Jakin duka berria
Enaut bidegorria hil dela!
Atzo dena irria
Nork erran egun hilen zela!
Lurreko itzulia,
Harek egin loreak bezala!

Gurekin herriz herri,
pestaz ibili duk frangotan.
Neskek harentzat begi
hain zukan trebe fandagoetan!
Oto batek moztu dik,
Gaixo Enñaut, hogoi urtetan! (...)

Photo Badok.eus CC-by-sa

Manex Pagola (1941eko ekainaren 28a - 2018ko ekainaren 7a) antropologia sozialeko doktore eta Baionako Euskal Museoko kontserbatzaile-ordea zen. Euskal militante politikoa zen ere, Enbata eta ondotik Eusko Alkartasuna alderdietako kidea, baita Seaska, Gure irratia edo Elkar argitaletxea bezalako proiektu kolektiboen laguntzailea.

Baina horrez gain, musika eta kantugile zen. Ehunka testu eta doinu sortu ditu, berak kantatzen zituenak edo beste batzuek ezagutarazi dituztenak (Pantxoa eta Peio, Anje Duhalde, Erramun Martikorena…).

Idatzi dituen kantu gehienek askatasunaren gaia jorratzen dute, izan daitezen kantu politikoak (Askatasuna, Xurxuri baten gainean, Azken dantza hau), poetikoak (Ardiak lerroz lerro…) ala haurrendakoak (Urtxintxak).

Eñaut Bidegorri plazaratu zituen lehen kantuetariko bat da, Pantxoa eta Peioren lehen diskoan grabatuak (Itziarren semea, 1969), istripu batean goizegi zendu zen anaiaren omenez idatzia.

  • Voir le texte en français

    Eñaut Bidegorri

    Jakin duka berria
    Eñaut Bidegorria hil dela!
    Atzo dena irria
    Nork erran egun hilen zela!
    Lurreko itzulia,
    Harek egin loreak bezala!

    Etzian aberatsa
    etzian pobrea...
    Bainan haren bihotza
    zer urrezko kalitza!...

    Gurekin herriz herri,
    pestaz ibili duk frangotan.
    Neskek harentzat begi
    hain zukan trebe fandagoetan!
    Oto batek moztu dik,
    Gaixo Eñaut, hogoi urtetan!

    Adixkide bat zer dan
    Nik bihar dut hori jakinen.
    Bihar bakar bakarrik
    Eñaut gabe bainaiz gelditzen,
    Ai! Eñaut adixkide
    hik baninduk hire ganatzen.

  • Euskarazko testua ikusi

    Eñaut Bidegorri

    As-tu appris la nouvelle
    Eñaut Bidegorri est mort !
    Il n'était que rires hier
    Qui aurait dit qu’il mourrait aujourd’hui ?
    Son séjour ici-bas,
    Déjà accompli, tel une fleur !

    Il n’était pas riche
    Il n’était pas pauvre
    Mais son cœur
    Etait un calice d’or !...

    Avec nous de village en village,
    Il allait souvent festoyer
    Les filles n’avaient d’yeux que pour lui
    Il dansait si bien le fandango !
    Une voiture a fauché ta vie,
    Pauvre Eñaut, à vingt ans !

    Ce qu’est un ami
    Ca, je le saurai demain
    Car demain je serai
    Tout seul, sans Eñaut,
    Ah ! Eñaut mon ami
    Si tu me conduisais à toi.

Ikus kantua Pantxoa eta Peio bikoteak emanik: https://www.youtube.com/watch?v=5B1OkrIPuKM

Ikus ere:

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Testu hautatu guztiak

Testu hautatuak