[…] Personne d’autre que Migueltcho, n’avait à cœur le bon renom de la petite compagnie. Sa maison – cette vieille et grande maison demeurée dans la famille, tandis que bien d’autres, sur les pentes du Jaizkibel, étaient passées aux mains de rentiers de San Sebastian ou d’Irun, qui les faisaient valoir – n’était-elle pas le plus bel ornement de cette fière et grandiose montagne ? [...]

 

Pierre Lhanden gaztaroa

Pierre Bassagaitz Heguy (1877-1957) Baionan sortu zen baina zortzi urterekin, aita hil ondoren, familiarekin Zuberora bizitzera joan zen. Zalgizen, amatxik euskaraz otoitz egiten erakatsi zion: Graxi Lhande zuen izena eta semetxiak bere omenez deitura hartu zion.

1893an Baionako apezgaitegi handian sartu zen filosofia ikasteko. Baina Lhandek olerkigintza eta bertsularitzarentzat zaletasun handia zuen, teologiarentzat baino gehiago. Seminarioko buruentzat griña onartezina izanik, Lhande 1899an kanporatu zuten 22 urte zituela. Zalgizera itzultzean, jesuita baten ezagutza egin zuen trenean eta harekin luzaz trukatu ondoren, Lhandek Jesusen lagundian sartzea erabaki zuen. 1903 eta 1909 artean, Pierre Lhande jesulaguna Europako hainbat herritan ibili zen - Frantzian, Belgikan, Jersey ugartean, Inglaterran, Holandan, Españan, etab. – 1910an Okzitaniako Tolosan apeztu arte.

Predikari bikaina

Apeza bere hitz egiteko dohainari esker gailendu zen. Iñaki Loiolakoa, Jeanne d’Arc edo Santo Tomasen omenez erran zituen gorazarreak argitaratuak izan ziren. 1925an, Gerlier kalonjeak deiturik Parisera joan zen. Hiriburuaren inguruko auzo behartsuenetako – gerriko beltza [ceinture noire] eta gerriko gorria [ceinture rouge] – biztanleen aldeko ekintzak burutu zituen hogeita hamargarren hamarkada bukaera arte, kaperatxo, parroki etxe, eskola edo haurtzaindegi anitz sortuz batez ere. Langile auzoetan iragan urte horiek Le Christ dans la banlieue : enquête sur la vie religieuse dans les milieux ouvriers de la banlieue de Paris (1927-1931) [Kristo hiri inguruan: Paris hiri inguruko langilegoaren erlisionezko biziari buruzko ikerketa (1927-1931)] hiru alez osatutako saiakeran kontatu zituen.

1927an lehen emankizun katolikoa estreinatu zuen Radio Paris irratian. Igandero eguerditan, hogei minutuko predikuak egiten zituen. 1934an Radio Paris nazionalizatua izan zen; Elizaren eta Estatuaren arteko bereizketari buruzko legeari jarraikiz, irratisermoien hedapena gelditu zuten urtarrilean. Baina gaitzespen ugarien aitzinean, emankizuna apirilean berriz abiatu zuten André Mallarmé Posta eta telekomunikazioetako ministroak agindurik.     

Euskaltzaina

1920 eta 1924 arten, euskara eta euskal kulturako erakasle egon zen Tolosan (Okzitania). Bizi osoan zehar, euskal gaiari buruzko hainbat frantsesezko saiakera edo artikulu plazaratu zituen:

  • L'émigration basque. Revista Internacional de Estudios Vascos, 1907.
  • Autour d'un foyer basque, récits et idées. Nouvelle Librairie nationale, 1908.
  • Gure orma zarra. Martin et Mena, 1915.
  • Le Pays basque et sa littérature. Bulletin de l'Université et de l'Académie de Toulouse, 1925
  • Le pays basque à vol d'oiseau. Beauchesne, 1925.
  • L'émigration basque. Histoire, économie, psychologie. Nouvelle Librairie nationale, 1925.
  • Le moulin d'Hernani. Récit de Navarre et du Pays basque. Plon, 1936.
  • Le Poète Pierre Topet dit Echahun et ses œuvres. Eskualtzaleen Biltzarra, 1946.

Baina bere biziko lanik ezagunena eta ohargarriena 1926an argitaratu zuen: Dictionnaire basque français (Dialectes Labourdin, Bas-Navarrais et Souletin) [Euskara-frantsesa hiztegia (Lapurtera, Behe-nafarrera eta Zuberera). Resurrección Maria Azkueren Diccionario vasco-español-francés obra saihestezina eredutzat harturik, Lhandek ipar Euskal Herriko euskalkien hitz zerrenda ahal bezain osoa sortzeko asmoa zuen. Hiztegi berri horrek hiru berezitasun nagusi zituen garaian: hitzak erroaren arabera biltzen zituen, hauen jatorri geografikoa zehatz-mehatz adierazia zen eta hiztegia  irudi-taula andana batez osatua zen. Jakina da ere Piarres Lafittek laguntza handia ekarri ziola lanketaren bukatzen.

