"Toutes les grottes du monde se ressemblent plus ou moins ; leurs galeries, leurs stalactites, leurs dômes sont de même architecture. Les mêmes mystérieux Génies, — ceux qui inventent les formes des lentes cristallisations, ceux qui président aux métamorphoses de la matière inorganique, — ont pris soin de diriger, pendant des millénaires, avec des patiences éternelles, leur ornementation blanche.

Celle d'Isturitz mérite d'être vue, bien qu'il en existe assurément de plus étonnantes.

Elle est située au cœur du vieux pays Basque, où nous nous enfonçons par des chemins ombreux, à travers des ravins et des bois. A mi-côte, elle s'ouvre dans le flanc d'une montagne sauvage. (...)"

Pierre Loti, Eugène Abot-en araberako grabadura - iturria wikipedia

Louis Marie Julien Viaud (1850-1923), Pierre Loti goitizenez ezaguna bidaiaria izan da bizi osoan, baina azken urteak Euskal Herrian iragatea erabaki zuen, Hendaian. Ramuntxo eleberriaz gain, Euskal Herriari buruz anitz idatzi egin du, bere hautuzko herriaren aberastasuna erakusteko.

1893ko irailean, Izturitzeko harpean egin bisita kontatzen du (Otsozelaia 1929 aitzin ez da ezaguna).

  • Euskarazko testua ikusi

    La Grotte d’Isturitz

    Toutes les grottes du monde se ressemblent plus ou moins ; leurs galeries, leurs stalactites, leurs dômes sont de même architecture. Les mêmes mystérieux Génies, — ceux qui inventent les formes des lentes cristallisations, ceux qui président aux métamorphoses de la matière inorganique, — ont pris soin de diriger, pendant des millénaires, avec des patiences éternelles, leur ornementation blanche.

    Celle d'Isturitz mérite d'être vue, bien qu'il en existe assurément de plus étonnantes.

    Elle est située au cœur du vieux pays Basque, où nous nous enfonçons par des chemins ombreux, à travers des ravins et des bois. A mi-côte, elle s'ouvre dans le flanc d'une montagne sauvage.

    D'abord il nous faut grimper par des petits lacets, au milieu des roches, des sources, entre des tapis odorants de menthes et d'œillets. La contrée d'alentour, à mesure que nous nous élevons, se découvre pareille jusque dans ses lointains : pastorale, toute d'ombre et de paix, avec de grands bois, et, çà et là, de vieilles petites églises noyées dans les arbres.
    Un trou, fermé par un pan de maçonnerie et par une porte quelconque, c'est l'entrée de la grotte.
    Le paysan d'Isturitz, qui nous guide, nous ouvre avec une grosse clef, — et tout de suite nous pénétrons dans le mystère des régions souterraines, dans le noir, dans l'humidité froide, dans le silence aux sonorités effrayantes.

    Nous descendons dans le gouffre par une pente roide. De plus en plus, au-dessus de nos têtes les plafonds s'élèvent, et les flammes de nos bougies y sont absolument perdues, comme dans les ténèbres d'une cathédrale.[…]

    Pierre Loti, septembre 1893

  • Voir le texte en français

    Izturitzeko harpea

    Mundu guziko harpeek gutxi-gorabehera elkar eite dute; haien galeriak, haien estalaktitak, haien kupulak arkitektura berekoak dira.  Jeinu misteriotsu berek, - kristalizazio geldoen formak asmatzen dituztenak,  ekai ez-organikoen metamorfosiak agintzen dituztenak, - artoski zuzendu dute, milaka eta milaka urtez, betiereko pazientziarekin,  haien ornamentazio zuria.

    Izturitzekoak ikustekoak dira, nahiz eta segurki harrigarriagokoak badiren.

    Euskal Herri zaharraren bihotzean kokatzen da, bide itzaltsuetatik sarturik, arroila eta basoen artetik. Malda erditsutan mendi salbaiaren mazelan irekitzen da.

    Lehenik, bihurgunez bihurgune igo behar da, arroken eta iturrien artetik, menda eta julufrai usainez beteriko tapizen artetik. Inguruetako herria, geroz eta goitiago ibiltzen gareno, berdin agertzen da urruneneraino: artzain-herri bat, dena itzal eta bakez osatua, baso handi eta, han-hemenka, zuhaitzen artean itotako eliza ttipi eta zahar batzuekin.

    Zilo bat, hargintza zati eta ate arrunta batez hetsia, harpearen sarrera da.

    Izturitzeko baserritarrak, gidatzen gaituenak, giltza lodi batekin irekitzen digu, eta bat-batean sartzen gara lurpeko eskualdeen misterioetan, hezetasun hotzean, ozentasun beldurgarri batzuen isiltasunean.

    Leizera jausten gara malda zut batetik. Geroz eta gehiago, gure buruen gainean, soialua goratzen da, eta gure kandelen sugarrak han osoki galtzen dira, katedrala baten ilunpe batean bezala.[…]

 

La Grotte d’Isturitz / [signé Pierre Loti] – iturria BnF http://gallica.bnf.fr/ark:/12148/bpt6k54897701

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Testu hautatu guztiak

Testu hautatuak