expatrié

par M. Guilbeau (concours de 1859)

Triste jarria desterruan,
Orain oha kantatzera,
Zer dudan maite mundu huntan
Dolu minez erraitera.

2-8 L’arbre de Guernica

J.M. Iparragirre

Gernikako arbola da bedeinkatua,
Euskaldunen artean guztiz maitatua
Emanda zabal zazu munduan frutua
Adoratzen zaitugu, arbola santua

2-9 Elégie

inséré par Chaho dans le journal l’Ariel du 16 mars 1845; et par Francisque Michel dans le Pays Basque, p 283

Zeluko izarren bidia nik baneki,
Han nir’ene maite gaztia chuchen kausi:
Bena gaoure jagoiti nik houra ez ikhousi.

2-10 Dot Galdia – Dot perdue

inséré par Francisque Michel dans le Pays Basque, p 414

Aitak eman daut dotia,
Neuria, neuria, neuria:
Urdeño bat bere cherriekin,
Oilo koroka bat chituekin
Tipula khorda heyekin

2-11 Rêve d’un gueux

Ni Bestakoz ongi nago soinekoz gainditarrak,
Oinetikan bururaino berriz pampinaturik

 
2-12 Le paresseux de Barcus et le galantin de Moncayole

Idiarte ñapurra,
Aspaldi huntan hala da.
Phartidu bat nik banikek hiretako aberatsa,
Mithrikileko duk eta detiri santsen alhaba.
Hareki egik ezkuntza.

2-13 Sérénade de Belzunce

Ene izar maitea,
Oi paregabea!
Ichilik ikhustera
Jin nautzu leihora;
Koblatzen dudalarik

2-14 Désespoir déposé aux pieds de Notre-Dame de l’aubépine

par Duhalde – Concours de poésie de 1860

Mendiak bethe hedoyez,
Oihan errekak daude beltz;
Begiak altchatzen ditut, zeruetan izar bat ez…
Nihon ez duket gazurik, ilhun bainago bihotzez

2-15 Coquette et pauvre

par Garro, concours de poésie de 1862 (3me prix)

Neskatcha eder burtchoroak churrunda franko lephoan;
Cherrunda franko badi baina, ez hainitz zentzu buruan.

2-16 Apecha eta lorea

par J-Bte Elissamburu – 1er prix du concours de 1862

Neguaz primadera zenean jabet,
Sasi baten begian apecha zen sorthu;
Lekhu berean baitzen lorea gerthatu,
Gachoek elgar zuten bihotzez maithatu.

2-17 La violette

par le docteur Larralde (concours de 1862)

Alferretan haiz sortzen, oi lore maitea,
Baratze bazterretan, humilki gordea
Bafada gochoenak hau bethi salhatzen;
Hire egoitza bakotchak aiseki kausitzen.

2-18 Agur nere herriari

concours de 1862

Urrundik ikhusten dut, ikhusten mednia,
Zeinaren bigelean baitut nik herria;
Jadanik dut aditzen (zorion handia!)
Ezkila maitearen hasperen eztia.

2-19 Les municipalités

par M. H. Salataria (concours de 1862), dialecte du canton d’Hasparren

Kantatzera noha berxu hortan
Nolako suyetak konxeiluyan
Ditugun herrian ezarriak,
Haukien promesak eta obrak.

Hirugarren kaiera

3-1 Mariñela

Par Betiri Othonde 1er prix du concours de 1863

Bizkar batean
Haritzen pean,
Ene etchea lekhu ederrean ;
Airezko jauregian ni nago.
Zembat othe du athe-ta lehio,
Bai eta zilho ?
Zenbat arteka ? Ziritu franko !

3-2 Choriñoa kayolan – L’oiseau en cage

par le docteur Larralde, 2me prix du concours de 1863

Zertako ni kayolan,
Zer eginik gaizki ?
Ez othe dut bada izan
Bihozminik aski ?
Airetan ibiltzeko
Jaunaren dohainak
Eta ez presa egiteko
Ditut nik hegalak

3-3 L’amant malheureux

Lehen orai eta bethi
Bizi nuzu penatuki
Eta hori zertako, badakizu naski,
Zeren-eta baitzira neure charmagarri!

