« Iragartzen dizuegun liburuak dudarik gabe garai eginen du frantses literaturaren urtekarian. Hizkuntzalari jakintsuengan hain aspalditik eskatzen zuena Paristar batek plazerez eskaintzen dio publikoari. Europako eta ekialdeko hizkuntzetan aditua, ez du Homero eta Moisesen hizkuntz ezin goragokoen jakitatea errazteko asmatu dituen metodo jakintsuetan bere burua mugatu nahi izan. Kantabriarren hizkuntzari buruz, zeinen antzinatasuna mundua bezain zaharra den, ikerketa berezi bat egin nahi izan du,  bere arartekoei sinpletasun, energia, originaltasun eta aberastasun ezaugarriak aurkeztu die, eta hizkuntza hau beharbada laborantza eta zibilizazioaren sehaska aitzin agertu ziren  eta segurki gizakiaren haurtzaroko garaietatik heldu diren Asiako populu ibilkariek mintzo zituzten hizkuntza  inspiratuen artean ezarri behar da»
A. M. D’Abbadie (Arrastoitarra), Manuel de la langue basque salmentarako abisutik itzulia – Iturria: BnF

Fleury Lécluse (1774-1845)

Fleury Lécluse greziar literatura eta hebrear hizkuntza irakasle zen. Grekeraren irakaskuntzarako erreferentziazko onra batzuen idazlea zen eta idatzi zuen Lexique grec, latin et français [Grekera, latina frantsesa lexikoa] obra arrakasta herrikoia lortu zuen, eta pixkanaka Okzitaniako Tolosako dekano postua lortu zuen. Hizkuntzen gaiaz amorratua, haien arteko filiazioei bereziki  interesatzen da, eta ondorioz, haien balizko adinei. Laster deskubritzen du jakintsu batzuen arabera, horien artean Piarres Ihartze Bidassouet abadea eta bere Histoire des Cantabres [Kantabriarren historia], 1825an argitaratua, euskara Europako hizkuntza zaharrena izan zitekeela. Fleury Lécluse-ek berehala Euskal Herrira jauzi egiten du, adierzapen horiek segurtatzeko, eta mintzaira horren misterioa zulatuko duen lehena izateko.

Urte bat berantago, 1826ko otsailaren 2an, Tolosako Zientzia, Idazkun eta Letren akademiarentzat idatzitako dissertation sur la langue basue [euskarari buruzko idazlana] agertarazten du. Hor kontatzen ditu bere bidaia, euskarazko liburu batzuen aurkitzeko zailtasuna (nahiz eta Paue, Ortheze eta Nabarrengosen ibili), bere urraskako ikasketa (Baiona edo Hazparnen (Ihartze abadearekin) errazago), eta nola deskubritu dituen, Gipuzkoan, Larramendi (El Impossible vencido, 1729), Astarloa (Apologia de la lengua Bascongada, 1803) eta de Erroren (Alfabeto de la lengua primitiva de España, 1806) idazlanak. Irakurketa eta topaketez aberasturik, abisatzen du hasi dela “frantsesezko Euskal Gramatika labur baten idazten, zeinek bi hizkuntzetarako balioko duen Hiztegi batekin osatuko duen”.

 
 Dissertation sur la langue basque, 1826 – Gallican ikusgai : http://gallica.bnf.fr/ark:/12148/bpt6k6319505s/f9.image

Euskararen eskuliburua

 « Arrazoi handiz begiratuz gramatika hizkuntza baten arima gisa, hiztegia haren gorputza besterik ez delarik, Eskuliburuaren lehen partean Gramatika baten ezartzeko ideia egokia ukan du, jakintsuek dudarik gabe estimatuko metodo analitikoa duena. Lehen parte horretan du Autoreak bereziki erakusten zeinen arauak azaltzen dituen hizkuntzaren fisionomia eta jeinuaz duen barneratze arraro eta jakitate sakona. Osatzen duten elementuak hain dira ongi garatuak, hortik heldu diren printzipioak hainbeste orden eta zehaztasunez ondorioztatuak, laguntzen dituzten ohar kritikoak  hain zuzenak eta argitzaileak, non irakurleak kasik nahigabean hizkuntza horren sekretuez jabetzen den. Tipografia-antolamenduak taula hain argi eta erregularrak aurkezten ditu non adimendu arruntenak ere euskal hizkuntzako ezaugarri eta osotasuna errazki harrapatzen ahalko dituen. »
A. M. D’Abbadie (Arrastoitarra), Manuel de la langue basque salmentarako abisutik itzulia – Iturria: BnF

