Etien Salaberri (1903-1981) XX. mende nahasiaren lekuko paregabea da. Ibilbide aberatsa izan zuen, hainbat bizipen iraganik: Heleta Garrako haur, urteetan irakasle, 5 urte preso Alemanian, kronikari eta saiakera idazle nasaia.
Ohargarriak dira Etien Salaberriren ideia modernoak. Filosofian tituluduna, Salaberri apeza bere garaiko mugimendu sozialen alde agertzen da. Igurikatzen du bakea bermatuko duen nazioen Europa bat, eta bere buruaren jabe litekeen Euskal Herri bat.

Hemen proposatzen dizuegu artikulu andana bat, damurik gaur doi bat ahantzia dagon Euskal Herriko figura intelektual honen hurbiltzeko.

[…] Gose amikatuak ginen, eta gure ikertzea aingeruen izaiteaz. […]

Bost urtez preso STALAG IV B zelaian

Apeztuta, zorion handirekin bizi du bere irakasle lana, Uztaritzeko ikastegian pegagogia berriak probatzen dituztelarik. Gerla igurikatzen ez zuela etortzen zaio, bere garaikide anitzeri bezala. Bere baitatik engaiatzen da armadan 1939ko irailaren 3an, aitzindari peko gisa, bainan berak dion bezala, “eginbidearen soldado, ez nahizkari”. Bulta batez Tarbes hiriko kaserna batean dago. Montargis aldean gertatzen da Frantziako iparraldea inbaditua delarik, eta han dute Alemanek harrapatzen 1940eko ekainean. Abere bagoietan erematen dituzte presoak Stalag IV deitu preso zelaiera, Alemaniaren ekialdean, gaurko Brandebourg eskualdean.
Kanpamenduan badira milaka preso frantses, baita errusiar, ingeles, holandar, yugozlabiatar, italiano, amerikano… Salaberrik pairatzen ditu gosea, gorputza osoki eihartzeraino, zikina, zorriak, tifus eritasun izugarriaren beldurra. Bainan preso bizi horren dorpea arintzeko badira bihotz altxagarriak: euskaldun lagun taldetxo bat muntatua dute, elkartasun bero batean janari eta beharrezko puxkak partekatzen dituena. Emeki emeki antolatzen da denbora kanpamenduaren baitan. Apezek mezak ematen dituzte. Izpirituko gauzeetan zaletasuna duten presoak, intelektualak, hots, biltzen dira solasean, eztabaidan aritzeko.

  • Voir le texte en français

    […] 1940-eko agorrilaren 6–an eginak izan ziren solasketak kanpoan. Alemanek desegin. Baia eman 1940-eko abendoan. Biltzen ginen eskuko erhien heina: Grazienzki medikua, Créteur lizeko erakaslea, Kowalevsky apeza ortodokza, Danguy trapizta, eta ni semenario ttipiko erakaslea. Elgarretaratzen ziren ere errientak, nola hobeki erakuts, bere ekeia.
    Heldu zaizkigu, zonbeit aste barne, aintzindari-gaiak, heien artean erakasle ainitz, “agregazione” kaskorat helduak, hala nola Arnaldez, Caire hiriko erakaslea. Irria uxter duke Jaungoikoak, munduari behatu-eta. Gose hamikatuak ginen, eta gure ikertzea aingeruen izaiteaz. Apezgei batek berekin ekarriak zituen San Tomasen liburuak. Eta Arnaldez “idealista” edo gogotiar hutsak aingeruen izaiteaz bere kezka […]. Giristino kartsua Arnaldez-ek jo egina zuen Caire hirira ikasteko araba, eta jakiteko araba idazletarik zer zukeen San Tomasek beretu. Ezin hobekiago ikertuak zituen San Tomasen liburuak. Gu apezak baino horren irakurtzean aise trebeago. Stalag IV B-n ikasi zuen hebreo mintzaira. Polonian zelarik polonesa eta rusoa. Rusoak sartzearekin Polonian, harek agurtu.
    1940eko ekainaren 15an, jadanik aita Christophe Jesuista-geiak altxatua zuen liburutegi bat: berekin ekarri liburuak irakurtu-eta hari eman, eta bertzeek hari emanetarik, berek har. Geroxago Frantziatik, Suisatik, Kurutze gorritik, YMCA amerikanotik jin zitzaizkigun 6.000 liburuz goiti. […]