3-4 Zolferinoko ixua – L’aveugle de Solferino

Par A. Salaberri (2me prix au concours de 1864)

Harmen hartzera deithu ninduen gazterik zorte exayak :
Urrundu nintzen, herrialderat itzuliz usu begiak,
Itzuliz usu begiak

3-5 Eria – ezagutzaz bethea errechinolarentzat – Le Malade, reconnaissant envers le rossignol

par le docteur Larralde (Prix d’honneur au concours de 1865) Le docteur Larralde, ne pouvant concourir au prix qu’il avait remporté trois fois, a eu simplement une distinction honorifique

Kantarien errege !
Hire kantatzeko,
Gai denik nor daiteke
Hitaz beraz kampo ?
Geroztik, ixumendu
Zerbait othe dut nik ?
Ez esketiak ez du
Neurritzen indarrik

3-6 Le prisonnier

Choriñoak kayolan
Tristerik du kantatzen ;
Duelarikan zer jan, zer edan,
Kampora desiratzen;
Zeren, zeren
Libertatea zoin eder den!

3-7 Compliment des compagnies franches du Pays Basque aux espagnols

Kompaña Frantchek igorri
Españolari gorantzi
Baigorritik,
Jalgi dadin Astingi sorhora,
Edo besteñaz astobizkarrera,
Ointhutxik,
Arinik,
Zalburik,
Gogorrik,
Han dantzaturen dugula
Karmañola !

3-8 Heureux époux !

Nere andrea, andre ona da,
Gobernu ona du auzoan.
Artzen duelarik ebre alaba
Mari katalin altzoan:
“aitzazu.
- Zer naizu?
- Orrela gero-re
Munduan ere
Biak biziko gerade gu,
Baldin bazare kontentu,
Nik beti freskotchorik tabernakoa
Zatoztekoan draukat arno-gozoa.
Ai! Zeñ kontentu
Eskaintzen daizut!
Ai! Zeñ alegre, nere maitea
Arrautzechoak eta kaiku eznea !
Kaiku eznea !
Kaiku!  Kaiku! Kaiku! Kaiku! Kaiku! Kaiku! Kaiku! Kaiku! Kaiku! Kaiku!
Kaiku eznea !
Arrautzechoak eta kaiku eznea !

3-9 Les volontaires de Hasparren

Soldadoak berririk
Hazparneko herritik
Patriarkha onetraik !
Español beltzaren kontra altchatu dira gogotik,
Beren musketak harturik,
Sabre onak zorrozturik
Urra ditzagun erditik

3-10 La fileuse

Iruten ari nuzu, Khiluya gerrian
Ardura dudalarik nigarra begian

3-11 La couturière

Dendari gazte bat gure hauzoan,
Endelgatzen baita ofizioan ;
Bere orratzaz
Bere adregaz
Irabazten du.
Badu molxa, badu diru,
Aberax da ;
Senhar on bat baizen deus ez du dalta.

3-12 La colombe voyageuse

Izar batek zerutik klaritatez betherik,
Gauaz ere argitzen du bertze ororen gainetik,
Dudatzen dut baduyenetz mundu huntan parerik

3-13 Peine d’amour

Jenofria ejerra, zu zutut maithatu,
Zure aodioak benai inganatu.
Zure parerik ez dio mundioan ikhusten ;
Charmagarri zirade ororen gehien

3-14 Au couvent – l’amour fidèle

Oi ene maitea,
Nik etzaitut ikhusten,
Ez berririk aditzen,
Norat joan zira?
Ala gombiatu da
Oi zure gogoa?
Hatzeman zinerautan,
Ez behin bai bietan,
Enea zinela.

 
3-15 Le beau douanier de Lécumberry

Primaderan gora dira
Arbolak loratzen gora;
Lilia demean agertzen, jendeak alegeratzen;
Fruitua ontzen demean, larrerat erortzen.

3-16 La fleur gardée

Lili bat ikhusi dut baratze batean,
Desiratzen bainuke ene sahexean,
Lorea ez du galtzen udan ez neguan
Bere parerik ez du bertze bat munduan.

