" Ostirale arratsa usaian bezala pasatu zen. Zazpi orenetan Lekunberriko ostatuaren aitzinean gelditu, zigarreten erosteko estakuruarekin.
- Kartutxa bat, mertzi.
Aste egunez ez baitute aizinarik laborari horiek ostatura joaiteko. Partitzeko mementoan, usaian bezala funtsean, hobe litzateke zangoa haustea ostatu horietan sartzeko orde, Piarre Idioinekoa."

 

Antton Luku (1959) ezagutua da antzerki munduan egin duen lan handiagatik : lehenik jokolari, gero hainbat antzezlan idatzi eta zuzendu izan ditu ere.
Garaziko lizeoan irakasle, antzerkiaren maitasuna eta praktika sustatu ditu gazteengan, eta hari esker dira parte handiz libertimendua eta horrelako herri antzerki ohiturak berpiztu Baxenafarroko toki horretan.
Beste sorkuntza lanetan ere arizan zen eta 1998an, ipuin bilduma bat idatzi, momentukotz isolatua gelditu dena bere fikziozko idazlanetan.
« Botoiletan » deitzen da bilduma, Maiatz argitaletxean plazaratua, eta sar-hitzan argitzen du izenburuaren hautua : errekako urak biltzen direlarik legartzan gaindi uzten dituen hondarren artean botoila horiek dira ipuinak, irakurle bat(zu)en menturan urera botaiak.
Alabainan, kontaketak Errobi inguruetan kokatzen dira (Bazkazane, Lekunberri, Baigorri, Donibane agertzen dira) eta herrixka horietako zerbait azaltzen digute, dela jendea, hizkuntza, gerta daitezkeen drama edo istorio bitxiak.

 

  • Voir le texte en français

    Xinaurri-jalea, Botoiletan liburuaren 2. ipuina (zati bat)

    "Ostirale arratsa usaian bezala pasatu zen. Zazpi orenetan Lekunberriko ostatuaren aitzinean gelditu, zigarreten erosteko estakuruarekin.
    - Kartutxa bat, mertzi.
    Aste egunez ez baitute aizinarik laborari horiek ostatura joaiteko. Partitzeko mementoan, usaian bezala funtsea, hobe litzateke zangoa haustea ostatu horietan sartzeko orde, Piarre Idioinekoa.
    - Bi Ricard.
    Ta gero zazpiak et’erditan, Manez hargina bere bi langile tranpa horiekin, eta brazeroa. Zortzietan ixtudiant txar horiek beren solas pittulinekin. Horiek sakatzen zuten gogotik. Gero, ez ziren alferrak trago baten pagatzeko, ez zen erran behar.
    Behar ere artzainak ez ziren jin gaur.
    Zapartingarriak ziren bainan lanik ez baitzuten azaro honetan ez zuten erretirarik."

  • Euskarazko testua ikusi

    Le tamanoir, 2. nouvelle du recueil "Botoiletan" (extrait).

    "Le vendredi soir se passa comme d’habitude. A sept heures il s’arrêta devant le restaurant  de Lekunberri, sous pretexte d’acheter des cigarettes.
    - Une cartouche, merci.
    Puisque bien sûr ces agriculteurs n’ont pas le temps d’aller au restaurant en semaine. Au moment de partir, comme d’habitude d’ailleurs, -mieux vaut se casser une jambe que d’entrer dans un de ces restaurants- voilà Piarre de Idioinea.
    - Deux Ricard.
    Et à sept heures et demie, Manez le maçon avec ses deux diables d'ouvriers. A huit heures les petits étudiants avec leurs discussions niaises. Ceux-là s’en donnaient à cœur joie. Après, il ne rechignaient pas à payer un coup, on ne peut pas dire.
    Heureusement les bergers n’étaient pas venus ce soir-là.
    Ils étaient tordants, mais comme il n’avaient pas de travail en ce mois de novembre, ils n’en finissaient pas."

Ikus Botoiletan liburuaren Beñat Sarasolak egin kritika.

Irakurri bilduma osoa Armiarma gunean.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Testu hautatu guztiak

Testu hautatuak