Etien Salaberri (1903-1981) XX. mende nahasiaren lekuko paregabea da. Ibilbide aberatsa izan zuen, hainbat bizipen iraganik: Heleta Garrako haur, urteetan irakasle, 5 urte preso Alemanian, kronikari eta saiakera idazle nasaia.
Ohargarriak dira Etien Salaberriren ideia modernoak. Filosofian tituluduna, Salaberri apeza bere garaiko mugimendu sozialen alde agertzen da. Igurikatzen du bakea bermatuko duen nazioen Europa bat, eta bere buruaren jabe litekeen Euskal Herri bat.

Hemen proposatzen dizuegu artikulu andana bat, damurik gaur doi bat ahantzia dagon Euskal Herriko figura intelektual honen hurbiltzeko.

[…] Monsieur l’abbé, à Paris, on fait hum-hum. Au pays basque, on dit oui ou non. Et là, vous devez dire oui. […]

Heletako ume bat

Etien Salaberri 1903 urtean sortzen da Heletako Garra etxaldean, aski ospetsua zen familian. Bere aitatxi Zantiago Garra gizon bipilak erosiak bazituen hainbat etxalde, jabe handia zen de Girardin familiak bere ontasunak oro saldu zituelarik.
Etien Salaberriren arbasoetarik bat Zantiago Garra de Salagoiti zen, hidrografian aditua zen apez bat, 1781 urtean Éléments de la science du navigateur saiakera publikatu zuena. (Ikus BnFean). Doi bat harrotasunekin, Frantziako Argien garaiko enziklopedista famatuen eta Los caballeritos de Azpeitia deitzen ziren garai bereko euskal entziklopedista giristinoen arteko lotura dela dio Zantiago Garra de Salagoiti.
Heletako eskolan hasirik, goraipatu zituen erreint batzuek ikasketen gustua ordutik emanik, Belokeko frailetxean segitu zituen bigarren mailako ikasketak, han aterpetua zelako Larresoroko semenarioko ikastetxea 1905ko Estatua eta Elizaren arteko bereizketaren ondotik.
Apezgoa hautatzen du Etienek, eta Baionako seminario handian egonen da, 1929an apeztu zen arte.
Ez du erretor bidea hautatzen, bainan aitzina ikaskea eta irakastea. Eskaintzen zaio teologia barnatzera joatea Erromara, bainan filosofia ikasketak ditu hautatzen, eta lizentziadun ateratzen da Tolosako Instituto katolikotik. “Profezur” izanen da Etien, garai hartako anitz apez bezala, tokiko gazteria eskolatzen zuten ikastetxe katoliko ugarietan.

  • Voir le texte en français

    De Girardin familia ekarria zen Heletako eta Donamartiriko ontasunen saltzerat. Eta ene aitatxi erosterat. Biligarro ona, aitatxi, eta euskaraz diogun bezala, debruz egina. Parisetik etorri oineko mehe, soineko hertsi, xapel luxe gazte xotila, ibil-arazten du mendiz-mendi, non makoarekin Gaasarriko oteak eho eta handik bidea idek: izertua, ezindua, izitua, zaurtua, delako hiritar feiriesak derasa: “hau ez da jende-leku, bainan otso-zilo”.
    Hasian hasi, aitatxik erosiko ditu Garreta-Gaztelua, Etxeberria, Garakoetxea; Idogoin bere ahideak, Garreta-Jauregia eta Haruxtegia. Donamartiri jauregiaren itzuliko ontasunak salgei ezarriak ditu de Girardin familiak. Euskal-Herriko lur guziez nahi dute saka-saka buluzi… Egiten da ahal dena eta ez nahi dena. Dituen mozkinak xahutuak ukaitea gatik, aitatxik lehiarazten du erosterat, de Mun apeza, haren ontasunen baitzen bidatzale Heletan. Badoatzi Ritou Hazparneko notarioa ikusi beharrez. Duda-mudan zagon de Mun apeza. Ritou-ren idazleak aitortu daut nola ziren harritu aditzearekin aitatxi, Heletako laboraria, edo orduan erraiten zen bezala, Heletako zizari pikatzalea, hasten erdi eskarnioka Pariseko apez, de Mun, deputatu mintzazale aipatuaren anaiari: “Monsieur l’abbé, à Paris, on fait hum-hum. Au pays basque, on dit oui ou non. Et là, vous devez dire oui. [Jaun apeza, Parisen “hum-hum” erraten da. Euskal Herrian, bai ala ez. Eta hor, bai erran behar duzu]." Ba ihardesten du apezak […].

  • Euskarazko testua ikusi

    La famille de Girardin souhaitait vendre les biens qu’elle possédait à Hélette et à Saint-Martin d’Arbéroue. Et mon grand-père souhaitait les acheter. Un sacré loustic, mon grand-père, et comme on dit en basque, debruz egina (prêt à tout, téméraire). Le propriétaire, jeune homme délicat, arrive de Paris, avec ses chaussures fines, ses vêtements étroits, son long chapeau, et mon grand-père lui fait courir la montagne, battant les genêts avec sa fourche pour ouvrir un passage. Trempé de sueur, épuisé, effrayé, écorché, le frêle citadin déclare : “ce n’est pas un lieu pour les gens ici, c’est un trou à loups.”
    Une fois lancé, mon grand-père achète les propriétés Garreta-Gaztelua, Etxeberria, Garakoetxea; son parent Idogoin achète Garreta-Jauregia et Haruxtegia.
    [Plus tard] la famille Girardin met en vente les terres autour du chateau de Saint-Martin d’Arbéroue. Elle veut se défaire rapidement de toutes ses possessions au Pays basque…On fait ce qu’on peut, pas toujours ce qu’on veut. Mon grand-père veut convaincre l’abbé de Mun, administrateur de ces propriétés à Hélette, de vendre. Ils vont à Hasparren pour rencontrer le notaire, Ritou. M. de Mun tergiverse. Le secrétaire du notaire m’a raconté comment tout le monde était resté stupéfait lorsque mon grand-père, paysan d’Hélette, zizari pikatzalea [coupeur de vers de terre] comme on disait alors, avait dit, en le singeant quelque peu, à l’abbé de Mun le frère du brillant orateur et député : “Monsieur l’abbé, à Paris, on fait hum-hum. Au pays basque, on dit oui ou non. Et là, vous devez dire oui.”. Le prêtre accepta […].

Iturriak:
Étienne Salaberri (1903-1981). Piarres Ainziart. Bidegileak bilduma. Eusko Jaurlaritzaren argitalpen zerbitzu nagusia. 2003.
Ene sinestea. Iragan biziari gibeletik beha. Étienne Salaberry. E. Itxaropena, 1978.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Testu hautatu guztiak

Testu hautatuak