3-17 Illicites amour

Choriek badituzte beren ohantzeak,
Uso ttorttoilek ere non ezar umeak
Oi haizea, utz nezak joan nadin bidean !
Northa idek dautazu sar nadin barnean.

3-18 Amour trompeur

Kailla kantuz ogipetik uztail agorriletan,
Maitea ganik etcherakoan aurthen entzun dut bortzetan,
Amodioak bainerabila zure bortha leyhoetan

3-19 Guerre civile d’Espagne (1834)

Mila zortzi eun ta ogei t’amalau urte,
Berxu bi paratzera obligatzen naute ;
Friola unetarik ematen dut merke
Nere fabrikan bada kataural bat bête

3-20 Chanson bachique

Ostatuan gira, Jaunak, fortunak amanik;
Ez ahal gira jalgiren egarriz hemendik!
Boteilan ez balimbada, ahal da barrikan,
Bainan ez ginuke behar erori karrikan.

3-21 Autre (chanson bachique)

Inuan edatera, maitea,  Kattalin;
Egarriak abantzu ni akhabatu nin!
Ikhusten hudanean boteila batekin,
Bihotza phizten ziautan edatearekin.

3-22 Autre (chanson bachique)

Dugun edan ! dugun edan ! dugunaz geroz boteillan !
Jendek erra nez dezaten hordi ginula karriketan,
Dugun edan ! dugun edan, artzain zaharrak gireletan !

3-23 Autre (chanson bachique)

Dantzan hari niz lagunekin,
Neure zango makhurrekin.
Habil errakok
Sunxunlariari
Jin dadiela berehala
Bere sunxun chirolekin
Eta ichtrumentarekin

3-24 Autre (chanson bachique)

Ai ! Ai ! Ai ! egarriz, egarriz, egarriz !
Indan edatera.
Boteilan ez bada, ez bada, ez bada,
La la lalera La la lalera La la lalera
Lalalera, lalera la la lalera
Barrikan bada ;
Juan cherka hara
Berehala.

3-25 Autre (chanson bachique)

Ostalerxa, gaztea zira zu,
Adizu !
Gu ere zure jendeak gituzu.
Hala duzu
Fama ona duzu,
Obraz eakuxazu!
Gaurko ene eskutaren perilik ez duzu,
Bertzenak hor-tutzu,
Beharturen zaitzu!

3- 26 L’amour et le vin

Hauche da mahax arnoa!
Zoin den hunen gozera!
Maite bihotzekoa,
Alegeratzen deraut gogoa.
Zuk utzinauzunaz geroz,
Eta [?] bihotz oroz
Houni noha ni lotzera,
Adios neskatchei erraitera!

3-27 Autre (chanson bachique)

Izan nuzu Maulen
Kusiñaren etchen
Ahuñaki jaten.
Kostillak errerik
Ogia muflerik
Arnoa gochorik,
Puntcha egosirik,
Han etzen eskasik,
Maitena, zu baizik!

3-28 Un dimanche matin – romance

Andereño bat ikhusi nuyen igande goizño batez,
Ordu beretik agradatu haren begi ederrez
Ez dut uste haren parerik beden eztitasunez
Neure bihotza triste dago haren gana beharrez

3-29 Le célibataire

Miguel-Agustin, entero charki bizi zirade bakarrik
Orainik ere ez ote duzu ezkontzeko gogorik?
Gizonak ere zartuz geroztik ez du sasoin oberik.

3-30 Critique du prêtre

Aphezten da sarthua beharrean dirua,
Kantuz eta errepikaz alegera bildua!
Heyen gorrena ez dago egun bat ichildua
Bada usu, ephen, kailla, vilanda gizendua.

Laugarren kaiera

4-1 La fête patronale

par l’abbé Sourtarsou, 1856

Egun eliza-besta dugu zelebratzen!
Gure patroin saindua denek ohoratzen!
Churi-gorritan,
Bezti berritan
Nor ez-da pharatzen?
Bestalierak lerroka zaizkigu ethortzen.

4-2 La soiffeuse

par l’abbé Goyhetce, 1855

Zure begiek egun zer duten,
Gana, nahi nuke jakin;
Birloratuak zaizkit zabaltzen!
Lete aire on batekin!

