"Goizian goizik jeiki nündüzün espusa nintzan goizian;
Ba eta zetaz ere beztitü ekhia jelkhi zenian;
Etxek'andere zabal nündüzün egüerdi erditan
Bai eta ere alhargüntsa gazte ekhia sarthü zenian. (...)"

1633ko uztailaren 8an, Altzaiko herrian, Gabriela Lohitegik eta Pierre Irigaray ezkontzen dira. Gau hartan berean, senarra hiltzen da, pozoindaturik…

Egiazko gertakari izan daitekeen ipuin tragiko horretan oinarriturik, kantu bat idatzi da amodioa eta heriotzari buruz.

Tradizioz, Gabriela Lohitegi bera hitzen idazle izan zitekeela erraten da.

  • Voir le texte en français

    Goizian goizik jeiki nündüzün

    Goizian goizik jeiki nündüzün espusa nintzan goizian;
    Ba eta zetaz ere beztitü ekhia jelkhi zenian;
    Etxek'andere zabal nündüzün egüerdi erditan
    Bai eta ere alhargüntsa gazte ekhia sarthü zenian.

    - Musde Irigaray, ene jauna, altxa izadazüt büria;
    Ala dolütü othe zaizü eneki espusatzia?
    - Ez, ez, etzitadazü dolütü zureki espusatzia,
    Ez eta ere dolütüren bizi nizano lürrian.

    Nik banizün maitetto bat mündü ororen ixilik,
    Mündü ororen ixilik eta Jinko jaonari ageririk;
    Buket bat igorri ditadazüt lili arraroz eginik,
    Lili arraroz eginik eta erdia phozuatürik.

    Zazpi urthez etxeki dizüt gizon hila khambern;
    Egünaz lür hotzian eta gaiaz bi besuen artian,
    Zitru hurez ükhüzten nizün astian egün batian,
    Astian egün batian eta ostirale goizian.

  • Euskarazko testua ikusi

    Je me levais tôt le matin

    Je me levais, de bonne heure, le matin où je me mariais,
    Oui, et aussi je m'habillais de soie lorsque le soleil fut levé.
    J'étais maîtresse de maison parfaite à midi,
    Oui, et aussi jeune veuve quand le soleil fut couché.

    Monsieur d'Irigarai, mon Seigneur, relevez la tête,
    Ou bien regrettez-vous de m'avoir épousée?
    Non, non, je n'ai pas de regret de vous avoir épousée,
    Et je ne le regretterai pas tant que je vivrai, ma bien-aimée.

    J'avais une bien-aimée en secret de tout le monde,
    En secret de tout le monde et à Dieu seul avouée ;
    Elle m'a envoyé un bouquet fait de fleurs rares,
    Fait de fleures rares et dont le milieu était empoisonné.

    Pendant sept ans j'ai gardé un homme mort dans une chambre ;
    Le jour dans la terre froide et la nuit dans mes deux bras ;
    Je le lavais avec de l'eau de citron un jour par semaine,
    Un jour par semaine et c'était le vendredi au matin.

    Itzulpena Jean Ithurriague, basquepoetry.eus

Ikus Maika Etxekoparen bertioa Youtube-en :

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Testu hautatu guztiak

Testu hautatuak