[...] Beha nezak ongi, eta orhoit hadi!...zer! ez duk ezagutzen Piarres Adame?... Eta Saratarra haizela diok? Nork ez du ezagutzen Piarres Adame, Saran eta bertzetan, famaz bedere?... Behin ikhusi nauenak ez naik ahanzten!... [...]

 

Jean-Baptiste Elizanburu (1828-1891)

Aita mugazaina zuen Elizanburuk, eta haren lantoki aldatze baten medioz Saran sortu zen 1828n, hameka haurrideen artean hamargarrena. Umezurtz gelditu bazen ere 7 urtetan, bere gozaitari esker ikasketak segitu ahal izan zituen Larresoroko apezgaitegian. Han humanitateetaz gain euskal letretan zerbait ikasi zuen (Jean-Baptiste Kamusarri izan zukeela irakasle), eta Gratien Adema (Zaldubi) bere ikaskidearekin batean euskal bertsoak idazten hasi ere.

Handik aterata, Frantziako armadan sartu, eta graduak apurka igan zituen. 1870ko gerlan parte hartu zuen teniente bezala, Prusiarren preso izan ere. Handik zenbait urteren buruan erretiratu zen, eta Sara bere sorterrira itzuli familiaturik. Ondotik Ezpeletako barrutiko bakezko jujea izan zen, 1891n hil zen arte.

Bertso idazle bezala da gehienik ezaguna Elizanburu. Bertso sortak utzi ditu multzo aski urrian (14 kantu), bainan ospe handikoak. Hainbat sari ere irabazi zituen XIX. mendearen 2. partean iragan ziren Lore joko anitzetan.

Elizanbururen hainbat testu bilakatu ziren herri kantu, oraindik ere ezagunak, hauen artean agian zabalduena den « Ikusten duzu goizean » famatua adibidez.

Entzun kantua Oskorri taldeak emanik :

Piarres Adame obra

Nobela 1888n argitaratu zen liburu moduan eta batzuek diote euskarazko lehen nobela izan zela, sail honetan aitzindari, garaiko konformismo moralista eta tradizionalistetarik kanpo.

Gainera, adituek bere euskal prosa goraipatzen dute, kontatzeko manera bizi bizia, hizkuntza natural eta adierazgarri bat erabiltzen zuela.

Bere forman eleberria ezohikoa da: Piarres Adame et Pello gaztea Saratik Olhetako bestetara nola doatzin kontatzen du, Piarresen gazte denborako oroitzapenak tartekatuz, kontakizuna une oso labur batean kokatzen delarik, astelehen goizetik (Olhetako bestetako bigarren egunean) biharamuneko eguerdi hurbil arte.

Era berean, obra franko laburra da: zortzi kapitulu baizik ez ditu liburuak, eta argiki bukatugabea da, azken erranaldia izaki : « Hau da, irakurle maitea, Piarres Adame gure adiskide zaharraren haurreko hitztorioen erran nahi baita, lehen parthearen akabantza. »

Elizanburuk bere sorterriari zuen atxikimenduaren froga ere, Piarres Adame zela maiz erabiltzen zuen izengoitia, haurrean Saran bizi zelarik egon zen bi etxeen izenetaz osatua (Piarresenea eta Adameta).

  • Voir le texte en français

    [...] Beha nezak ongi, eta orhoit hadi!...zer! ez duk ezagutzen Piarres Adame?...Eta Saratarra haizela diok? Nork ez du ezagutzen Piarres Adame, Saran eta bertzetan, famaz bedere?...Behin ikhusi nauenak ez naik ahanzten!...

    Egia da hurbildik edo urrundik Piarres Adame ikhusten zuena ohartzen zela berehala gauza batez. Ez dakit balio duen gauza horren hemen aiphatzeak: Zertako ez?...

