"(...) Han, bulego batera sartu gintuzten, eta kuarteleko buruak errezibitu gintuen; ez dakit kapitaina zen, edo sarjentua. Oso kopetilun, haserre antzera, esan zigun abesti subertsiboak abestu eta txalotu zirela guk antolatutako ekitaldian, eta erakutsi zigun guk egunak lehenago entregaturiko itzulpena, han abestirik ez zegoela erantsita. Gu, saiatu ginen esplikatzen Mugartegiren parte hartze laburrak bertso inprobisatuak zirela. Ez zirela abesti subertsiboak, baizik bertso-neurrien ereduen adibide inprobisatuak. Guardia zibilak ez zuen gura aitzakia ametitzen:
“¡A mí no me importa que improvisen, lo que quiero es la letra de la canción con una semana de antelación, traducción y dos copias!” (...)"
![]() |
Argazkia Jose Goitia CC-by-sa |
1980an, 22 urtetan, hiru sari literario eskuratzen ditu hiru obra desberdinentzat: Izuen gordelekuetan barrena olerki bilduma, eta indazu kamamila eta Emperadore eroa ipuinentzat.
Urte hartan berean, 27 urteko kartzela zigorrera kondenatua da, ETAko kide izateaz akusaturik. Martuteneko espetxean kartzelatua da, eta handik ihes egingo du, 1985eko uztailaren 7an, literalki musikari esker, Imanol Larzabalen kontzertu baten bafle batean ezkutaturik.
Erbestean geroztik, beharturik hogeita hamar urtez, hautuz leporatuak zaizkion gertakariak sailkatuak direnetik, Sarrionandia obra literaio izugarri bat sortuko du (olerki, eleberri, saiakera eta obra hibridoak). Espainol kritikaren saria bi aldiz eraman du (1986, 2001), baita Euskadi saria era (2011).
2015an, Lapur banden etika ala politika, Sarrionandiak, kasik lehen aldikoz, arazo poliotikoez duen ikuspuntua azaltzen du. Kontatzen du ere, bertsolaritzari buruzko gertakari baten bidez, Espainia frankistarekin izan zituen lehen harremanak.
1985an, Sarrionandiak ihes egin zuela jakin zenean, Kortatu taldeak Sarri sarri kantua zabaldu zuen, laster bere kantu arrakastatsuena bilakatuko zena. Ikusgai Yoiutube-en: https://www.youtube.com/watch?v=_2ZY93qAhtM
Joseba Sarrionandiaren obra batzuk:
- Izuen gordelekuetan barrena. Bilboko Aurrezki Kutxa, Bilbo, 1981. (Prix Azkue)
- Narrazioak. Elkar, Donostia, 1983.
- Ni ez naiz hemengoa. Pamiela, Iruñea, 1985.
- Atabala eta euria. Elkar, Donostia, 1986. (Prix de la critique espagnole)
- Ez gara gure baitakoak. Pamiela, Iruñea, 1989.
- Hnuy illa nyha majah yahoo (poemak 1985-1995). Elkar, Donostia, 1995.
- Lagun izoztua. Elkar, Donostia, 2001. (Prix de la critique espagnole)
- Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako. Xangorin, Donostia, 2010.
- Moroak gara behelaino artean?. Pamiela, Iruñea, 2010. (Prix Euskadi)
- Lapur banden etika ala politika. Pamiela, Iruñea, 2015.
- Hilda dago poesia? Pamiela, Iruñea, 2016.