Manuel de la langue basque [Euskararen eskuliburua], 224 orriko liburu, urte berean argitaratua Tolosako Douladoure inprimategian, laburpen bat baino gehiago da. Lehen partea Grammaire  [Gramatika] izendatua, biziki aberatsa da, eta ondoko kapituluak biltzen ditu:

  • L’alphabet basque [euskal alfabetao]
  • La littérature basque [euskal literatura]
  • Le Nouveau testament en basque [Testamentu berria euskaraz]
  • L’arithmétique basque [euskal aritmetika]
  • Le Calendrier basque [Euskal egutegia]
  • Les dialectes basques [Euskalkiak]
  • Les Etymologies basques [Euskal etimologiak]
  • La déclinaison basque (les noms substantifs et adjectifs, puis les pronoms substantifs et adjectifs) [Euskal deklinabidea (izen substantibo eta adjektiboak, izenordain substantibo eta adjektiboak)]
  • La conjugaison basque (considérations générales, les auxiliaires NAIZ et DUT, MAITHATCEA, MINTZATCEA, EMAITEA…) [Euskal aditz jokadurak (ohar orokorrak, Naiz eta DUT aditz laguntzaileak, MAITHATCEA, MINTZATCEA, EMAITEA…)]
  • Les particules basques [Euskal partikulak]
  • Syntaxe basque (déclinaison, conjugaison et particules) [Euskal sintaxia (deklinabidea, aditz jokadura eta partikulak]

Bere grekeraren irakaskuntzarako metodoaren arrakasta egin zuen sintesia analitikoarekin jarraitu nahiean, euskara biltzen du zenbat arau handi, lau aditz jokaera nagusi, oinarrizko hiru euskalki eta lehen mailako deklinabide kasu mugatutan. Argitasun anitz ekartzen duen laburtasun bat batzuentzat, sinplifikazio murritzaile bat besteentzat.

Bigarren partea, Vocabulaire [Hiztegi] deitua, Arrastoiko Arnaud-Michel Abadiaren (1772-1832) laguntzarekin egin da, Anton Abadia (1810-1897) famatuaren aita. Bi lexiko biltzen ditu, bat euskara-frantsesa, bestea frantsesa-euskara, bakoitzak kasik 4000 sarrera dituelarik.

Fleury Lécluse-en Manuel de la langue basque liburuko Vocabulaire partean agertzen den frantses Kantabriako herrien izenen zerrenda, 1826

Euskararen jatorria

 Hannibal Barka - wikimedia

Eskuliburuaren aitzinsolasean, XIX. mende hastapenean ohiduraz egiten den bezala, Fleury Lécluse saiatzen da, menturazko etimologia batzuk baliatuz ikertzen ari den hizkuntzaren jatorria aurkitzea. Duen teoria ez da arrunta:

Zibilizazio punikoa, edo Kartagokoa, K.a. IX. mendetik II.enera joria izan da. Haren ordezkari ospetsuenetariko bat Hanibal Barka izan da Erromaren kontra altxatu zena eta munduko estratega handienetariko gisa kontsideratua dena. Aditu batzuen arabera bere izena fenizieratik etor litekeela badiote (Haani-baal Baal jainkoaren dohaina), Fleury Lécluse ohartzen da euskaratik etor litekeela berdin, handi-bahia [handitasun-bermea] hitzetarik.

Euskararen jatorri punikoa, nahiz eta ez frogatua izan, xarmagarria da (« Si nous pouvons établir, par un fait positif, l’affinité de la langue basque avec la carthaginoise, ne sera-t-on pas forcé de lui reconnoître une antiquité de 27 siècles ? et, comme le phénicien étoit lui-même un dialecte de l’hébreu, peut-on assigner au basque une plus noble origine ? » [Finkatzea lortzen bagenu, datu positibo batekin, euskararen hurbiltasuna kartagoerarekin, ez ote gintezke behartuak 27 mendeko antzinakotasun bat euskarari ezagutzea? Eta, finiziera bera hebreeraren dialekto bat denez, euskarari esleitzen ahal genioke jatorri nobleago bat?]