4-3 La soiffeuse

par Léon Elissamburu, prix de poésie, 1855

Munduan ikhusten da hainitz bizio,
Hoberenetik ere deus ez balio;
Bainan halere
Ohituz geroztik hartan bertzeak bertze,
Zor edo hartze,
Ezin arnoga daite, arras hil arte.

4-4 Sur la guerre de Crimée

par Léon Elissamburu, 1856

Rusiako emperadorean hitaz mintzo duk jendia
Zeren trublian ezarri dukan kasik Uropa guzia.
Kontra dituk Frantzia eta Tirkia,
Angleterre eta bay Otrechia:

4-5 L’heureux berger

par Pierre Mendibil, 4me prix au concours de poésie de 1859

Etchola bat da ene jauregia;
Aldean, salhatzat, harisstegia;
Arthalde bat,
Halakorik ez-baita hambat
Bazait niri behar bezembat
Ai! Etzait itsusi…!
Ni naiz etchola huntako nagusi!

4-6 La mère berçant son enfant

par le docteur Larralde (1er prix au concours de 1859)

Lo! Lo! Nire maitea;
Lo! Ni naiz zurekin.
Lo! Lo! Paregabea,
Nigarrik ez-egin;
Goizegi da! Munduko
Gelditzen bazira,
Nigarretan urtzeko
Baduzu dembora.

4-7 Romance

Charmagarri bat dizut maite bihotzeti,
Amodiotan gira biak elgarreki;
Haren aire ederraz agrada niz bethi,
Parerik baduyela ezpaitzaut iduri.

4-8 Chanson bachique

La la la la la la la, len!
Mementoño bat egon giten
La la la la la la la, lu!
Oraino untsa gituzu.

4-9 L’amante du soldat

Lalai ederra, deklara bedi zur’eta ene suyeta
Konsola zite holako franga mundian gerthatzen baita
Entzun dizit ustekabetan baduzuka anhitz kuinta
Etzira mundian bakharra, oi neure maite pollita.

4-10 Histoire d’un chien

Misterio egoki bat hurrengo errian
Esango darotzuet eskara garbian
Zer prontzia iragan dan Airaku herrian
Kontatzera noaye al dedan neurrian.

Bosgarren kaiera

5-1 Chant de Tomb-Erreka

Errakozu ene phartez mila goranitzi
Zure adiskide murde Barnetchi,
Pena handi dudala segurki,
Ez dudala nihor hura baizen utzi
Satifatu gabe ederki
Kausa zer den berak badaki!

5-2 Amour

Ez dut uste baden zeruan aingerurik elgar maithatzen dutenik
Amodioa nik zure gana bezain fidel ibikitzen duenik
Neure penak finituren ahal dira atheraz geroz mundutik!
Bertze erregretik ez dut eremanen, maitea, zurea baizik

5-3 Autre (Amour)

Aspaldiko demboraetan, gayaz eta bethi,
Ihizin nabilazu urtzu edjer bati.
Azkenekoz atzeman dit, oi bena tristeki!
Lumarik ederrena betzayu erori

5-4 Fleur d’hiver

Abenduaren erdian, Irisarriko herrian,
Eskolier bat eritu dela fama da jenden artian,
Jaun errientak sendaturen du bibiñoak direnian

5-5 L’Emigrant

par Larralde-Bordachuri, père du médecin poète

Orai hasten niz kantatzen neure penen deklaratzen:
Eztitasunez bethe lore bat aspaldi dut adoratzen,
Haren ganikan urruntzeaz bihotza zaut obiratzen.

5-6 Compensation à l’amour

Amodioak bainerabila choriñoa aireanbezala,
Gauak ere pasatzen ditut egunak balire bezala!
Oi arilura nabila maitea gana!

5-7 Amours contrariés

Neure maite pollita, konxola nezazu,
Amodiotan dena, penetan diaguzu!
Ideya nola duzun, othoi erradazu;
Besteiñaz changrinetan hiltzera nihoazu.

5-8 Autre (Amours contrariés)

Menueta eder dantzako, maitea, zu besoetako,
Muthil gazte buru arinen enganatzeko.
Zombait aldiz nueu gerthatu, zurekin ere libertitu,
Eta orai nahi nuzuya sekulakoz kitatu?

