(…) Ils vous ont fait payer le pain
Le ciel la terre l'eau le sommeil
Et la misère
De votre vie (...)

Gernika-Lumo

1937ko apirilaren 26an, merkatu egunez, Gernika-Lumoko herriak hegazkin-eraso izugarria jasan zuen hiru orenez. Kondor legio naziak italiar faxisten laguntzarekin  burutu zuen sarraskian, gutienez 2000 biztanlei hatsa atera zitzaien. Herria kasik osoki desagertu zen.

« Jainkoaren eta denok epaituko gaituen Historiaren aurrean, adierazten dut hiru ordu eta erdiz alemaniar hegazkinek amorru bizian errauts bihurtutako Gernikako hiribildu historikoan biztanleria zibil babesgabea bonbardatu zutela, emakumeak eta umeak metrailadoreen suaz jazarriz; asko hil dituztela, eta gainerakoek izu-ikarak zoraturik ihes egin dutela. » Jose Antonio Agirre, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria 1936 eta 1960 artean.

Sarraskiak, bere handitasunagatik eta bidegabekeriagatik, hots balio militar apaleko eta gerizarik gabeko hiri bat erasotzegatik, mundu osoan zehar jendea aztoratu zuen. Nazioarteko komunitatearen gaitzespenetik at, gertakari ankerrak hainbat ihardukitze artistiko ukan zituen. Hauen artean ezagunena, artearen historiako zedarri bat bilakatu dena, Pablo Picassoren Guernica margolana da noski. Beroan bero, Picasso maiatzaren 1an lotu zen margolan erraldoiari; ekainean jendaurrean erakutsi zuen 1937ko Eraskusketa Unibertsalean Parisen (Ikus Euskal Herria Nazioateko Erakusketan Parisen, 1937 artikulua Bilketan). Pablo Picassoren hurbileko adiskidea zen Paul Éluard frantses olerkari surrealista. Lagunarte literario eta artisko berean murgilduak ziren, Dora Maar, Man Ray, Louis Aragon, Henri Matisse, Jean Cocteau edota Alberto Giacometti bidelagun zituztela. Bi gizonak, artearentzat ber zaletasuna partekatzeaz gain, politikoki ere oso hurbilak ziren: faxismoaren aurka eta herrien askatasunaren alde borrokatzen ziren.

  • Euskarazko testua ikusi

    « (...) Tu tiens la flamme entre tes doigts
    et tu peins comme un incendie. (...) »

    À Pablo Picasso, Paul Éluard. 1938

  • Voir le texte en français

    « (...) Sugarra erien artean daukazu
    eta sutea bezala margotzen duzu. (...) »

    À Pablo Picasso [Pablo Picassori], Paul Éluard. 1938

Éluard eta Picasso. Juan-les-pins, iraila 1937.
Argazkia: Eileen Agar.
Iturria: https://poussiere-virtuelle.com/a-pablo-picasso-poeme-paul-eluard/

Paul Éluard (1895-1952)

Paul Éluard, Eugène Grindel sortua, olerkari frantses ospetsua zen. 1914an mobilizatua, erizain militar gisa joan zen frentera, bronkitis baten ondorioz etxera itzuli arte sakonki inarrosirik. Lehen Mundu Gerla biharamunean, bakezaletasun oldar bati segituz, Dada mugimendu artistikoa sortu zen. Arau eta muga ideologiko, estetiko eta politiko guztiak zalantzan jartzen zituen taldearekin bat egin zuen Éluard-ek.
Berantago, surrealismoaren ordezkari nagusietariko bat bihurtu eta Frantses Alderdi Komunistako kide egin zen aldi berean, politikoki konprometitutako arte-ekintzari bidea irekiz. Baina 1933an, komunistek alderditik kanporatu zuten.
1936an Espainiako altxamendu frankistaren berri izan zuelarik, olerkariak bortizki kondenatu zuen. Hurrengo urtean, Gernikako bonbardaketak olerkia inspiratu zion.

