"Arratsaldeko bostetan, beraz, maistra bakarrik gelditzen zen bere arbel aurreko mahai luzean, eta nolaz eta oso gaztea baitzen, eta baita auzune hartara heldu berria ere, nahiago izaten zuen eskolan lanean jarraitzea bere etxetto gris eta txurira joatea baino; ez baitzen hura bere benetako etxea, eta mira bilatzen baitzuen haren lau orma artean sartuta, eta baita bakardade haundi bat ere.
Egunak luze egiten zitzaizkion maistrari Albanian, eta gutunak eginez betetzen zituen bere ordu libre gehienak. Eta, batez ere, bere lagunik lagunenari idazten zion: (…)"
![]() |
Argazkia Basso Cannarsa – atxaga.eus |
Bernardo Atxaga (1951, Asteasu), sortzez José Irazu Garmendia dudarik gabe gaur egungo euskal idazle ezagunena da. Idazten ditu olerkiak, antzezlanak, saiakerak, gazte literatura, baina bereziki eleberriak zeinentzat erregularki sariak eskuratzen dituen.
Nevadako egunak (Pamiela, 2013 – Euskadi saria 2014)edo Zazpi etxe Frantzian (Pamiela 2009) hamar bat hizkuntzetara itzuliak izan dira, baina marka guztietako liburua, sari gehien eskuratu dituena, gehien berrargitaratua eta gehien itzulia (47 edizio desberdin ditu) Obabakoak gelditzen da, 1988an argitaratua Erein argitaletxearekin.
Obra hibrido hori, noiztenka eleberri, noiztenka ipuin bilduma, duen erritmo hain bereziarekin, izan da Atxaga mundua ezagutarazi duena.
Ikus Atxagaren obran oinarritutako Obaba Montxo Armendarizen filmaren aurkezpena