5-9 Amante perdue

Ene maiteak biloa hori eta koloreak gorri,
Eskuyeta larruya churi, zilhar finena iduri,
Ber-bera duzu charmagarri, pena emaile orori.

5-10 Tourments de l’amour

Ene maitia, zuk zer diozu? Urrundanik niz mintzatzen.
Neure buruya esparantzetan dudalrikan khausitzen,
Hauche da bada changrindura dudan pasatzen!
Deusek ez nu konxolatzen;

5-11 Chant de sauts basques (Ainhoar ttipiak)

Eltze tzar bat eta burdin-zali bi,
Nola mila debru biziko naiz ni?
Egunaz jokoan eta gabaz amoretan,
Jendeak nitaz murmuriketan;
Eta nik halere achola guti,
Berriz nahi nuke zintzurra busti

5-12 Chant de sauts basques (Moneindarrak)

Andre on gutti gerthatzen ohi da goiz etzaten direnetan;
Ohetik ezin jaikarazi zortzi-bederatziak artekan;
Halakoaren senhar izanen denak puntua franko galtzetan
Eta don faridan!
Andre on guti dantzari on!

5-13 Fille d’Inchauspé

Intchauspeko alaba dendaria,
Goizetan goiz jostera joailia,
Nigarretan pasatzen du bidea,
Aprendiza konxolatzailea

5-14 La séparation

Urak harria bolatzen,
Urhiak dizu zilharra doratzen,
Ni neure maitea gana joaiten,
Neure penak hari erraiten
Zertaraino dutan sufritzen,
Gero berak bainu konxolatzen

5-15 Vain souhait

Bard’ arraxéan amexetarik boz bat entzun dut ederrik
Etzitasunez bethea zen eta hark ez naitzuen parerik

5-16 Geneviève à l’oratoire

Nik ez dirat erran,
Nik ez dirat penxa
Bihotzean zer dudan.
Oi! Neure haxa
Doi-doya badoha
Airera
Zeruetara,
Neroni banoha

5-17 Les anges

Sosegu har zazu,
Arreba gaichoa!
Zure amodioa
Heldu izan zaike
Lili eztienaren
Usainaren pare;
Konxola zaite,
Zure bilha gare
Ethorriren.

5-18 Betiri Sanx – la famine

par Dominique Dequerre, dit Kinkuna, d’Ustaritz

Jende onak, baditugu berxu onest, chuchenak,
Kantaria gosturako Uztaritzen emanak,
Lau pundutako airetan errechki dohazkenak;
Non nahi kanta detzazke umore on duenak.

5-19 Trahison de l’amour

Amodio traidorea,
Bethi pena emailea,
Zer nahi duk nigandik?
Habil, habil hemendik,
Ez eman niri penarik;
Ez diat nahi deusik
Hitarik;
Utzi nezak bizirik!

5-20 Fidélité

Jin bazira jin zira,
Ongi ethorri zirela!
Erraiten dauzut egia,
Berantexi zinitudala.

5-21 Doute et crainte

Nire maite pollita, ez nauzu maithatzen!
Bihotz erdiragarri zer duzu penxatzen?
Hambat dembora huntan nauzu abusatzen,
Zertako hari zare ni hola flatatzen?

5-22 Trahie!

Chroriñua, nurat hua bi hegalez airian?
Espainialat juaiteko elhurra duk bortian,
Bi-biñuak junen gutuk hura hurtu denian.

5-23 Suite du mariage

Ni gazte nintzanian, hogoi urthetan,
Ardura nidabilen neskatiletan;
Bai eta orai aldiz ostatietan,
Dihaurre guti mulxan behar denetan,
Ehork ez naye nahi kompaiñietan.

5-24 Les adieux

Ordena etorri zait ementi juateko,
Zure begietarik urrut’izateko.
Baina ni gelditzen naiz esperantzareki,
Biurturen naizela oi demborareki

5-25 Voeux contrariés

Kontoreak berririk
Aphirilean emanik.
Tristeziak harturik nago bihotzaren erditik;
Uso churi bat galdurik
Nago begiak ilhunik.