La Victoire de Guernica, 1938

La Victoire de Guernica olerkiaren izenburua lehenbizian nahasgarria da, nahitara probokatzailea. Garaipen hitzaren erabilpena kontraesankorra da hemen: olerkariak Gernikako herriari eskaintzen dio garaipena, biktimak heroi eginez. Obra hamalau ahapaldiz osatua da, ez du puntuaziorik ezta neurri finkorik ere. Bi, hiru, lau edo bost lerroko koplak berdin erabiltzen ditu; batzuetan erritmoa motela da, bestetan etenez hautsia hatsantua bezala, Éluard-en haserrea adieraziz. Hala ere, olerki honetan nabari diren eztitasuna eta neurritasun handiak zernahi sufritu duen herri batekiko errespetua erakusten dute.   

  • Euskarazko testua ikusi

    La Victoire de Guernica

    I
    Beau monde des masures
    De la nuit et des champs

    II
    Visages bons au feu visages bons au fond
    Aux refus à la nuit aux injures aux coups

    III
    Visages bons à tout
    Voici le vide qui vous fixe
    Votre mort va servir d'exemple

    IV
    La mort cœur renversé

    V
    Ils vous ont fait payer le pain
    Le ciel la terre l'eau le sommeil
    Et la misère
    De votre vie

    VI
    Ils disaient désirer la bonne intelligence
    Ils rationnaient les forts jugeaient les fous
    Faisaient l'aumône partageaient un sou en deux
    Ils saluaient les cadavres
    Ils s'accablaient de politesses

    VII
    Ils persévèrent ils exagèrent ils ne sont pas de notre monde

    VIII
    Les femmes les enfants ont le même trésor
    De feuilles vertes de printemps et de lait pur
    Et de durée
    Dans leurs yeux purs

    IX
    Les femmes les enfants ont le même trésor
    Dans les yeux
    Les hommes le défendent comme ils peuvent

    X
    Les femmes les enfants ont les mêmes roses rouges
    Dans les yeux
    Chacun montre son sang

    XI
    La peur et le courage de vivre et de mourir
    La mort si difficile et si facile

    XII
    Hommes pour qui ce trésor fut chanté
    Hommes pour qui ce trésor fut gâché

    XIII
    Hommes réels pour qui le désespoir
    Alimente le feu dévorant de l'espoir
    Ouvrons ensemble le dernier bourgeon de l'avenir

    XIV
    Parias la mort la terre et la hideur
    De nos ennemis ont la couleur
    Monotone de notre nuit
    Nous en aurons raison.

  • Voir le texte en français

    Gernikako Garaitza

    I
    Etxolen
    Mehatzen eta soroen
    Mundu ederra

    II
    Aurpegi surtarako on aurpegi hotzerako on
    Errefusarako gauarako irainetarako kolpetarako

    III
    Aurpegi orotarako on
    Hutsa dago zuei so
    Exenplu izanen da zuen heriotza

    IV
    Heriotz bihotz ikara

    V
    Ordainerazi dizuete ogia
    Lurra ura ortzea eta loa
    Eta zuen bizitzarena
    Miseria

    VI
    Adimen ona omen zuten desio
    Zekenak ziren idartsuekin epaituak ziren eroak
    Sos bat bitan zatituz eskekoentzako limosna
    Hilotzak ziren gurtuak
    Gizalegetan urtuak

    VII
    Ekiten exajeratzen dute gure mundukoak ez dira

    VIII
    Emazte haurrak altxor beraren jabe
    Bedatseko hostro berde eta esne garbia
    Eta iraupena
    Beren begi garbiena

    IX
    Emazte haurrek altxor bera
    Begietan
    Gizonek ahal bezala defendatzen dutena

    X
    Emazte haurrek larrosa gorri bana
    Begietan
    Beren odolaren ikur

    XI
    Bizi eta hiltzearen beldur eta ausardia
    Heriotz hain zail eta erraza

    XII
    Gizon horientzako altxor kantatua
    Gizon horientzako altxor lapurtua

    XIII
    Egiazko gizonak desesperantzak
    Berpiztutako suzko esperantzdunak
    Zabal dezagun elkar etorkizunaren azken kimua

    XIV
    Pariak heriotza lur eta sarrakioa
    Gure etsaiena dute kolorea
    Gure gauarena kolore monotonoa
    Gurea izanen da arrazoia.

    Itzulpena: Mikel Antza. Armiarma

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Testu hautatu guztiak

Testu hautatuak