  • Euskarazko testua ikusi

    […] Le 6 août 1940 nous organisâmes des conférences à l’extérieur. Les Allemands les annulèrent. Puis les autorisèrent en décembre. Nous étions à peine 5 doigts d’une main, le médecin Grazienzki, Créteur le professeur de lycée, Kowalevsky le prêtre orthodoxe, Danguy le moine trappiste, et moi-même, le professeur du petit séminaire. Ajoutons quelques instituteurs qui nous se joignaient à nous, et voici décrite notre assemblée.
    Il nous arrive, en quelques semaines, des élèves-officiers, avec parmi eux beaucoup d’enseignants parvenus jusqu’à l”agrégation, dont Arnaldez, enseignant au Caire. Le Seigneur devait sourire, en regardant le Monde. Nous mourrions de faim, et débattions de l’existence des anges. Un séminariste avait apporté des livres de Saint-Thomas [d’Aquin]. Et Arnaldez en pur homme de l’esprit se préoccupait de l’existence des anges […]. Le fervent chrétien qu’il était s’était rendu au Caire pour apprendre l’arabe, afin de découvrir ce que Saint-Thomas avait emprunté aux auteurs arabes. Il avait une connaissance approfondie de l’œuvre de Saint-Thomas, meilleure que celle nous, prêtres, avions. Dans le stalag IV B, il apprit l’hébreu, comme il avait appris le polonais et le russe en Pologne. Quand les Russes entrèrent en Pologne, il les salua. Le 15 juin 1940, le novice jésuite Christophe avait déjà constitué une bibliothèque : ce que chacun avait apporté et lu, le lui confiait, et empruntait ce que d’autres avaient déposé. Plus tard, nous parvinrent de France, de Suisse, de la Croix-Rouge, du YMCA américain, plus de 6.000 livres. […]

1941ko urtarrilean, kapamenduko buruzagi berri mantsoago batek onartzen die “unibertsitate” baten sortzea. Unibertsitateak izan zuen lehen errektore bat ospetsua, Louis Viaud, Pierre Loti-ren iloba. Haren ondotik, Etien Salaberri zuten izendatu ohorezko alkian. Unibertsitateak irauten du 1945ko apirila Errusiarrek kanpamendua libratzen duten arte.

Ez da dudarik Stalag IV-eko egonaldi harrigarrian ezin neurtuzko irakaspenak jaso zituela Etien Salaberrik. Gerlaren gorabeherek, kanpamenduko nazionalitate, jatorri, erlisione, ideologia hain desberdinetako jende nahasketek osoki eraldatu zioten jendeetaz eta munduaz zuen ikuspegia. “Copernic-en itzuli osoa egin du ene gogoak”. Bereziki jabetzen da ez dela baitezpada erresuma edo jendalde bat gerlaz hobendun: “ikasi dut aiherkunde ereileak badirela orotan”. Hortarik salbamen-ohol bakar bat: herrialde batuen arteko Europa, Etienek girixtinoa ikusten duena.

 

Lotutako artikuluak


Etien Salaberri apez filosofoa XX.mendeko zirimolan #1: Heletako ume bat
Etien Salaberri apez filosofoa XX.mendeko zirimolan #2: Euskaltzalea izan ondoan, abertzalea


Iturriak:
Etienne Salaberri (1903-1981). Piarres Ainziart. Bidegileak bilduma. Eusko Jaurlaritzaren argitalpen zerbotzu nagusia. 2003.
Ene sinestea. Iragan biziari gibeletik beha. Etienne Salaberry. E. Itxaropena, 1978.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Testu hautatu guztiak

Testu hautatuak