[…] Mikela eta Axentxi
pareja fuertea!
Haiek aurren zirela
fin ginean jendea
zaharrak eta gazteak
neskatx eta andreak
andre txit aberatsak
baita ere pobreak. [...]

 

Matea Joxepa Zubeldia Elizegi (1867-1947)

Hernaniko Ibarluze baserrian sortu eta biziki gazte Madrilera joan zen mediku ospetsu batentzat neskato gisa lan egitera. Han ezagutu zuen bere senarra Manuel Ortiz burgostarra. 1904an Hernanira itzuli ziren bost haurrekin; beste bi ukan zituzten sorterrian. Joxepak seme-alabei ama hizkuntzan hitz egiten zien beti, Madrilen sortutakoek ere euskaraz hobeki egiten zuten gazteleraz baino. (1)

Luzaz meategietan lan egiteagatik, senarra asmatikoa zen. Ondorioz, familia biziarazteko, Joxepak janari saltegi bat ideki zuen Hernaniko karrika nagusian. Karraskan lan egiten bazuen ere, hala ere atseden momentuetan bertsoen idazteko astia hartzen zuen, trumilka omen, berak muntatu eta josi kaieretan. Berriketari baten gisan, eguneroko gertakariak kontatzen zituen bertsu paperetan. Olerkiak eta eliz kantuak ere sortzen zituen, beti euskaraz. Baina amaren bertsozaletasunak haurrak lotsatzen zituen. Oharren saihesteko, Joxepa lagun baten etxera zihoan urtean zenbait aldiz. Han idazten egoten zen zenbait egunez eta bertan gorderik atxikitzen zituen idazkaierak.
Pesta egunetan, Eguberriz eta Jondoniz, Kaxiano bere anaia eta herriko mutikoak etxez etxe ibiltzen ziren eskean eta kantuz. Joxepa haien zain egoten zen etxeko balkoian eta hurbiltzen zirelarik bertsotan hasten zen haiekin. Gai emaile bezala ere ezaguna zen. (2)

Nahiz eta Txirrita ospetsuaren garaikidea zen (3) bertsolaritzaren historiatik kanpo gelditu da luzaz, alabaina bertso paper hauen arrastorik ez baita gelditzen. Badirudi nahitara desagerraraziak izan zirela. Zorionez bertso sorta batek biziraun du Antonio Zabala Etxeberria idazle euskaltzainaren artxiboetan: Berso berrik, andre batek jarrik. Dokumentua Koldo Mitxelena Kulturguneko liburutegian atxikia da. Eta 2014an Zubeldiaren bertsoak berriz bistara agertu ziren azkenean Estitxu Eizagirre bertsolari kazetariaren argitalpenei esker: Bertsoaren haria Hernanin eta Bidea urratu zuten bertsoak.
Hogeita lau kopla horiek 1918an Gobernadoreak Lasarte aldean agertu zen baztanga izurritearekiko hartu erabakiaren eta horren ondorio epikoen berri ematen dute. Joxepa Zubeldiak urte bereko ekainaren 1an antolatu herri bazkarian kantatu zituen, mahai gainetik alki batetan jarririk.

1918ko Hernaniko emazteen matxinadari buruzko bertsoak

1918an Lasarte herrian, zazpi baztanga kasu agertu ziren. Eri batzu kinka biziki larrian ziren, hilzorian eta Hernaniko ospitalera igortzeko erabakia hartu zen. Berria jakitean Hernaniarrak kexatu ziren: baztangaren kutsakortasuna eta larritasuna jakinik, egoiliarrak eta herritarrak ere eritzea beldur zuten. Apirilaren 1an herriko ordezkaritza bat Donostiara joan zen Gobernadoreari bere desadostasunaren adieraztera eta erientzat beste aterabide baten proposatzera. Baina debaldetan. Ordezkariek Antonio Maura Kontseiluko Lehendakariari eta Santillanako Markesa eskualdeko Diputatuari idatzi zuten orduan erabakia ezezta zezaten baina hor ere alferrik. Esperantza galdurik, hernaniarrak, "ez klase eta ez sexu, inolako diferentziarik gabe" (4), karrikara atera ziren orduan protestatzera. Emazteak lehen lerroan egon ziren, Joxepa barne. Lasarte eta Hernani arteko bidea hetsi zuten eskupean zituzten tresna eta gauzekin barrikadak eraikiz. Eritegiari su ematen ere entseatu ziren. Nahiz eta guardia zibilek bortizki mehatxatu, emazteek ez zuten gibelera egin eta tema horren aitzinean, Gobernadoreak amore eman zuen. Baztangadunak Lasarte inguruko etxola batzuetara eraman zituzten azkenean.

Barrikadak Hernanin 1918. Iturria: El Diario Vasco

  • Voir le texte en français

    […]
    12
    Isurtzen baduzue
    odola gurekin
    hil beharrak zarete
    zuon zaldiekin
    guztiok bizkor gaude
    gauza gogorrekin
    bihurtu hobe duzue
    baztangadunekin.

    13
    Zibila franko baitzen
    zaldi galantekin
    guri desafioka
    beren ezpatekin
    ez ginen ez izutu
    hoiek guziekin
    denok atera ginen
    mirari handiakin.

    14
    Mikela eta Axentxi
    pareja fuertea!
    Haiek aurren zirela
    fin ginean jendea
    zaharrak eta gazteak
    neskatx eta andreak
    andre txit aberatsak
    baita ere pobreak.

    15
    Lana egin genuen
    gupida handi gabe
    senarrak utzirikan
    bazkaririk gabe
    hustuta petrolioz
    ospitala igurtzi
    agudo erretzeko
    kristal danak hautsi.

    16
    Apaizak eta mojak
    negar eta ausi
    halako trantzerikan
    ez zuten ikusi
    gure moja gaixoak
    belauniko jarri
    eta telefonoan
    Madrila Maurari. […]

  • Euskarazko testua ikusi

    […]
    12
    Si vous faites
    couler notre sang
    vous devrez mourir
    avec vos chevaux
    nous sommes des personnes résistantes
    face à l’adversité
    vous devriez retourner
    avec les vérolés

    13
    Les gardes civils étaient nombreux
    avec d'imposants chevaux
    nous défiant
    avec leurs épées
    nous n'avons pas eu peur
    de tout ça
    nous en sommes réchappés
    par un grand prodige.

    14
    Mikela et Axentxi
    font une sacrée paire !
    Alors qu'elles étaient devant
    nous étions derrière
    les vieilles et les jeunes
    les jeunes filles et les épouses
    les femmes très riches
    comme les miséreuses.

    15
    Nous luttions
    sans pitié
    ayant laissé nos maris
    sans déjeuner
    une fois vidé nous avons enduit
    l'hôpital de pétrole
    afin qu'il brûle plus vite
    nous avons brisé toutes les vitres.

    16
    Les curés et les sœurs
    en pleurs et lamentations
    n'avaient jamais vu
    une telle agitation
    nos pauvres religieuses
    se mirent à genoux
    et appelèrent
    Maura à Madrid. […]
 

(1) Wikipedia
(2) Bertsozale.eus
(3) Joxepa Zubeldia: bertso paper bakarra argitaratu zuen bertsolari hernaniarra. Jon Altuna Iza Oxan. Kronika.eus 2018/06/02
(4) Matea Joxepa Zubeldia, oraindaino liburuetan kabitu ez den bertsolaria. Amagoia Mujika. Argia 2014/05/08

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Testu hautatu guztiak

Testu hautatuak