5-26 Chant des forgerons

Othe da gizonik mundu huntan
Ni bezain malurusikan!
Piparen hartzeak choratzen nau,
Arñoaren edateak horditzen nau,
Gortearen egiteak erhotzen nau…
Eta ni zerk konxolatzen nau?

5-27 Betiri Sanx

Aurten Iruñ errian Betiri Sanx tamburin,
Soinua soinatzen du guzientzat bardin
Bazkaria behar-eta afaria arin,
Betri bizirik deno ala biarko egin!

5-28 Le limas et l’écot (satire)

Arbonatik goan dira Bainara bi lagun,
Bai-etare bazkaldu aude Mari-Sanxun.
Etchetik ilkhitzeko zer lagun parea!
Tchulari eman daye platean barea.

5-29 Les douceurs du ménage (satire)

Ene hauzotegian bi senhar-emazte
Bakean bizi dira hasarretu arte.
Garbia elgarrekin behin samurtzetik;
Heyen chuchentzaileak lan ona behar dik!

5-30 Les malheurs d’un cheval

Aditzea banian goan den demboretan
Zaldi on bat bazela oihan hegi hautan;
Tailaz larria eta indarrez flakua,
(Non egin othe zuten horren merkatua?)
Hamar urthe huntan zen hortzez gabetua.

5-31 Le cheval d’ezkerra

Ezkerraren zamaria
Ile urdintzen hasia,
Zango besoez flako eta bizkarrean zauria,
Urhax guziez non-nahi lurrerat da eroria.

5-32 L’équipage du charbonnier

Au da ikazketako mandoaren traza,
Lepoa meh-du-eta itchura gaitza,
Ilea latza,

5-33 Les soiffeuses d’Arnéguy

Solbezia axaldéan,
Arnegin etche batean,
Bost neskatcha elgarrekin,
Amore ezkondu bat hekin,
Hartu dizie axegin
Gathelu gorriarekin.

5-34 Impressions de voyage de José-Mari Ezkerra

Bizkai ta Aragoa, gero Kastilla,
Diferentziarikan ez dute milla.
Leku zirzilla!
Nire alojatzeko lasto choro billa
Umill-umilla;
An bizi nai duena ito dadilla!

5-35 Les infidélités du mariage

Kopla bitchiak
Aurten jarriak,
Puntu chikian,
Aire bizian.

5-36 Les maquignons et l’âne de Castille

Berxu berri batzuen noha ni hastera,
Nire penxamentuen deklaratzera.
Behin batez joan nintzan Aranatz aldera
Azienda eder baten dirutan saltzera.

5-37 Les amours du charbonnier

Uztar hunat, uztar harat, jauzikoetan Ganetchiki
Plazan denean dantzan hari zoin den eder bazinaki
Bi mathetan zinetzazke eman bi musu segurki.

Seigarren kaiera

6-1 L’aveugle de Solférino

Par A. Salaberri (second prix au concours de 1864)

Harmen hartzera deithu ninduen gazterik zorte exayak :
Urrundu nintzen, herrialderat itzuliz usu begiak,
Itzuliz usu begiak

6-2 Muthill zaharra

par Larralde (1er prix au concours de 1864)

Bakharrik bizitzeaz unhatua franko,
Chede zerbait banuen lagun bat hartzeko,
Bainan orai andreak zembat ez du behar!
Ez, ez, nahiago dut egon muthill zahar

6-3 Regrets du Basque partant pour l’Amérique

par l’abbé Landerretche (2e prix au dernier concours de poésie basque)

Nahi nuen kantatu,
Alegera phartitu;
Bainan zer bihozmina
Ene baithan da phiztu?

6-4 Le nid

par Larralde

Haurra, zer hari zre
Sasian sarthua,
Progatchurikan gabe
Lapharrez zaurthua!

6-5 Départ et retour du conscrit

Zorigaitzik egun batez, zortheak atzemanik,
Nre buraso gaichoak nigarretan utzirik,
Soldado nintzela bada, harmetan paraturik,
Ninduten urrun ereman, urrun Eskal-herritik!

