"(...) Ta orain komeniko da
atzeruntz begiratzea
nun barna ibili naizen
ez dut nahi esplikatzea
baina bai hango jende ta
bizitza deskribatzea.
Arriskutsua zenean
nire itzalaren atzea
jende askok erabaki
zuen ni aterpetzea
nere gogoan zaudete
bai bata ta bai bertzea
beti izanen zarete
nere bigarren etxea. (bis)"

Argazkia UKBErri CC-by

Euskal Herriko bertso txapelketa nagusia lau urtero iragaten da*. 2013ko abenduan, Amets Arzallus (Hendaia, 1983) nagusitu zitzaion 2009an txapela eraman zuen Maialen Lujanbiori.

Finaleko azken ariketan, “kartzelakoan” bertsolari bakoitzari hiru bertso eskatu zitzaizkien gai honekin: “Itzultzeko garaia da.”

Segundo batzuk gogoetatu eta, Amets Arzallusek ihesaldi baten ondotik erbestetatik itzultzen den olerkari baten papera aukeratu zuen.

*Amets Arzallusek txapela 2017ko abenduaren 17an defendatuko du, Barakaldoko BEC aretoko finalean.

  • Voir le texte en français

    Itzultzeko garaia da

    Gaztea nintzen garaian
    kalean beti mobida
    ta poliziak eraman
    ninduen presondegira
    ta gero handik ihesi
    berriro ere argira
    nire bizitza guzian
    izkriba eta izkriba.
    Liburuak untziak lez
    joan litezke urrutira
    lehen liburuen baitan
    itzultzen nintzen herrira
    orain nere liburuak
    nerekin joanen dira. (bis)

    Hegazkin baten barruan
    itzuli naiz herriraino
    lehen poemetako hitzak
    ziren hilkutxa ta laino.
    Orain hoiek utzi ditut
    ta sentitzen naiz hain ñaño.
    Plazan hor daude hiru zahar
    ta beste bi andereño.
    Dezente zahartu da baina
    ama bizirik daukat ño!
    Zuzen-zuzenean joan naiz
    bere besoetaraino
    poema ederragorik
    ez dut idatzi hau baino. (bis)

    Ta orain komeniko da
    atzeruntz begiratzea
    nun barna ibili naizen
    ez dut nahi esplikatzea
    baina bai hango jende ta
    bizitza deskribatzea.
    Arriskutsua zenean
    nire itzalaren atzea
    jende askok erabaki
    zuen ni aterpetzea
    nere gogoan zaudete
    bai bata ta bai bertzea
    beti izanen zarete
    nere bigarren etxea. (bis)

    Amets Arzallus, 2013

  • Euskarazko testua ikusi

    C’est le moment de revenir

    A l’époque où j’étais jeune
    La rue était toujours agitée
    Et la police m’avait
    Emmené en prison
    Puis j’avais fui de là
    De nouveau vers la lumière
    Toute ma vie
    J’ai écrit et écrit
    Les livres tels des bateaux
    Peuvent partir au loin
    Au sein de mes premiers livres
    Je revenais au pays
    Maintenant mes livres
    Voyageront avec moi. (bis)

    À l’intérieur d’un avion
    Je suis retourné au pays
    Avant les mots des poèmes
    N’étaient que cercueil et brouillard.
    J’ai maintenant laissé ceux-là
    Et je me sens si petit.
    Sur la place se tiennent trois vieux
    Et deux autres dames.
    Elle a convenablement vieilli
    Mais ma mère est encore en vie !
    Je suis allé directement
    Jusque dans ses bras
    Je n’ai jamais écrit de poème
    Plus beau que cela. (bis)

    Il conviendrait maintenant
    De regarder en arrière
    Où j’étais exactement
    Je ne veux pas l’expliquer
    Mais je veux décrire
    les gens de là-bas et leur vie.
    Quand il était risqué
    De rester dans mon ombre
    Beaucoup de gens on décidé
    De m’héberger
    Vous êtes dans mon cœur
    Les uns comme les autres
    Vous serez toujours
    Ma deuxième maison. (bis)                  

    Amets Arzallus, 2013

Ikus bideoa bertsoa.eus gunean
https://bertsoa.eus/bertsoak/10874-arratsaldeko-saioaburuz-burukoa-amets-arzallus-maialen-lujanbio

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Testu hautatu guztiak

Testu hautatuak