    Beraz giristino, yudu eta bertze guziek bisaiaren erdian Yainkoak ezarria dugun haltura, Piarres Adamek negurri gaitzekoa zuen. Espantu handirekin mintzo zen bere sudurraz, eta ohore handi bat zitzaion ez baitzuen egundaino nihon kausitu edo ikhusi nihori negurri hortako bertze organo bat. Erraten zuen ere Piarres Adamek, behin aditurik Nafarroako herri batean, ene ustez Alduden, bazela errotazain bat sudurrez fama handia zuena, guan zela, behar den moldean aphainduriketa bere makhila ederra eskuan harturik haya-haya eta mendiz-mendi nafartar famatu horren herrira eta han, gudua ikhusi zutenen arabera, Lapurdi Nafarroari nagusitu zela; herri hartako hauzo aphezak eta kontseiluko hiru gizonek erran zutela goraki eta paperean ezarri: Nafartarrak franko luxea zuela sudurra, bainan mehea; aldiz laphurtarrak luzea zuela eta lodia; beraz Piarres Adame nagusi zela… [...]  

  • Euskarazko testua ikusi

    [...] Regarde-moi bien, et rappelle-toi !...Comment ! tu ne connais pas Piarres Adame ?... Et tu dis que tu es de Sare ? Qui ne connaît pas Piarres Adame, à Sare et ailleurs, de réputation au moins ? Celui qui m’a vu une fois ne m’oublie pas !

    Il est vrai que celui qui voyait Piarres Adame, de près ou de loin, se rendait immédiatement compte d’une chose. Je ne sais pas si cela vaut la peine de l’évoquer ici…pourquoi pas ?

    Ainsi donc, chrétiens, juifs et tous les autres avons au milieu du visage une éminence que Dieu nous a attribuée, et que Piarres Adame avait de dimension remarquable. Il en parlait avec vantardise, et s’enorgueillissait de n’avoir jamais rencontré ni vu personne doté d’un tel organe. Piarres Adame disait aussi qu’ayant entendu une fois que dans un village de Navarre, aux Aldudes je crois, il y avait un meunier de grande réputation relativement à son nez, il s’était mis en route prestement vers ce village par la montagne, la mise apprêtée, son beau bâton à la main, et que là-bas, d’après les témoins du duel, le Labourd l’avait emporté sur la Navarre ; le maire du village et trois conseillers le proclamèrent à haute voix et le couchèrent par écrit : le Navarrais était pourvu d’un nez fort long, mais étroit ; le Labourdin cependant, l’avait long mais aussi épais. Par conséquent, Piarres Adame fut le vainqueur… [...]

Piarres Adame obraren argitalpenak

Ohartzeko da liburuak ezagutu duela argitaratze andana bat, euskal eleberrien artean klasiko bihurtu delako froga argia.

  • Lehenik publikatu zen hostokada moduan (lehen 5 kapituluak) La Nivelle kazetan 1886an, eta osoki 1887-1888an Le Réveil basque kazetan, hautu honek argiki erakusten zuela idazlearen errepublikar ideien aldeko begirunea.
  • 1888 Garet argitaletxea, Paue. Ikus liburua numerizatua Gallica-n https://gallica.bnf.fr/ark:/12148/bpt6k9764202x
  • 1946, Eskual-Herria argitaletxea, Baiona. Piarres Lafitteren eskutik.
  • 1983, Murtuts eta bertze lanarekin batera, Amalur argitaletxea. Piarres Lafitte eta Jokin Apalategiren eskutik.
  • 1991, Klasikoak bilduma, Elkar. Ibon Sarasolaren eskutik, Koldo Mitxelenaren sar-hitzarekin.
  • 2008, Hiria liburuak, Donostia, Luis Haranbururen eskutik

 

Bibliografia

Jean-Baptiste Orpustan, Précis d’histoire littéraire, Izpegi argitaletxea, 1996.

Joxemiel Bidador, Klasiko bitxi, arront klasiko, Pamiela, 2016.

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Testu hautatu guztiak

Testu hautatuak