6-6 Okhertuak bere okhertzaileari koplak

(Prix d’honneur – concours de 1866)

Fortuna erori zait burutik behera,
Zuri baitautzut esker, guri juan Barbera!
Harriturik bakotcha niri daho beira
Bi begiez…

6-7 Escalduna

Sarako koplari batek

Eskaldun seme dena bedi alegera!
Ikhusi du bet-betan (oi zoin den ederra!
Ez amexetan, ez amexetan, nintzen atzarria)
Arbola bat harrokan ederki jarria

 
6-8 Oraiko neskatcha batzu – Quelques fillettes d’aujourd’hu

Joannes Berjes, saratarrak 1er prix au concours de 1867

Begientzat bakharrik badire loreak;
Dire usainik gabe, fruiturik gabeak.
Ordean zein dituzten eder koloreak!
Koloretik juyatuz, bertzen erregeak

6-9 L’incrédule

Behin goan nintzen Bayonara
Botiga batetara
Oihal erostera.
Nausia niri galdez
Hean dirurik badudanez.

6-10 L’erreur

Damu gaitzik behin batez zure begia dut ikusi!
Geroztik hunat nire bihotzak nihon pausurik ezin diro kausi,
Bizi triste hau deramat munduz mundu zure ikusi.

6-11 Désir!

Maitea, ez dautazu plazer egin nahi?
Gaur zure ikhustera ni ekharrazi,
Neure pena doloren erratera zuri,
Hitz bat aski bainuke bihotz-gozagarri!

6-12 Organista eta Gaztia

Par Irizar y Maya, de Bergara, auteur de Eusqères et des Erdères, conours de 1871

Iru eguzki dira Vergara luzian,
Eguneko argiya zeruen erdiyan,
Alkatiaren alaba gaztien artian;
Dan ederrena dago nire biotzian.

6-13 Chori berriketaria

signé M. Doyharçabal (Saint-Jean-de-Luz), concours de 1871. Le véritable auteur M. M. Guilbeau, 3me prix au concours de 1859

Sor-lekua utziz geroz, ondikoz, hala beharrez!
Jainko ona urrikatuz bethiko nire nigarrez,
Primaderan hasi orduko arbolak estaltzen lorez,
Choritto bat heldu da bethi nire herritik hegalez.

6-14 Deus!

Concours de poésie de 1871

Asko gizon zorok uste dute munduan
Ez dela sekulan deusekin zerbait egin;
Hetaz trufatzeko nik eman dut buruan
Zembait berxu pullit egitea deusekin.

6-15 Belea eta hacheria

1er prix concours de 1873, signé Hergaray (l’abbé Adéma)

Jasan-ahalikako zitzi bat mokoan,
Belea zagon behin haitz baten kaskoan.
Hacheria horapait han gaindi bazokan;
Belea ikusirik, trikatzen zayo han.

6-16 Bildoxa eta Oxoa

concours de 1873 – signé Hergaray

Primadera goiz batez, chirripa batera
Bildotch bat, arma gabe, gan zen edatera
Hantchet hari zelarik churga-churga bera,
Oihanetik zitzayon oxo bat athera.

6-17 Idiart le galant et Begnat le paresseux, Dialogue

Idiarte ñapurra,
(Aspaldian ala da)
Partidu bat nik banikek hiretako aberaxa;
Mithikileko duk eta Petiri Sanxen alaba;
Harekin egik ezkontza.

6-18 L’absence

Chori kantari ederra, non othe duk kanthatzen?
Aspaldian hire bozik nik e diat entzun;
Ez orenik ez mementorik ez diat iragisten
Hoi gabe gogora.

6-19 Altabizkarko kantua, nor bere etcheanizan bedi nagusi. Chant d’Altabizkar,

par M. Raymond Artola, de Sain-Sébastien. Cette pièce a remporté le prix de poésie basque au concours de 1879

Ojuska bat erantzun da Euskaldunen mendiyetan!
Etcheko jauna zut-zutik zeguen bere atietan;
Aditu du ta esan du: Zer da gure lur onetan?
Eta altcharik chakurra, lotan zeguena oñetan,
Nastu du Altabizkarko inguru deena aunketan.

