"Nun hartzak ? Ez othoi, berehala izit ; ez ditugu oraino hunaraino helduak, eta uste dut oraikotik eskapatuko girela. Bainan, hor Lourdes-etik behiti Lescun deithu herrian egun hotan ikhusi dituzte hiru edo lau, eta hori aski hurbil etchetarik. Alimale basa horiek gosetia dukete mendian, eta gosea ez baita haatik eritasunetan hoberena, eta horretzat jateaz kampo bertze sendagailurik ez. (...)"

 

 

Hartzaren eta gizakiaren arteko bizikidetasunak sortzen dituen kezka eta ikarak ez dira gaurko kontuak. Duela hirurogeita hamar urte jada, 1939ko ekainaren 2ko Eskualduna aldizkariko artikulu batek Biarnoko Lescun herrian agertu ziren hartz eme eta bere hiru umeen berri eman zuen. Nahiz eta piztiak ez ziren oraindik Euskal Herrira hurbildu, berriemaileak irakurleekiko lasaigarria izan nahi zuen.

  • Voir le texte en français

    Hartzak agertu

    "Nun hartzak ? Ez othoi, berehala izit ; ez ditugu oraino hunaraino helduak, eta uste dut oraikotik eskapatuko girela. Bainan, hor Lourdes-etik behiti Lescun deithu herrian egun hotan ikhusi dituzte hiru edo lau, eta hori aski hurbil etchetarik. Alimale basa horiek gosetia dukete mendian, eta gosea ez baita haatik eritasunetan hoberena, eta horretzat jateaz kampo bertze sendagailurik ez. Hortakotz, bereziki hartz ama bat, hiru umerekin nun zer harrapa dabila. Orok dakiten bezala ez dira hartzak haragitik bizi, eta nekez jendeari oldartzen dira, nun ez den atakatua edo umeen gal beldurrean. Hori jakina gatik Lescuneko jendea ez da sobera fidan, eta ihiztariak hartz horien ondotik dabiltza; eta segur gira batek baino geihiagok erraiten duketela : Balimba etzaut neri buruz buru jinen bide chendra batean !"

  • Euskarazko testua ikusi

    Les ours sont apparus

    "Des ours, où ? S’il vous plaît, ne paniquez pas déjà ; ils ne sont pas encore arrivés jusqu’ici et je pense que cette fois-ci nous en réchapperons. Mais, dans un village nommé Lescun, en contrebas de Lourdes, trois ou quatre ours ont été aperçus, assez proches des maisons. Ces animaux souffrent probablement de la famine en montagne ; ce n’est pas la meilleure des maladies, et elle ne connaît pas d'autre remède que de se nourrir. Par conséquent, une ourse, en particulier avec trois petits, doit errer partout en quête de nourriture.  Comme chacun sait, les ours ne consomment pas de viande, et s’en prennent rarement aux gens, tant qu’ils ne sont pas attaqués ou qu’ils ne craignent pas pour leurs petits. Malgré cela cependant, les habitants de Lescun ne sont pas rassurés, et les chasseurs pourchassent ces ours ; et nous sommes certains que plus d’un doit se dire :  pourvu que je ne tombe pas nez à nez avec lui sur un sentier !"

Ikus 1939ko ekainaren 2ko Eskualduna aldizkaria

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Testu hautatu guztiak

Testu hautatuak