Nire aitaren etxea

defendituko dut.

Otsoen kontra,

sikatearen kontra,

lukurreriaren kontra,

justiziaren kontra,

defenditu

eginen dut

nire aitaren etxea. [...]

 

Gabriel Aresti

Gabriel Aresti (1933-1975) idazle, itzultzaile eta olerkari bilbotarra zen. Hainbat literatura genero jorratu zituen baina olerkari lanetan nabarmendu zen gehien bat. Poesia sozial eta iraultzaile baten aldekoa, langileen eta jende xumeen bozeramalea izan nahi zuen. Frankismo garai betean, injustizia forma ezberdinen gaitzestera ausartu zen sutsuki.

Harri eta Herri

1964an Harri eta Herri olerki sorta plazaratu zuen, gaur egun oraindik ohargarria gelditzen den obra. Poetarentzat funtsezkoak ziren gaiak aipatzen zituen bertan, hots langileria, jendarte zuzentasuna eta herria. Bost olerkiz osatutako bildumaren baitan agertu zen lehen aldiz Nire aitaren etxea. Munduan gaindi hizkuntz gehienetara itzulitako poema profanoa dela dio Patxi Oroz Arizkuren musikegile filologo nafartarrak: orotara 740 hizkuntzetan egindako itzulpenak zerrendatu ditu.

Zutik, Juan José Novellaren eskultura

1986ko berargitalpenean, Koldo Izagirrek aitzin-solasan olerkiari buruz zion: […] Euskaldungoa berehala identifikatu zen poema honetan, etxearen sinboloa hurbila zaigu, euskaltasun tradizionalaren euskarria, eremu propio eta aldi berean bortxatua. Ama euskararen makalaldia deitoratzetik aitaren etxea defendatzera pasa ginen. Gure naziotasuna aldarrikatzen da poema horretan, eta Patxi Oroz itzultzaileak seiehun hizkuntzatara itzultzea bideratu zuen. Munduko bazterretan, poema hori bera erabiliko du beharbada nazio zapalduren batek, euskaldunon berri ukan gabe. Himno bat da, erresistentzia aldarrikatzen du, hilen gaituzte baina zutik iraunen du aitaren etxeak. […]

  • Voir le texte en français

    Nire aitaren etxea

    defendituko dut.

    Otsoen kontra,

    sikatearen kontra,

    lukurreriaren kontra,

    justiziaren kontra,

    defenditu

    eginen dut

    nire aitaren etxea.

    Galduko ditut

    aziendak,

    soloak,

    pinudiak;

    galduko ditut

    korrituak,

    errentak,

    interesak,

    baina nire aitaren etxea defendituko dut.

    Harmak kenduko dizkidate,

    eta eskuarekin defendituko dut

    nire aitaren etxea;

    eskuak ebakiko dizkidate,

    eta besoarekin defendituko dut

    nire aitaren etxea;

    besorik gabe,

    sorbaldik gabe,

    bularrik gabe

    utziko naute,

    eta arimarekin defendituko dut

    nire aitaren etxea.

    Ni hilen naiz,

    nire arima galduko da,

    nire askazia galduko da,

    baina nire aitaren etxeak

    iraunen du

    zutik.

  • Euskarazko testua ikusi

    La maison de mon père

    je la défendrai

    contre les loups,

    contre la sécheresse,

    contre le lucre,

    contre la justice,

    je la défendrai,

    la maison de mon père.

    Je perdrai mon bétail,

    mes prairies,

    mes pinèdes,

    j'y perdrai

    les intérêts,

    les rentes,

    les dividendes,

    mais je défendrai

    la maison de mon père.

    On m'ôtera les armes

    et je la défendrai avec mes mains

    la maison de mon père.

    On me coupera les mains

    et je la défendrai avec mes bras

    la maison de mon père.

    On me laissera sans bras,

    sans poitrine et je la défendrai avec mon âme

    la maison de mon père.

    Moi je mourrai

    mon âme se perdra

    ma famille se perdra

    mais la maison de mon père

    durera

    debout.

     

     

    Itzulpena:

    Jean Haritschelhar / Mattin Larzabal

    basquepoetry.eus


Geroztik olerki hau kantu bihurtu da. Hainbat artistek kantatu dute, musika estilo ezberdinetan.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Testu hautatu guztiak

Testu hautatuak