Mirentchu

Euskal Herria aipatzen duen Lhanden lehen eleberria da Mirentchu. Frantsesez idatzia, 1914an argitaratu zuen. Hondarribian kokatua den eleberriak Mirentxu eta Miguelen arteko maitasun istorioaren bidez Euskal Herriko ohiturak goraipatzen ditu. Erromantzeak arrakasta ezagutuko du Frantzian lehenik, Alemanian eta Espanian ondotik. Lhandek hala aurkeztu zuen bere obra argitaratzeko momentuan: « Euskaldunen oitura on ederrak dagerzkigu bertan argi ta biziak. Irakurgai polit au euskaldun batek, Jesus´en lagundiko A. Pierre Lhande´k prantzeraz idatsi zuan eta, diotenez, beste euskaldun batek erderara biurtu du. Dana dala, erderaz idatzita ere euskel maitetzalle guztientzat atsegingarria da. »

1928an Mauro Azkonak eleberria moldatu eta El Mayorazgo de Basterretxe [Bazterretxeko gehiena] filma plazaratu zuen. (Ikus filma). Gaur egun, Euskadiko Filmategian begiratua den garai hortako euskal film oso bakarra da.

Hautatutako zatia Hondarribiako alardean iragaiten da. Miguel bere konpainiarekin karriketan zehar dabil, Mirentxu kantineraren urratsak segituz.

  • Euskarazko testua ikusi

    […] Personne d’autre que Migueltcho, n’avait à cœur le bon renom de la petite compagnie. Sa maison – cette vieille et grande maison demeurée dans la famille, tandis que bien d’autres, sur les pentes du Jaizkibel, étaient passées aux mains de rentiers de San Sebastian ou d’Irun, qui les faisaient valoir – n’était-elle pas le plus bel ornement de cette fière et grandiose montagne ?

    Mais surtout il y avait Mirèn, Mirèn la délicieuse petite reine du bataillon ; Mirentchu, l’enfant blonde, vêtue en cantinière et si gentille avec son barillet dansant sur sa jupe rouge, si naïve avec son éventail et son fusil de bois ! Mirentchu, dont les yeux sombres auraient un beau reproche pour l’étourdi qui lâcherait le coup avant les autres et compromettrait ainsi l’honneur du bataillon ! Ah ! Miguel laissait à d’autres ces maladresses ! Lui, sérieux, droit comme un chêne, au bord de la double file, tout près de Mirèn, il n’avait d’yeux que pour les signaux de son chef. Seulement, quand il se retournait, après les salves, pour charger à nouveau le long tube d’acier, il avait un sourire devant l’expression de légitime fierté qui faisait briller les yeux noirs de la cantinière. […]

  • Voir le texte en français

    […] Migueltxo baino ez zen konpainia txikiaren fama onari gehiago atxikia zenik. Bere etxea – familian gelditu zen etxe zahar eta handi hau, beste ainitz berriz, Jaizkibelgo magalean, Donostiako edo Irungo errentadunek erabili zituztelarik – ez al zen mendi harro eta ikusgarri honetako apaingarririk ederrena?

    Baina oroz gainetik hor zen Miren, Miren batailoiko erreginatxo xarmagarria; Mirentxu, neskatxa  ilehoria, kantiniersaz jantzia eta hain atsegina bere danborra gona gorriaren gainean dantzan, hain lañoa bere haizemailearekin eta zurezko fusilarekin! Mirentxuren begi ilunak, goizegi kolpea bota eta batailoiaren ohorea kolokan ezarriko lukeenari erasia adieraziko luketenak. A! Miguelek beste batzuei uzten zizkien trakeskeria horiek! Hura, seriosa, haritz bat bezain zuzena, bigarren lerroaren ertzean, Mirenengandik biziki hurbil, bere buruzagiaren keinuei bakarrik so zen. Baina tiro erauntsien  ondotik, altzairuzko hodi luzea berriz kargatzeko itzultzen zelarik, kantiniersaren begi beltzak distirarazten zituen harrotasun zilegia ikustean irriñoa ezpainetan zuen. […]


2015an, Zalgize Iruriko biztanleek herriko semea omendu zuten Annick Aphatiak idatzi Pierra Lhande pastorala muntatuz.

 

Ikus Pierra Lhande pastoralaren gibelaldeak

Gehiago jakiteko: Pierre Heguy (Bidegileak bilduma)

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Testu hautatu guztiak

Testu hautatuak