Fleury Lécluse-ek Pœnulus izeneko latinezko komedia baten zatia ikertzen du, zeinean M. A. Plautus autoreak sartu duen hizkuntza puniko batean liratekeen zati bat. Gipuzkoako Joan Ignazio Iztuetak erran zion “hitz mozketa desberdin batzuk eginez” eta “beharrean hizki batzuk gehituz edo kenduz”, testua biziki ulergarri zela bere euskalkia bazekien edozeinentzat. Lécluse ez da konbentzitua eta ariketa bera galdatzen du, baina hitzak berriz moztu gabe, lapurtar, Baxe-nafartar eta xiberotar hiztun batzuekin. Emaitzak oraindik gutxiago konbentzigarriak dira eta Lécluse-ek ondorioztatzen du:

« I.° Qu'il ne faut pas encore rejeter l'explication de Bochart [selon qui le texte est en hébreu] et qu'il faudra s'en contenter, jusqu'à ce qu'on nous donne un sens aussi suivi que le sien, et exprimé en basque réellement intelligible ; [Ezin dela oraindik Bochart-en azalpena [zeinek dion testua hebreeraz dela] baztertu, eta horretaz kontentau beharko dugu, ematen duen zentzua baino jarraikiagorik eta egiazki ulergarri litekeen euskara batean ez dugu atzematen.]

2.° que le biscayen étant le dialecte le plus difficile à comprendre pour des Basques français, pourrait bien être par cela même moins éloigné du punique, si toutefois il n'étoit pas, comme essaie de le prouver le R. P. Bartholomé, du pur carthaginois. » [Bizkaiera euskalki ulergaitzena denez Frantses Euskaldunentzat, punikoatik gutsien urrundua izan daiteke, ez balitz, R. P. Bartholomé-k frogatu nahi duen bezala, kartogoera garbia.]

Obraren kritika

Publikoak lan horri molde desberdinetan iharduki dio. Arnaud-Michel Abbadia, Eskuliburuaren idazkletan parte hartu duenak, salmentarako eskuorria idatzi du, eta laudorio handikoa da.

Manuel de la langue basque liburuaren salmentarako eskuorria, Arnaud-Michel d’Abbadie –Gallican ikusgai: http://gallica.bnf.fr/ark:/12148/bpt6k886863w

Piarres Ihartze Bidassouet abadea aldiz, nahiz eta Lécluse-en lehen orduko partaidea izan, baina eskarniatua dissertation sur la langue basque obran Hazparneko erromatar harriaren itzulpenean egindako akatsengatik, eta trufatua Manuel de la langue basque-eko Supplément parteko Arnaud-Michel Abbadiaren “alegi" batean, non “huntz erho” bati erkatua den, anitzez kritikoagoa da, eta Léclusen lanaren buruzko ohar batzuen argitaratzea mehatxatu zukeen.

Baina Lor Urhersigarriak aitzina hartuko dio lan hartan argitaratuz, biziki fite, 1826ko abenduan, Examen critique du Manuel de la langue basque obra [Euskararen eskuliburuaren azterketa kritikoa]

Examen critique du Manuel de la langue basque par Lor. Urhesigarria, 1826,  - Gallican ikusgai : http://gallica.bnf.fr/ark:/12148/bpt6k9764503c/f3.image

Ihartzen oharrak berriz biltzen ditu, elkarrizketa forma batean, Arozteguy izeneko ezezagun bat eta bere buruaren artekoa. Ihartzen argumentuak deseraikiak eta trufatuak dira.

Lor Urhersgarria berak argitaratuko du, bi urte berantago, 1828ko abenduan, Plauto poligloto, ó sea hablando libremente hebreo, cantabro, céltico, irlandés, hungaro etc. ; seguido de una Respuesta á la impugnación del Manual de la lengua basca, gaztelerazko erantzun bat, beti elkarrizketa moduan, Lécluse-en obraren aurka Gipuzkoan agertzen diren salaketa biziago batzuei

Plauto poligloto, ó sea hablando libremente hebreo, cantabro, céltico, irlandés, hungaro etc. ; seguido de una Respuesta á la impugnación del Manual de la lengua basca, par Lor Urhersigarria, 1828 – Gallican ikusgai : http://gallica.bnf.fr/ark:/12148/bpt6k8894233/f11.image

Fleury Lécluse-en gerizatzaile sustu horren izenaren etimologia interesgarria da. Lor, Lore izenaren erroa frantsesez Fleur edo zergatik ez Fleuri-rekin itzul daiteke, eta Urhersigarria, Ura hertsitzeko baliatzen dena, Ur ate edo esklusa bat izan daiteke, hots  frantsesez, l’écluse. Lor Urhersigarria Fleury Lécluse autorea beraren izengoitia baizik ez da.

Dokumentu numerizatua

Manuel de la langue basque obra Bilketan irakur dezakezu:  http://gordailu.bilketa.eus/notice.php?q=id:526283

Bibliografia

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Gure hautaketa