6-20 Euskera-lorazko aortachua. Derniers adieux à notre Mère

par Philippe de Arrse, d’Otchandiano (Biscaye). Concours de 1879

Ama euskera, Gernikako arbolapean etzin dailten, eta seme leyal batek lagundu ta azken agurrak emotia eta Euskal-erriaren gaztelatutia.

6-21 Artzaina eta bere gasnak, alegia. Le Berger et ses fromages, fable

1e accessit au Concours littéraire de Saint-Sébastien (1879)

Den berria, den chaharra,
Houna kondera bat ez tcharra,
Ez hala-hulakoa errana
Bainan senxu handia daukana.

6-22 Sarako iheslarien kantua

- nora zoazte hor gaindi, ardi nahasiak?
- Espainiara goazi, doi-doya biziak.
Jauna, ahantz bezkitzu guk egin gaizkiak,
Gosez hil ez gaitezen mendian guziak.

6-23 Artzain ardi-jalea dantzari – Le berger dévoreur de mouton et danseur

Eskaldunen harrigarri,
Murde Iharasarri,
Jainkoaren kontra da jarri,
Kontra dio jazarri;
Haren kontra du bihurtu
Harek eman dohaina;
Ardi jatera obratu
Arthaldeko artzaina!

6-24 Isidorori Dorotearen azken goraintziak

Egun, egun, egun zoroak,
Zinautanean erraten
Etzautzula zuri gogoak
Nitaz bertzerik agintzen!

Zazpigarren kaiera

7-1 L’endroit et l’envers, Aldea eta Ifrentzioa

pièce présentée au concours de 1878

Nihon othe da lorerik
Ene maitiaren parerik?
Haren begia
Zein den argia!

7-2 Otso saindu egina, alegia

Atherazen
Amikuzen
Ustekabeko berria,
Hein bat harrigarria,
Otso jaun bat zahartzera egin zela saindu!

7-3 Belea eta azeria

par Ramon Artola (de Saint-Sébastien)

Bele bat, azeria
Begira zequela,
Ivan zen airean gazta
Mokoan zuela.

7-4 Frantchu gazteluan jaun handi (MS134-7-2)

- Non haiz, ez haut ikusten, Piarres gaizoa?
Zein elizetan hago othoizten Jainkoa?
- Martin, ez duk elizan ni nagoen chokoa;
Bainan hemen badiat urrurik freskoa!

7-5 Murde Larraburu, Donibane Garazikoari, Paubeko Mera, gure bidalkin ojia, Frantziako Biltzarrera izendatu denean

Zembat agur zure izenak egun hautan!
Zembat agur!... bainan zinenak Eskaldunetan!

7-6 Amodio khechiak

Argizagia agertu,
Bai-eta gora altchatu;
Argia hurbiltzen zaiku,
Etchera joan behar nuzu.
Maitia, pot bat indazu,
Berehala banikazu.

7-7 Petché, candidat à la députation

Petché batek nahi du
Pariserat partitu,
Plazer badugu hautatu
Guretzat deputatu;
Gure bozen galdez dago
Kargu horren hartzeko.

7-8 Eskalduna – le Basque

Bozik, burua gora,
Nago mendipean:
Hola da bet bedera
Bizi gutartean.
Aitak bere chokoan
Egiten zuena
Egiten dut nerean:
Eskalduna horra!

7-9 Uda eta negua

Egunak badohazi egunen ondotik;
Elkarren iduriko ez dire hargatik;
Ikusten baditugu zembaiteak ederrik,
Asko halakoeri darraizkote tcharrik.

7-10 Azeria eta hartza – Le renard et l’ours

Joannes Larrondoberri Elizaldekoak  (MS134-7-1)

Azeriak egun batez erran zion hartzari: Zertan hago bethi mendi gaitz, erreka hauetan kukutua?

(1)    Patri Urkizuren lehen edizioa 1998an: Telemake Ulisen semearen gertakuntzak: Patri Urkizuk prestatutako argitaraldia, Elkar, 1998

(2)    Ikus artikulu hau: Louis-Lucien Bonaparte-en euskal aditza tauletan (http://www.bilketa.eus/eu/bildumak/gure-hautaketa/406-louis-lucien-bonaparte-en-euskal-aditza-tauletan)

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Gure hautaketa